I Bertsotan aipatzeko gogoz nator ia kamino bazterretan den moda berria. Bidexka gorriz bete digute herria, berez behar zuen arren ongi etorria bideaz gain sortu da istilu gorria. |
IV Lehengo kaminoetan pena ematen du nola ez duten aukera bat onik mantendu. Zurezko hesi edo blokedun zimendu, kaminoak estutu ta artzenak kendu... Lehen alde ederrean ibiltzen ginen gu! |
II Betidanik egon naiz bide hoien alde, egiteko modua ez da hau halare. Bizikletazaleok babes gabe gaude, oinezkoen bidea nahi bada bestalde, ezin al zaie eman guri kendu gabe? |
V Kaminoko arauak harturik eredu, abiadura-mugak zer zentzu ote du? Oinezkoen aldean hankamotz gaude gu, orduko hamar pasa ez badezakegu kaskoa zertarako jantzi behar degu? |
III ide gorria nahiz ta eduki aukeran atsoren bat builaka beti pasaeran, ta kaminora joanez gero lehengo eran, autoak bozina joz (eta ez primeran...) oraindik ez dakit ba bizikletan hegan! |
VI Batzuk nazkatu dira gurpil eta katez, besteak berriz noiznahi frenoei ematez. Gauzak konpontzen dira denon borondatez, beraz aukera egin bedi behingo batez: batzuk zein besteentzat baina denentzat ez. |
Doinua: "Sagutxo batzuekin”.
Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.