2017ko azaroak 11tik 17ra www.argia.eus/iritzia
 
Iritzia BULETINA
Azpiatal hauek ditu kanal honek:
Umorea
 

Iritzia

Ez da nahikoa biktima izatea, azalean eraman behar duzu

2017-11-17 | Miren Osa Galdona
 

Iazko San Ferminetako bortxaketaren epaiketan izandako informazio jakin batek aho bete hortz utzi ditu hedabide nahiz herritarrak: akusatuek biktima ikertzeko detektibe bat kontratatu dute, bortxaketaren ostean “traumarik ez duela” frogatzeko. Lehen unean epaileak ikerketa osoa onartu bazuen ere froga gisa, azkenean baztertu egin du txostenaren zati bat. Hala ere, justiziaren eraikuntza patriarkala agerian geratu da: emakumeei nabaritu egin behar zaie gainean daramaten zama.

 
 

Iritzia

Euskararen maitaleak

2017-11-16 | Karlos Gorrindo Etxeandia

Amoranteen gaindosia bizi du euskarak. Baina legerik ez, behar bezalakoa, euskarari albo hizkuntzetako balio legal eta derrigortasuna emango liokeena.

 
 

Iritzia | Fauna publikoa

2017-11-15 | Gorka Bereziartua Mitxelena

Edozein hitzi hostoak erortzen zaizkio Aznarren ahoko negutik pasatzean. Aznarrek ez du ahoskatzen,... [+]

 
 

Iritzia | Analisia

2017-11-15 | Axier Lopez

Bilboko Portuaren plan estrategikoaren onurak hedabidez hedabide azaltzen aritu da Asier Atutxa... [+]

 
 

Iritzia

156

2017-11-15 | Estitxu Garai Artetxe

Kataluniako Errepublika aldarrikatu zuen parlamentuak. Estatuaren erantzuna ere esperotakoa izan da: 155 artikuluaren aitzakiapean, estatu kolpea Kataluniako erakundeei, kartzela eta jazarpena.

 

 
 

Iritzia

Ez hain eskura

2017-11-15 | Aingeru Epaltza

Noiz izorratu zen procés-a? Seguru aski, urriaren 2an berean. Geroztik, egoeraren irakurketa oker baten ondoriozkoak dirudite independentisten erabaki gehienek. Aurkariek ez dute huts bera egin.

 
 

Iritzia

2017-11-14 | Unai Oñederra

Zapore mingotsa utzi dit azaroaren 4ko Bilboko manifestazioaren biharamunak. 155. artikulua... [+]

 
 

Iritzia | Ez hanka ez buru

2017-11-12 | Adur Larrea

 
 

Iritzia

Greenham Common

2017-11-12 | June Fernandez

Ba al zenekiten Ingalaterran milaka emakume feminista eta bakezaleek 19 urtez base militar bat okupatu zutela, 1981 eta 2000 urteen bitartean? Greenham Common Ameriketako Estatu Batuen (AEB) basea zen, Berkshiren kokatutakoa, eta NATOren aginduz han misil nuklearrak gordeko zirela salatzen hasi zen Women for Life on Earth (Lurran Bizitzaren aldeko Emakumeak) taldeak.

1981eko irailean, 36 emakume harresian kateatu egin ziren. Hala ekin zioten urtebetez mantenduko zuten kanpamentuari. 1982ko... [+]

 
 

Iritzia

Sortaldeko haizeen karira

2017-11-12 | Enrike Diez de Ultzurrun Sagalá

Urriak 31 ditu lerro hauek idazten ari naizenean, eta urriaren 1ean Katalunian behatzaile ibilitako euskal herritar franko harrituxe dabiltza Errepublika aldarrikatu zenetik honat gertatutakoaz. Urriaren 1aren antzeko masa-ekimena espero zuten, hau da, jende olde handia karrikan Generalitatearen egoitzak babesteko, erreferendumaren egunean bozkalekuak nola, eta 155i arbuioa erakusteko. Zenbaitek, halaber, beren harridura erakutsi dute (sareak lekuko) independentziaren aldekoak abenduaren 21eko... [+]

 
 

Iritzia

Ofizialtasuna eta zerrenda bakarra

2017-11-12 | Mikel Basabe

Mikel Asurmendiri irakurri nion ARGIAn bertan Hegoaldekook ez dugula Iparraldearen berri (ia) ezagutzen. Esango nuke egia dela, eta gaineratuko nuke Nafarroaren errealitateari buruzko ezagutza ere, behar baino mugatuagoa dugula Mendebaldean.

 
 

Iritzia

Balirau

2017-11-12 | Itxaro Borda

Astekari honetan berean, kronikariek ederki agertu dute Kataluniako aferak nola atxikitzen gaituen hatsa trenka hurran: egun oroz zerbait berri jaukitzen zaigu, alde batetik edo bestetik, guztiak, iragan urriaren 27ko Kataluniako Errepublika deklarazioaz (15:27) geroztik are gehiago dabiltzala, din-dil, leize gainean hedatu burdinazko hariaren orekan.

Euskaldunak, anitzek diotenez, Bartzelonako katalanisten ekinari inbidiaz begira dagozkie “zergatik ez gu” galdezka bezala, ongi... [+]

   
 
Baja eman · Kontaktua · Iragarri ARGIAn · Egin ARGIAko kide
 
 
2017 Komunikazio Biziagoa