2018ko ekainak 16tik 22ra www.argia.eus/iritzia
 
Iritzia BULETINA
Azpiatal hauek ditu kanal honek:
Umorea
 

Iritzia | Fauna publikoa

Erregimenaren tenperatura

2018-06-19 | Gorka Bereziartua Mitxelena
 

Kaleko mobilizazioak zerbaiten termometro badira, UPNren tenperaturak baxu xamar egon behar du, berri txarrak jasotzen ari baita azkenaldian: asteburuan milaka lagun elkartu dira Iruñean Altsasuko gazteen aurkako sententzia arbuiatzeko eta muntaia polizial-mediatiko-judiziala salatzeko. Beste sententzia batek, 2016ko Sanferminetako talde bortxaketaren kasukoak, milaka lagun atera zituen Iruñeko kaleetara aurtengo apirilean eta haserrea metropoli foraletik askoz harago sumatu zen.

 
 

Iritzia

Demagogiari ezetz

2018-06-18 | Jean Louis Davant

Behin, badu jada builta bat, ahatzerik düt noiz ote xüxen, urteak hain zalhe beitoatza, Donapaleuko klinikan nor gure aldiaren haidürü ginaudelarik barber baten bortan, ene adintsüko jente batekin elerran nüan. Gaztaroan denbora batez Amerikako Estatü Batüetan egonik zen. Laster, ez dakit zer gisaz, etorkinen aipatzera jin ginen, eta haiez gaizki erraiten hasi zeitan.

 
 

Iritzia

Altzako egoera urbanistikoa, eraikuntza berri bat

2018-06-18 | Altza XXI herri ekimena | Herripe elkartea | Gure Bidea elkartea

Azken hilabete honetan jakin dugu Donostiako Udalak Uliako Viveros-eko eremuan etxebizitzak eraikitzeari uko egin diola eta bizilagunen elkarteak hiri-parkea bezala sailkatua izan dadin eskatzen duela. Uliako herritarrak zoriondu besterik ezin dugu egin aipatu eremua babestea lortu dutelako. Eta guk inork baino hobeto dakigu zein zaila den hori, azken batean Altzan 18 urte daramatzagulako Auditz-Akular eremuan parkea egin dadin eskatzen eta oraindik ez dugu lortu.

 
 

Iritzia

Serbofobia

2018-06-17 | Asier Blas Mendoza

Katalunian serbofobia modan dago unionisten eta independentisten artean. Astakerien txanda Joaquim Arrufatek ireki zuen eta oraingoz Joan Tardak itxi du. Halere, bi hauen adierazpen serbofoboak moderatuak bezala kontsideratu daitezke CUPeko zerrendetan joandako Manuel Delgadok eginikoekin alderatuta. Katedradunak agerkari digital batean esan zuen “Ciudadanos alderdi ultranazionalista bat dela joera serbiarrekoa” eta telebistan “Ciudadanos inoiz bizitzan ikusi dudan alderdi... [+]

 
 

Iritzia

Politikaren amildegiak

2018-06-17 | Fermin Erbiti

Politika ez da ordoki goxoa, bide malkartsua baizik. Politikariek, eta bereziki agintariek, ongi dakite ofizioak ez duela zer ikusirik zientzia zehatzekin. Politikakoak kontu korapilatsuak izateaz gain, jende askori eragiten diote, bakoitzari modu diferentean. Erabakiak hartzerakoan, beraz, ez da erraza etekin eta kalte politikoen inguruko hausnarketan asmatzea. Kalkulu, arau edo iraganeko lezioek ere gutxi balio dute, ziurgabetasunaren eremuan mugitzen baikara. Politikaria amildegiaren... [+]

 
 

Iritzia

2018-06-17 | Endika Alabort Amundarain

Tokiko administrazioak, aldundiak eta gobernu autonomikoak poz-pozik daude. Hazkunde ekonomikoan... [+]

 
 

Iritzia

Berdea itsusi

2018-06-17 | Itxaro Borda

Badira gure artean, euskaraz mintzo direnak barne, mapetako eremu berdeak haserrezko marra gorri doilorrez gurutzefikatzen dituztenak. Eraikitzekoak dituzte. Zakutik edo zorotik. Etxebizitza garestiak, sozialaz ez dira gehiago axolatzen, zentro komertzial erraldoiak, hiri bazterretan energiaz gose hamikatuak diren ausa-lekuak, ez dute besterik buruan. Arrabiatuak dira, gure lurraldeak erakargarri egiten dabiltza pentsio-funtsak eta inbestitzaileak tiratzea helburu.

Kanoiak eta zementua... [+]

 
 

Iritzia

2018-06-17 | Irati Elorrieta

Konfesiorik ez badut, jainkoren batean sinesten ez badut, zertan sinesten dudan galdetu zidaten... [+]

   
 
Baja eman · Lege oharra · Kontaktua · Iragarri ARGIAn · Egin ARGIAko kide
 
 
2017 Komunikazio Biziagoa