argia.eus
INPRIMATU
Urola Kostako “Hitza”k kirol aldizkaria eta webgunea egingo ditu
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2008ko ekainaren 08a
Urola Kostako Udal Elkarteko arduradunek Kirola Euskaraz programa aurkeztu dute, eta besteren artean, aldizkaria eta webgunea egingo dituztela aurreikusi dute. Udal Elkarteak antolatutako lehiaketa Hitzak irabazi du. Aldizkaria datorren udaberrian kaleratuko da, 12 eta 16 orri artean izango ditu eta bi hilean behin banatuko da.