Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

CCOO
Iritziak
2022-06-27 | ARGIA
Manifestazio jendetsua Bilbon, "lehen arreta desegiteari ez, Osakidetza salba dezagun" lelopean

Milaka lagun batu dira Bilbon igandean, Osakidetzaren pribatizazioaren aurka. SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek egin zuten deialdia, eta ibilbidean zehar ozen entzun dira Gotzone Sagarduy osasun sailburuaren dimisioa eskatzen zuten oihuak.


Lan prekarietateak eta prebentzio faltak hil egiten duela salatu dute Iruñean eta Bilbon

Lan Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Egunean, gehiengo sindikalak manifestazioak egin ditu Bilbon eta Iruñean, lan ezbeharren kopuruak gorantz jarraitzen duela eta horren atzean prekarietatea dagoela salatzeko. CCOO eta UGT ere Bilbon mobilizatu dira.


Martxoaren 25ean greba eguna deitu dute eskoletan, EAEko hezkuntza hitzarmenaren zirriborroarekin kritiko

Sindikatuak ez datoz bat hezkuntza hitzarmenaren zirriborroarekin, langileak eta langileen aldarrikapenak ez dituela kontuan hartzen eta hezkuntza “publikoa, euskalduna eta propioa” nahi dutela diote. Mobilizazioak eta greba eguna iragarri dituzte martxoan.


2022-02-28 | ARGIA
Greba egun "historikoa" Osakidetzan, sindikatuen arabera

Osasun sistema publikoaren "egoera larria" salatzeko greba eguna dute gaur, astelehena, Osakidetza osoan. Sindikatuek eskatu dute Mahai Sektorialean "egiazko negoziazioa" egon dadila, Osakidetzaren "egiturazko arazoak" jorratuko dituena. Ehunka... [+]


2022-02-16 | ARGIA
Nafarroako zaharren egoitzen sektorean greba egingo dute otsailaren 23an

Nafarroan zaharren egoitzen sektoreko lehen hitzarmena sinatzea lortu nahi dute, eta horregatik ari dira borrokan. Hitzarmenak 4.500 langile baino gehiagoren lan-baldintza hobetzea ekarriko luke.


2022-02-14 | ARGIA
Lanaldi partziala duten langileen %75 emakumeak dira, CCOOen txosten baten arabera

Espainiako Estatuan emakumezkoen eta gizonezkoen arteko soldata-arrakala %24koa da, batik bat lanaldi partzialaren eraginez: lanean dauden emakumeen %25ak du, eta gizonen %7k. 2019ko datuen arabera, andreek 5.552 euro gutxiagoko soldata gordina irabazten dute urtean.


2022-02-07 | ARGIA
Grebak deitu dituzte Osakidetzan otsailaren 25 eta 28rako, "Jaurlaritzaren konponbide ezari" aurre egiteko

"Osasun Sailaren immobilismoaren eta konponbide ezaren aurrean", otsailaren 25ean greba deitu dute lehen arretan ELA, SATSE, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eta otsailaren 28an Osakidetzako esparru guztietan. Horrez gain, otsailaren 26an manifestazioak egingo dituzte... [+]


Arkaitz Antizar (CCOO)
“Bizi baldintzak hobetzeko eseri eta edukiak negoziatu behar ditugu”

Arkaitz Antizar CCOO Euskadiko Gazteria idazkaria eta batzorde exekutiboko kidea da. Lan erreformarako akordioaren egileetariko bat izan da CCOO, lan legediaren orain arteko norabidea aldatzen duelakoan. Hala ere, aurreko erreforma partzialki soilik derogatu duela ikusita, berau... [+]


2022-01-12 | ARGIA
Loiuko aireportuko langile baten antsietatea lan istriputzat jo dute auzitegietan

Epaileak lotura zuzena antzeman du langileak pairatutako antsietatearen eta lan gatazkaren artean, eta hortaz, lan istriputzat jo du kasua.


2021-09-07 | ARGIA
Petronor-en erregulazio espedientea "justifikaziorik gabekoa" da, Bilboko auzitegiaren arabera

Bilboko auzitegiak "justifikazio gabekotzat" jo du Petronorrek pasa den maiatzean indarrean jarri zuen aldi baterako enplegu erregulazioa (ABEE). Enpresak adierazi du epaiari helegitea jarrriko diola.