2018ko otsailak 03tik 09ra www.argia.eus/iritzia
 
Iritzia BULETINA
Azpiatal hauek ditu kanal honek:
Umorea
 

Iritzia

Cristina Uriarte: elite ekonomikoen ala pertsonen beharrak?

2018-02-07 | Joxe Aldasoro
 

Euskal Autonomi Erkidegoko (EAE) Hezkuntza Sailburuak, familiak bahitzea leporatu die ELA, LAB eta EILAS sindikatuei. Adierazpenok prentsan irakurri ditut urtarrilaren 12an. Aipatu sindikatuek, martxoa eta ekaina bitarte hainbat greba egun deitu dituzte EAEko irakaskuntza publiko ez unibertsitarioan.

 
 

Iritzia

Usurbilgo Mozal Legearen trena

2018-02-07 | Eleak/Libre dinamika

2017ko maiatzean, hainbat ekintzaile sozialek Usurbilen, tren bat baliatu nahi izan zuten mozal legearen kontrako mezua zabaltzeko. Bere bidean, “EAJ Mozal Legeari ez!” salaketa geltokiz geltoki eramango zuen trenak. Trena Usurbilgo geltokian gelditu eta salaketa mezua idazten ari zirela, bere bideari ekin zion, parean zuen ekintzailea harrapatuz. Honek, kalte larriak izan zituen eta 3 aste pasa zituen ospitalean.

 
 

Iritzia

Iruzur autonomiko berririk ez! Euskal Herriak askatasuna!

2018-02-07 | Euskal Herriak askatasuna plataforma

Euskal Herriak pairatzen duen marko juridiko-politikoa zapalkuntza mantenduz erreformatzea planteatuta dago testuinguru politikoan. Horren adibide esanguratsuena EAEko autonomi estatutua berritzeko eztabaida da, non eragile desberdinak haien posizioa agertzen ari diren. Gasteizko sasi-legebiltzarreko indar guztiak proposamenak aurkezten dabiltza eta denen edukia berdina ez bada ere, guztiek zilegiztatzen dute egungo markoa eta guztiak daude kokatuta erreforma estatutarioaren eskeman.

 
 

Iritzia | Fauna publikoa

2018-02-06 | Gorka Bereziartua Mitxelena

Zinismo hitzaren definizioaren ondoan Felipe Gonzalezen esaldi hau agertuko da, noizbait,... [+]

 
 

Iritzia

UPV/EHUren erantzukizunaz: denak ez du balio

2018-02-05 | Nekane Balluerka Lasa

Orain dela egun gutxi harriduraz irakurri genuen hedabide honetan “Jukutria juridikoak EHUko irakasleen arteko diskriminazioren zerbitzura" izenburupean argitaratutako iritzi artikulua.  

 
 

Iritzia

Euskal eliteen menpe

2018-02-04 | Baleren Bakaikoa Azurmendi

Berriki jakin ditugu euskal hezkuntzaren emaitza kezkagarriak. Duela luze ez dela, PISA txostenak (Ikasleen Ebaluaziorako Nazioarteko Programak) eman zigun lehen zaplaztekoa, emaitza oso kaskarrak lortu zituztelako gure ikasleek. Izan ere, sinetsarazi ziguten Eusko Jaurlaritzatik hemengo irakaskuntza oso maila gorenekoa zela,  Espainiako Estatuan “oasi” bat, baina emaitza txar horiek dagokigun lekuan jarri gaituzte.

Ez da harritzekoa emaitza horien zergatia. Ez dugu ahaztu... [+]

 
 

Iritzia

Sagardo denboraldiaren irekiera

2018-02-04 | Ainhoa Azurmendi

Hernaniarra naiz. Sagardozalea. Eskubaloira jokatu dudan hogei urteetan ezagutu ditudan emakume gehienek, nazioarte mailan jokatutako kirolari handiak barne, nik bezain beste gozatzen zuten sagardotegian garaipenak ospatzen genituenean, edo talde sentimendua kupel artean sustatzen genuenean. Eta oraindik ere elkarrekin sagardotegira joateko usadioa mantentzen dugu. Halaber, ezagutzen ditut sagardoa eta sagardotegia oso gustuko duten emakume arraunlariak, futbolariak, judokak, pilotariak,... [+]

 
 

Iritzia

Artista langileak

2018-02-04 | Eneko Olasagasti

Madrilgo Aktoreen Batasuneko idazkari nagusi Iñaki Guevararen hitz dira honako hauek: “Aktoreak noizbehinkako langileak gara eta, horregatik, legeak egokitu beharrean gaude gainontzeko langileen eskubide berak lortzeko”.

Bere hitzek azken urteetan eman den ekimen baten mamia laburbiltzen dute. “Artistaren Estatutua” bezala ezagutzen da eta horixe du helburu: langileen eskubide berak izatea, artistak ere langileak garelako.

Hedabideek saltzen duten aktoreen... [+]

 
 

Iritzia

Beti bezperako koplak

2018-02-04 | Miren Artetxe

Klank. Klank. Klank...: “Edertasunez jaunak apaindu zuen Ageda gaztetan. Haren begiak izar bi ziran, aurpegi gozo haretan. Gizon gaiztoen grina zitalak esna zitzaken benetan. Laister izutu zan Kintziano Agedaren ederretan”.

Siziliako gobernadorea saiatu omen zen Agedaren edertasuna bereganatzen –demagun, ezkontzeko eskatuz–. Neska gazteak, ordea, “Kintzianoren eske guztiak errez baztertu zituan”  –demagun, bere birjintasuna Jesus Nazaretekoari... [+]

 
 

Iritzia

2018-02-04 | Irati Elorrieta

Gure harremanaren kronologia laburra egingo dut soilik oroimena erabiliz, hau da, sarean gaiaz... [+]

   
 
Baja eman · Kontaktua · Iragarri ARGIAn · Egin ARGIAko kide
 
 
2017 Komunikazio Biziagoa