2017ko abenduak 23tik 29ra www.argia.eus/iritzia
 
Iritzia BULETINA
Azpiatal hauek ditu kanal honek:
Umorea
 

Iritzia

Barre egiten digute

2017-12-28 | Karlos Gorrindo Etxeandia
 

Aurreko egunean motor zahar tuneatua saldu nahi izan ziguten Eusko Jaurlaritzakoek. Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendariaren presentzia eta ekarpena izan genuen bi batzarretan zehar Bilbon. Lehendabizikoan kezkatuta barik aspertuta irten ginen bertara bildu ginen euskara teknikariok. Zerupean ezer berririk ez dagoela pentsaturik atera ginen bertatik.

 
 

Iritzia

Preso bat babesean hartu

2017-12-27 | Sendoa Jurado Garcia

Gabonetan gaude, garai hauetan jendearen bihotzak biguntzen dira eta gehiagotan gogoratzen gara gu baino egoera okerrago batean daudenekin, eta herrialde txiroetako umeak euro baten truke babesean hartzeko kanpainak biderkatzen dira, ez ordea injustizia egoera horiek iraultzeko ekimenak.

 
 

Iritzia

2017-12-26 | lex Romaguera

17:28 ziren, ordu penintsularra, eta negua argitzen zuen ez atzera ez aurrera dabilen errealitate... [+]

 
 

Iritzia

Zerga atzerakada

2017-12-24 | Mikel Zurbano

Oxfamen azken txostenaren arabera atzeraldi handiaren osteko desberdintasunen igoeran soldatapekoek izandako errenta galerak ez ezik, enpresa handien zerga jokabideak ere berebiziko garrantzia izan du. Desberdintasunak lausotzeko lanabes inportanteena fiskalitatea izanik enpresen zerga ekarpena gero eta apalagoa da. Elkarteen Gaineko Zergak 2016an 2007aren erdia bildu zuen dirutan Espainiako Estatuan, baita Hego Euskal Herrian ere. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Elkarteen Gaineko Zergaren kopurua... [+]

 
 

Iritzia

Transmisio uhal aldrebestua

2017-12-24 | Bixente Serrano Izko

Lekutan, tiradera batean bazterturik edo artxibategi historiko batean kontsultarako egon beharko luke tradizio ezkertiar zaharkitu hark, langile alderdien printzipio teoriko bat zena: haren arabera, alderdi bakoitzak bere sindikatua sortu behar zuen, guztiz alderdiaren kontrolpean, sindikatua izanik “abangoardiatik” langileriaganako “transmisio uhala”.

CCOOri galdetuko bagenio, autonomia sindikalaren alde agertuko litzateke sutsu teorikoki. Baina norengandik autonomo,... [+]

 
 

Iritzia

Paristik bueltan

2017-12-24 | Jakes Bortairu

Manifestaldi handien biharamunak gazi-gozoak dira beti. Borrokaldia edozein izanik. Asebetetze eta arrakastaren atseginarekin, aspaldidanik finkaturiko ekitaldia bukatzerakoan sentitzen den hutsuneagatik, antolaketa fasean mobilizatu energia xurgatuagatik edo bizi izandako tentsioagatik. Baina oroz gainetik, desafioa irabazirik, “eta orain zer?” galdera hertsagarria berpizten delako. Hots, estrategiaren garapena eta ondoko helburu taktikoa definitzeko ariketa konplikatua. Abenduaren... [+]

 
 

Iritzia

Green Slow Gabonak

2017-12-24 | Miren Artetxe

Plastikozko jostailuak oparitzetik egurrezkoak oparitzera igaro ginen, lehenik. Egindako opariak oparitzetik egitekoak oparitzera, gero.

Orain etxerako banbuzko sushi-kit bat oparitzen dugu. Edo Marokoko tajinetan inspiratutako terrakotazko slow-cooker-a. Are hobeto. Urte osorako Kundalini yoga ikastaroa. Izen-ematearekin batera, Indonesiako Gunung Leuser parke naturala oihan-berritzeko landatuko den zuhaitz-hazi bat erosten ari zara. Egin yoga; salbatu orangutanak. Kalamuzko estera... [+]

   
 
Baja eman · Kontaktua · Iragarri ARGIAn · Egin ARGIAko kide
 
 
2017 Komunikazio Biziagoa