CAN

CAN

CAN ikerketa: lehenik txostenak, gero pertsonen agerpenak

Hilabete eta erdi besterik ez du Nafarroako Legebiltzarreko CAN ikerketa batzordeak bere lana amaitzeko eta, kasurik onenean, martxoaren amaiera arte. Duen lana itzela da eta gaurko lan ekitaldian finkatuko da guztiaren antolaketa.
CAN

CAN: ikerketaren gakoak

Eratu da Nafarroako Legebiltzarrean Nafarroako Kutxa (CAN) ikertuko duen ikerketa Batzordea eta martxoaren 16ra artekoa izango du bere lana burutzeko epea.
CAN

CANen desagerpena aztertzeko batzordea martxan, presidentzia polemikoarekin

Nafarroako Aurrezki Kutxa nola desagertu zen aztertzeko batzordea ostegunean abiatuko da Nafarroako Parlamentuan.
CAN

CAN eta erantzukizunak

Nafarroako Aurrezki Kutxaren desagerpenetik urteak igaro dira, baina jendarteak, bereziki nafarrak, ez daki oraindik zer gertatu zen milaka herritarrek euren aurrezkiak utzi zituzten entitate horrekin. Eraldaketa eta ibilbide berrian, aurrezki horiekin espekulatzen ari dira orain. Antzeko zerbait...
CAN

Kontuz: "157 artelan desagertu dira CANen ondaretik, non daude?"

CANen ondare historikoa biltzen duen zerrendatik 157 artelan desagertu direla salatu du Kontuz plataformak Iruñean eman duen prentsaurrekoan. Caja Navarra fundazioak orain gutxi argitaratu du bere ondarearen zerrenda, eta Kontuzek dio esku artean duen 2011ko zerrendatik lanak falta direla. Nork dauzkan eta non dauden galdetu dute.

Barcinaren dimisioa eskatu du Goicoechea auziko ikerketa batzordeak ere

Aldaketaren premia: hori da Goicoechea auziko ikerketa batzordeak gaur irakurri dituen ondorioetan ikusten dena. Yolanda Barcina Nafarroako presidenteari dimititzeko eta hauteskundeak aurreratzeko eskatu dio.
CAN

UPNk Nafarroako Kutxako Fundazioa "erabiltzen" duela dio oposizioak

Nafarroako Kutxako Fundazioa bere interes propioen mesedetan “erabiltzea” leporatu diote oposizioko alderdiek UPNri. “Gardentasun falta” nabaritu, eta “txiringito” gisa klasifikatu dute.
CAN

CAN auzia behin betiko artxibatu du epaileak

Iruñeko 3. zenbakiko auzitegiko epaile Maria Paz Benitok behin betiko artxibatu du Nafarroako Kutxako (CAN) dieten auzia.
CAN

CANeko idazkari ohia lekukotza faltsuagatik ikertzeko eskatu du Kontuz-ek

CANeko idazkari ohi Alberto Pascualek eta haren alboko Amaia Randezek epailearen aurrean deklaratu zutenean "ez zuten egia esan", Kontuz plataformak salatu duenez. Maria Paz Benito epaileari eskatu diote bi kargudun ohiek lekukotasun faltsuen delitua egin ote duten aztertzeko.

Herritarren begietan lapurrak

ARANTZA QUIROGA EAEko PPko idazkari nagusia haserre dago eta irmo adierazi du ez duela onartuko bere alderdia zikintzerik. Beranduegi makinak gelditzeko:   espainiarren %86ren ustez –El Mundo-k iragan asteburuan kaleratutako inkestaren arabera–, PP legez kanpoko diruaz...
CAN

Milaka lagunek eskatu dute Barcinaren dimisioa

CANeko dieten auzia dela-eta Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteari dimititzeko eskatu diote milaka lagunek Iruñeko kaleetan. Auzia Nafarroan ikertzen jarraitzeko ere eskatu dute.

Auzitegi Gorenak erabakiko du Barcina inputatu ala ez

Nafarroako Auzitegiko epaile Maria Paz Benitok Espainiako Auzitegi Gorenaren esku utzi du CANeko dieten auzia. Hark erabakiko du Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak inputatu gisa deklaratu behar duen ala ez.
CAN

CANek bere handitzea azkartu zuen, krisia lehertu aurretik

2007. urtean, entitate berriak irekitzeko 130.000 euro inbertitu zituen CANek. Orain argitaratzen ari diren kontrol batzordeko aktek erakusten dute, garaiko kontseilariek ez zutela hedapen erabaki hori kritikatu edo gaitzetsi.
CAN

CANeko ustelkeriari buruzko dokumentala estreinatuko dute gaur

Ateak Irekik ekoitzitako “CAN: Kutxa hutsa” dokumentala gaur estreinatuko dute Iruñeko Golem aretoetan. “Nork eraman ditu sosak?” trilogiaren bigarren atala da, eta bost aldiz eskainiko dute dohainik egunean zehar, horietako bi, 10:30etan eta 18:30etan euskaraz.
CAN

CANeko zuzendari ohi Enrique Goņi inputatu dute

Nafarroako Auzitegi Goreneko epaile Mari Paz Benitok Enrique Goñi, CANeko zuzendari ohia, inputatu du. Maiatzaren 24an hitz egin beharko du Justizia Auzitegiaren aurrean.

Nafarroako eragile sozialek sistema politikoa aldatu behar dela diote

Aldaketa eskatzen duten nafarrak gero eta gehiago dira, Gobernuaren murrizketek eta CANeko eskandaluak eraginda. Baina eragile sozialen ustez  sistema politikoa bera da aldatu beharrekoa, herritarren partea hartzea lehenetsiko duen alternatiba sortzeko. Yolanda Barcina presidentearen kontrako zentsura mozioaren bezperan, Diario de Noticias-ek zenbait talde eta kolektiboren iritzia jaso du.
CAN

CANen auzian, Mirandak deklaratu behar du gaur

Álvaro Miranda Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilari-ohia CAN auzian inputatu bezala deklaratzera deitua zegoen gaur goizeko 10:00etan.  
CAN

Iruņeko alkate Enrique Mayaren txanda

Enrique Maya Iruñeko alkateak deklaratuko du gaur Iruñeko Auzitegiko Instrukzioko 3. Epaitegiko Maria Paz Benito epailearen aurrean, Nafarroako Kutxako (CAN) dieten auziagatik.
CAN

Miguel Sanzek inputatu gisa deklaratuko du gaur

Miguel Sanz Nafarroako presidente ohiak inputatu gisa deklaratuko du gaur goizean Iruñeko instrukzio auzitegian, Nafarroako Kutxako (CAN) dieten harira. Epaitegira heltzean "lapurra" eta "txorizo" oihuka hartu dute kanpoan zeuden herritarrek.
CAN

Iruņeko Udaleko oposizioko alderdiek Mayaren aurka planto egingo dute batzarrean

Iruñeko alkate Enrique Mayak CAN auziarekin duen erlazioa kontuan hartzekoa dela kontsideratu dute udaleko UPNren oposizioko alderdi guztiek, PPNk izan ezik.
CAN

Nafarroako ustelkeriaz dokumentala laguntzeko donazio kanpaina abiatu dute

Nafarroako ustelkeria kasuei buruzko Nork eraman du dirua? trilogiako bigarren dokumentala egiten ari da Ateak Ireki kolektiboa, CANen desagerpena oinarri izango duena. Proiektua sustengatzeko donazio kanpaina jarri dute abian, Verkami webgunearen bitartez.

Barcinaren aurkako zentsura mozioa aurkeztu dute Bilduk eta NaBaik

Bilduk eta Aralar-NaBaik Yolanda Barcinaren aurkako zentsura mozioa aurkeztu dute gaur Nafarroako Parlamentuan. Barcina ordezkatzeko Juan Carlos Longas proposatu dute.
CAN

Sanz, Maya eta Miranda inputatu dituzte CANeko dietengatik

Miguel Sanz Nafarroako presidente ohia, Enrique Maya Iruñeko alkatea eta Alvaro Miranda Nafarroako Gobernuko kontseilari ohia inputatu gisa deklaratzera deitu ditu Iruñeko Instrukzioko Epaitegiak, Nafarroako Kutxako (CAN) dieten aferagatik.

Barcina ahul, alternatiba ere bai

YOLANDA BARCINA-K jarraitzen du UPNko lehendakari moduan: 871 boto (%51,78) bere alde, Alberto Catalánek baino –Miguel Sanzek baino– 76 gehiago. Ezustekoa izan da, ez da gertatu oro har uste zena, eta oraingoan Gobernuaren aparatua alderdiarenari gailendu zaio. Besteak beste,...
CAN

Iruņeko alkatearen dimisioa eskatuko du oposizioak, CAN auzia dela eta

Enrique Maya Iruñeko alkatearen aurkako mozioa aurkeztuko dute gaurko osoko bilkuran NaBai, Bildu, PSN, Aralar eta Izquierda-Ezkerra alderdiek, Nafarroako Kutxako (CAN) dieten auziagatik,

Inoiz ez bezalako aukera

UPNk iragan igandean egin zuen kongresuaren ondoren Kike Diez de Ultzurrunek Nafarroako egoera politikoari buruzko analisia eskaini digu. Bere uste UPN eta PSN hondoratu egingo lirateke hauteskundeak orain eginez gero: sekula eztako aukera zabaldu da Bildu, Geroa Bai eta Ezkerrarentzat.
UPN

Guardia zaharra touchÊ

Oso ukituta dago Nafarroako elite politiko zaharra. Nekez pentsatuko zuen UPNk Nafarroako Kutxaren auziak bere agintaritza ere horren kolokan jarriko zuenik. Baina hala da eta, ezker-eskuin, herritarrak gogaituta eta suminduta daude. UPN eta PSNko politikarien dieten azken aferak gorenera...

Barcinak 6.500 euro kobratu zituen Vinsa enpresa publikotik bileretara joan gabe

Yolanda Barcinak 6.500 euroko ordainketak jaso zituen 2009 eta 2011 artean Vinsa elkarte publikotik, bileretara joan ez bazen ere. Iruñeko alkate izateagatik batzordekide zen, baina bere sinadura ez da aktetan agertzen. 2009a baino lehenagoko bileretan izan zenik ezin izan du egiaztatu informazioa plazaratu duen Noticias de Navarra egunkariak.
CAN

Bilerako 2.680 euro arte kobratzen zuten UPNko hainbat goi karguk

UPNko lau karguk 1.717 eta 2.680 euro gordin jasotzen zituzten CANren bileretara joateagatik. Miguel Sanzek, Yolanda Barcinak, Alvaro Mirandak eta, geroago, Enrique Mayak hartzen zuten parte Nafarroako Kutxako Erakunde Sortzaileen Batzorde Iraunkorra delakoan. Kontuz! kolektiboak plazaratu ditu aktak.
CAN

Enrique Goņi CANi buruzko galderak erantzutera behartu dute Nafarroako parlamentuan

2000 eta 2012 urteen artean Nafarroako Kutxako (CAN) zuzendari izandakoa Nafarroako parlamentuaren galderak erantzuten ari da gaur goizeko 9etatik. “CANen egindako kudeaketa bezeroentzat onena” izan zela esan du, Naiz.info-ren arabera, baita gaur egun etorkizuna bermatuko dion proiekturik onenean sarturik dagoela, Caixabank-enean, alegia.
Multimedia

2013-06-28  |  CAN

CAN: Kutxa hutsa

Nafarroako aurrezki kutxaren desagerpenaren inguruko dokumentala. Ateak Ireki taldeak, Kontuz! elkartearen salaketan oinarrituta, egindako lana da.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys