2018ko apirilak 14tik 20ra www.argia.eus/iritzia
 
Iritzia BULETINA
Azpiatal hauek ditu kanal honek:
Umorea
 

Iritzia

"Somos vascos"

2018-04-19 | Josune Azurmendi Telleria
 

Zein ederra den “Euskaraz bizi nahi dut” edo euskara aldarrikatzeko beste esaldiren bat duen txapa (edo pin-a) soinean edo motxilan eramatea, kalean euskaraz idatzitako esaldi bat daraman kamisetadun norbaitekin gurutzatzea, baita alboko herriko “Euskal jaiak” iritsi eta koadrodun zapia lepoan jantzita euskararen aitzakian parranda itzela botatzea ere.

 
 

Iritzia | Fauna publikoa

2018-04-18 | Gorka Bereziartua Mitxelena

Frantziako Atzerri ministroari falta izan zaio esatea Whatsappez abisua jaso ondoren sakatu duela... [+]

 
 

Iritzia

Herenamamak

2018-04-15 | June Fernandez

Sekretu bat aitortu behar dizuet: nire bigarren abizena Casete da. Bai, Casete, zintak bezalaxe, baina “s” eta “t” bakar batekin. Lagun eta senide askok abizen bitxi hori armairutik ateratzera animatu naute, baina alferrik da. Oraindik ere nire baitan iseken beldur den nerabearen erreguak entzun ditzaket. Hori dela eta, kostatuko zaizue nire bigarren abizenaren arrasto publikoren bat topatzea.

2012an salbuespen bat egin nuen, “cassete” zinten sorkuntzaren... [+]

 
 

Iritzia

Kataluniatik Nafarroara

2018-04-15 | Enrike Diez de Ultzurrun Sagalá

 

 

 
 

Iritzia

Hezkuntzarako iratzargailua

2018-04-15 | Andoni Mujika

Batzuetan gertatzen da diagnostiko kolektibo batzuk, ardura eragiten diguten arren, desaktibatu egiten direla. Lozorroan sartzen dira. Hezkuntzaren kalitatearekin ere horixe gertatzen zaigulakoan nago, erdi-geldi jarraitzen dugu. Horren seinale batzuk dira: irakasle dezenteren desmotibazioa, zenbait ikasleren ikasketetarako gogo-eza, administrazioaren rol lausoa edota gurasoen hezkuntzarekiko kezka.

Zantzu horiek zuzenak balira uste dut irtenbidea ere aktore horien eskuetan legokeela. Eta... [+]

 
 

Iritzia

Super Carles

2018-04-15 | Itxaro Borda

Begia tai gabe luzatzen dugu Katalunia aldera. Zertan dugu Puigdemont? Ematen du xake partida erraldoia eramaten duela bere burua sakrifikatuz, preso edo erbestean diren beste bere hamar abentura independentista lagunen gisara. Com si fos ahir telesailaren antzeko kulebroia da Kataluniako afera. Eskerrak Polonia emankizunak dirauela eta Messik Barça salbatuko duela.

Ez dakit konturatzen garenez zein neurritarainoko krimen sinbolikoa egin zuten iragan urriaren 27an Errepublika... [+]

   
 
Baja eman · Kontaktua · Iragarri ARGIAn · Egin ARGIAko kide
 
 
2017 Komunikazio Biziagoa