2017ko azaroak 04tik 10era www.argia.eus/iritzia
 
Iritzia BULETINA
Azpiatal hauek ditu kanal honek:
Umorea
 

Iritzia

Nork eta zer erabaki

2017-11-10 | Maider Galardi
 

Bete betean harrapatu gaitu gazteok Kataluniaren auziak. Agian, gure belaunaldiarentzako mugarria izango den gertakari historikoa bizitzen ari gara uneotan, eta batera edo bestera, geure eguneroko elkarrizketagai bihurtu da azkenaldian.

 
 

Iritzia

Nire juaneteak (Miel A. Elustondori erantzunez)

2017-11-10 | Gorka Bereziartua Mitxelena

Eskertzen diot Miel A. Elustondori azaroaren 5eko ARGIAn publikatu nuen zutabeari erantzun izana jende guztiak irakurri dezakeen artikulu baten bidez eta ez, demagun, telefonoz edo bestelako mezu pribaturen bat erabiliz. Eta ez dut hau debalde esaten, sarritan topo egin izan baitut antzeko egoeraren bat argirik eta takigraforik gabe “arreglatu” nahi izan duen jendearekin. Ezkutuan ibili ordez artikulu bidez erantzutea, beraz, denek edukitzen ez duten detailea da.

 
 

Iritzia

Kirmen Uribe bakean!

2017-11-10 | Miel Anjel Elustondo

Gorka Bereziartua Mitxelenaren sinadura darama ARGIAren Fauna Publikoa atalean azaroaren 5ean irakurri dugun testuak. “Hitz egin zure izenean” du izenburu, eta goiburua ere badu, gorrian guztiz markaturik: “Erritmo kontua da: ez dugu independentzia nahi une honetan” (Kirmen Uribe, idazlea. The New York Times). Kirmen Uriberi New York Times-en elkarrizketa egin diotela ere pentsatu dut lehen kolpean. Huts egin dut. Ez da horrelakorik.

 
 

Iritzia

Dena emon ala Doraemon?!

2017-11-09 | Iñaki Murua

Harritu nau Antena 3ra Maddalen Arzallusek Irungo kanporaketan bota zuen bertsoa iristeak, baina zer pentsatu gehiago eman zidan euskal-erdarazko ETBko albistegia irekitzeko bertso bera erabiltzeak.

 
 

Iritzia | Fauna publikoa

2017-11-07 | Gorka Bereziartua Mitxelena

Zer adierazi nahi zuen Elorzak? Nahiko argi dago andaluziar inkultuaren estereotipoa atera... [+]

 
 

Iritzia

4.000 milioi baino gehiago, hauteskundeengatik bakarrik?

2017-11-07 | Martin Zelaia

Testu honekin Sustrai Erakuntza Fundazioak hausnarketa bat egin eta larunbat honetan eginen den manifestazioan parte hartzera bultzatu nahi du. Manifestazioa Iruñeko Gaztelu Plazan hasiko da arratsaldeko 17:00etan, eta Sí al Tren, No al TAV, Herriak erabaki leloa dauka.

 
 

Iritzia

Tosutik Euskal Herri osora, autogestioa eta sedizioa bizkortu

2017-11-06 | Hainbat egile*

Ibarbengoko aparkalekua eraikitzearen aurka burutzen ari diren ekimenen oihartzunak heltzen ari zaizkigu Getxotik. Tosuko kanpaldiari eusten diotenek, behargabeko azpiegitura proiektuei aurre egiteko askegune txiki batek lortu ditzaken antolaketa eta indar harremana uzten dizkigute agerian.

 
 

Iritzia

Botere guztia sovietetara!

2017-11-06 | Iñaki Etaio

Kontsigna hau gakoa izan zen 1917ko hilabete zurrunbilotsu horietan. Nicolas II.a tsarrak abdikatu ostean 1917ko martxoan (momentu horretan Errusian zegoen juliotar egutegian otsaila zen) sortutako behin-behineko gobernuan sozialdemokratak parte hartzen ari ziren, liberal eta aristokratekin batera. Boltxebikeen zuzendaritzaren sektore batzuek ere gobernuarekiko adiskidetze jarrera zeukaten. Testuinguru horretan, Leninen Apirileko tesiak obran jasotako planteamenduak gakoak izan ziren... [+]

 
 

Iritzia

Duintasunagatik, militantziagatik, etxean bizirik nahi zaituztegulako

2017-11-06 | Hainbat egile*

Euskal Herrian biderkatzen ari dira atzeraezineko gaixotasunen bat pairatzen ari diren euskal preso politikoak, eta hori Euskal Herriaren alde dena emateko prest dauden gudariekin gertatzen da, kasualitatea izango ote da?

 
 

Iritzia | Ez hanka ez buru

2017-11-05 | Adur Larrea

 
 

Iritzia

2017-11-05 | Asier Blas

Estatu independente berri bat jaiotzeko bi baldintza behar dira: indarkeriaren monopolioa... [+]

 
 

Iritzia

Fast politics eta astigar errea

2017-11-05 | Rosa Maria Martin

Nahi nuke udazkeneko astigarrak dituen kolore zoragarriei buruz idatzi, hil zaigun lagunak utzi duen hutsuneaz, eskolara lehen aldiz joan den umearen begirada urtuaz. Horretaz nahi nuke idatzi. Baina ezin dut.

Ezin dut albo batera begiratu edo gertatzen ari denaren aurrean isilik geratu.

Egunkarietako azalek eta albistegietako tituluek agindu didate premiazkoa dela beste gai bati buruz idaztea. Manatu diete politikariei nola, noiz, zenbat eta zenbatero hitz egin behar duten. Aldiro botoa... [+]

 
 

Iritzia

Fakeak

2017-11-05 | Leire Narbaiza Arizmendi

Argazki bat ikusi dut Twitterren: Bilboko udaletxe aurrea jendez lepo, baita zubia ere. Idatzita du euskaldunon protesta dela 155. artikulua aplikatzearen kontra. Baina erretratuko jende oldean kolore bat nagusitzen da, gorria. Bitxia. Era berean, egun horretan eguraldi tristea egin zuen. Fotoan, ostera, eguzkitsu dago. Fakea da, faltsutze bat, alegia. Argitu digute Athleticen ospakizun batekoa dela.

Halako asko zabaltzen dira sare sozialetan, borondate txarrez ia beti. Manipulazio galanta,... [+]

 
 

Iritzia

Kataluniaren argitan

2017-11-05 | Inma Errea

Jakin gabe ere zer  gertatuko den (urriaren 22an ari naiz artikulu hau idazten), hainbat kontu argi daude Kataluniaren aferaren inguruan. Besteak beste, hauek:

Lehena: Kataluniak, independentzia lortu ala ez, irabazita dauka independentea izateko eskubidea. Kataluniako erakunde eta herritarrek aski eta sobera frogatu dute gauza direla herri gisa antolatzeko –aspaldidanik independenteak diren herrialde anitz baino neurri handiagoan–.

Badakite borrokatzen indarkeriari heldu... [+]

 
 

Iritzia

2017-11-05 | Irati Elorrieta

Udazkeneko sua, AfD alderdia bostetik batek bozkatu duen herri batean. Batasunarekin zerbait galdu... [+]

   
 
Baja eman · Kontaktua · Iragarri ARGIAn · Egin ARGIAko kide
 
 
2017 Komunikazio Biziagoa