Piztu Ezazu Argia 970x90

Bretainian herri kontsultak abiatuko dituzte lurraldetasuna jorratzeko

Azaroan Bretainiaren batasunari buruzko herri kontsultekin hasiko direla adierazi du 44=Breizh taldeak. Ar-Naoned/Nantesen antolatzaileen arabera 35.000 pertsona pertsona batu ostean jakinarazi dute pausoa.

Bretainiaren batasunaren alde manifestazio jendetsua deitu dute irailaren 27an

Loire-Atlantique departamentua Bretainiarekin batzearen alde manifestazioa deitu dute hilaren 27an Nante hiruburuan. Gaur egun, administraboki Pays de la Loire eskualdearen baitan dago. Frantziako Gobernuari batasunak jende ugariren babesa duela erakusteko, orain arteko mobilizaziorik jendetsuena izatea nahi dute.

Kenavo Breizh: hamaika begirada Bretainian gaindi

Un nebeud sell war an Breizh. Hamaika begirada Bretainian gaindi. [Argazki galeria]

Bretainia osorik bat egitea, milaka herritarren aldarria Ar Naonedeko karriketan

Hamabost mila inguru jende bildu da Ar Naoned-Nantes hirian (Breitainia) joan den larunbatean, ekainak 28, gaur Bretainiatik bereizita dagoen Loire Atlantique departamendua berriro Bretainiako parte izan dadin eskatuz. Frantziako Estatuak Bretainia eskualdetzat lau lurraldetan mugatu zuen 1950eko hamarkadan, bostgarrena den Ar Naonedekoa kanpo utzita. Geroztik bretainiar gehienen eskaria izan da berriro bostak elkartea, baina Parisko gobernuak berrikitan erabaki duen Frantziako Estatuaren lurralde berrantolaketa berriak ere ez du bideratu arazoa.  

Bretainiako ‘Korrika’ maiatzaren 24an hasiko da

Ar Redadeg du izena Bretainian antolatzen duten Korrikaren antzeko lasterketak. AEK-k prestatzen duena erreferentzia moduan hartuz 2008an hasi ziren egiten. Korrika bezala, bi urtez behin egiten dute eta aurtengoa laugarren edizioa da. Maiatzaren 24tik 31ra arituko dira korrika. Morlaix herrian...

Bretainieraren aldeko "Korrika" hilaren 24an hasiko da

Ar Redadeg bretainieraren aldeko lasterketa ospatuko dute maiatzean, aurten laugarrenez. Hilaren 24tik 31ra bitartean Montroulez herritik Groñwelera iritsi arteko lasterketa herrikoia egingo dute.

Txano gorriak: energia-trantsizioa ere bada jokoan

Bonnets rouges frantsesez, bonedoù ruz bretainieraz, euskaraz txano gorriak. Iazko udazkenean Bretainia astindu zuten autobideetako peaje atariak kiskaliz, Parisko gobernuak ezarritako ekotasari bidea ixteko. Isilago bada ere lanean segitzen dute geroztik. Erreketak gertatzen dira tarteka. Eta martxoaren 10ean biltzar nagusia izan berri dute.

Bretainiaren kolera gorria

30.000 langile, nagusi, laborari txiki eta handi, arrantzale, artisau zein funtzionariok hartu zituzten Kemper-eko karrikak iazko azaroan. Analistak argiki mintzatu ziren: bat-bateko leherketa inkoherente hark ez zuen segidarik izanen. Bi asteren buruan 40.000 lagun elkartu ziren Karaez-en.

Marie-Monique Robin 'Legion d'Honneur' jasotzen Notre Dame des Landesen

Ekainaren 8an, otsailean Lander Arbelaitzek aurkeztu zigun Notre Dame des Landes borroka-toki mitikoan, Frantziako Errepublikak pertsonai bakanei (gehienetan sistemaren sustatzaile zintzoei) ematen dien Legion d’Honneur titulua jaso du Marie-Monique Robin kazetariak, Sustrai Colinak xarmanki elkarrizketatu eta Unai Break bezala neuk eta bestek ere hainbat zuku atera diogunak, anitz ikerlan ezin saihestuzko baina batik bat Le monde selon Monsanto idatzi-filmatu zuenak.

Bretainiak Interneterako luzapen propioa lortu du

ICANNek (Interneteko izen eta zenbakien esleipenerako erakundea) bart gauean eman du albistea: “Hamar urtez lan egin ostean, Bretainiak Interneterako luzapen propioa erabiltzeko baimena lortu du: .bzh”.

Bretoierazko telebista publikoaren aldeko manifestazioa egingo dute bihar Bretainako hainbat hiritan

Bretainako Brest, Naoned eta Roazhon hirietan (frantsesez Brest, Nantes eta Rennes) telebista publikoa elebiduna izan dadin eskatzeko kalera aterako dira. Frantziako Estatuko kate publikoetan pare bat orduz baino ezin da entzun bretoiera gaur egun.

Lurrak okupatu eta bizimodu alternatiboa eraiki dute Bretainian, aireportu bati aurre egiteko

Naoned ondoan Frantziako Gobernuak onartu duen aireportuaren aurkakoek mobilizazioekin jarraitzen dute, Bretainian. Proiektuari kontra egiteko, ekintzaile eta inguruko herritarrek hala eskatuta, 2009an eremuan bertan bizitzen jarri ziren ehunka pertsona.

Euskal zinemari sail bat eskainiko diote Bretainiako Douarnenezko jaialdian

Bretainiako Douarnenez hiriko Zinema Jaialdiak sail bat eskainiko die Katalunia, Galizia eta Euskal Herriko kulturei. Hainbat film proiektatzeaz gain, sortzaileek hitzaldiak emango dituzte. Hilaren 19an eta 21ean, esaterako, Baleren Bakaikoa EHUko katedradunak ekonomiaz hitz egingo du; eta 22an Maialen Lujanbio bertsolariak hizkuntza eta identitatea izango ditu hizpide.

Hendaia Bretainiarekin lotu du 1.256 kilometroko bidegorriak

Hendaia, Baiona, Arcachon, Rochelle, Nantes, Redon eta Roscoff. Hiri horiek guztiak lotu ditu 1.256 kilometroko Vélodyssée izeneko bizikletentzako bideak. Norvegia eta Portugal lotuko dituen 8.200 kilometroko bidegorriaren parte da eta hurrengo pausoa Hendaiatik abiatuta Irun, Iruñea eta Lizarra zeharkatuko dituen bidea osatzea da. Bidegorriak Santiago Bidearekin egingo du bat Iruñean eta, Portugalera bidean, Gaztelako Kanalarekin elkartuko da aurreraxeago.

Yann Four hil da, Bretainiako mugimendu abertzaleen aita

Asteburu honetan hil da 101 urterekin Yann Fouéré, askorentzat Bretainiako mugimendu abertzaleen aita. Bere bizitzan Bretainiako mugimendu abertzaleen historia kontraesankorra gertutik ezagutzeko aukera izan zuen. Gaztetatik eskoletan bretoiera irakasteko Ar Brezhoneg er Skol mugimenduan buru-belarri ibili zen. Bretainiaren "berreskurapen nazionala" lortzeko, garrantzi handia ematen zion hizkuntzari.

Hizkuntza gutxituen aldeko mobilizazioetara deitu dute euskalgintzako eragileek

Euskal Herriko, Alsaziako, Bretainiako, Okzitaniako, Kataluniako eta Korsikako gizarte eragileek deituta, hizkuntza gutxituen aldeko mobilizazioak egingo dira datozen hilabeteotan herrialde horietan. Hizkuntza gutxituak legez babesteko eskatuko diete agintari frantsesei. Pasa den ostegunean...

Breizheko aire zahar-modernoak, euskal ukitu batekin

Troioù Kaer/Des Aventures. Dremmwel. Keltia Musique. 43 minutu. 2011. Bretainiako musika talderik ospetsuenetakoa da Dremmwel. Bost urtean behin kaleratzen dute disko bat, eta aurten tokatzen zitzaien, mende laurdena bete berri dute eta. Emaitza Troioù Kaer/Des Aventures da,...

Hizkuntza gutxituen aldeko bigarren lege proposamena Frantzian

Joan den ostiralean eman genuen Frantziako Parlamentuan aurkeztuko den lege proposamenaren berri. Albiste horretan aurreratu genuen bigarren proposamena egingo zutela beste hainbat diputatuk, elkarren artean adostasunik lortu ez zutelako. Lehenengo proposamena sinatu ez zuenetakoa Marc Le Fur...

Eguzki Bideoak-ek borroka antinuklearrari buruzko DVDa kaleratu du

Bretainiako Plogoff herrian zentral nuklearra eraiki nahi zutela-eta, 1978 eta 1980 artean borroka gogorrak izan ziren. 45 egunez, 600 polizia eta militarrek herria setiatu zuten, eta 2.500 biztanleko herrian bildutako 50.000 manifestarik azkenean Frantziako Gobernuak atzera egitea lortu zuten. Nicole Le Garrec eta Felix Le Garrec zuzendari bretoiek Plogoff, des pierres contre des fusils (Plogoff. Harriak fusilen aurka) dokumentala egin zuten 1980an, eta Eguzki Bideoak kolektiboak euskarazko, gaztelerazko eta ingelesezko azpitituluak jarrita publikatuko du Durangoko Azokarako. Dokumentalaren irudi batzuk YouTuben daude ikusgai.

Bretainiako itsasoa alga toxikoez leporaino

Bretainiako kosta itsas uraza edo alga berdez beteta dago. Ez da uraren berezko kolorearen arrastorik. Guztia estaltzen du izara berde kilometriko batek. Ez zaio amaierarik ikusten, geroz eta handiagoa da-eta. Horrek, baina, ez dio ingurumenari bakarrik eragiten. Biziduneka ere ondorio larriak izan ditzakete itsas urazez betetako urarekin kontakturen bat izanez gero. Heriotza eragin dezake. Horrela hil zen Thuerry Morfoisse, itsas urazak biltzen ari zela. Langilearen heriotza salatzeko, eta kasu susmagarri guztiak argitzeko eskatzeko, Dourmenez herrian manifestazioa deitu dute irailaren 19rako, Bretainian.

Korrikaren lehengusua Bretainian

Redadeg izena hartuko du Euskal Herrian bi urtez behin egiten den Korrikaren tankerakoak. Lehen aldiz egingo da apirilaren 30etik maiatzaren 3ra. 600 kilometroko lasterketa izango da Naoned-en (Nantes) hasi eta Karaez-en (Carhaix) bukatu arte. Redadegen helburua bretoiera ikasketa zein erabilpena...

Frantziako Tour ezberdin hau atomikoa izanen da

Pello Zubiria zubiria@argia.eus Sortir du Nucleaire sareak Europako beste hainbat talderekin antolatuta, energia atomikoaren kontrako Frantziako I. Itzulia eginen da apiril eta maiatzean. Energia atomikoari buruzko informazio eskubidea eta EPR (Ur Presiodun Erreaktoreak) zentral berriak ez...

Seme-alabek ez dute bretoiera ikasten

Menhirren nazioak (Breizh, bretoieraz) 4 milioiko biztanleria du. Bretoiera da haien jatorrizko hizkuntza, K.o. V. mendean Britainia Handitik joandako etorkinek eramanda. Hizkuntza zeltikoa da bretoiera, galesaren familiakoa, eta azken ikerketen arabera ez da %10era iristen bretoieraz mintzatzeko...

«FRANTZIAKO EGITURA POLITIKOA EUTSIEZINA ETA JASANGAITZA DA»

Fantziako Estatua UMP alderdi eskuindar berriak gobernatua da, Jean-Pierre Raffarin buru izaki. Lehen ministroaren kargua hartu ondoren deszentralizazio politika bat garatuko zuela iragarri zuen Raffarinek. Beñat Gimenezek hurbiletik segitu du gaia. Gobernu honengatik espero duenaz galdetu diogu...

Espainiak Leilan eta Frantziak Bretainian aurkitu dute beren batasunaren perexila

Europak aski ez zituen, nonbait, Balkanetan sekula erabat itzaltzen ez den sua eta Israel-Palestinako infernua. Europa berriak diplomazian esperientzia hartu nahi du eta Espainia eta Marokok eskaini diote hegoaldeko frontean horretarako aitzakia. Marokoko errege berriak "martxa berde" berria...

HIZKUNTZAK SALBATUKO EZ DITUEN URTEA

Ez da erraza Europako hizkuntzen erradiografia egitea. Zein dira «hizkuntza», zein dira hizkuntz gutxitu? Komunikazio bide al dira hizkuntzok, ala, ondare, altxor? Nola babestuko dira?Orriotan galdera hauek eta gehiago egin dizkiegu, Bojan Brezigar, Aureli Argemí, Patxi Juaristi, Gorka Knörr eta Koldo Gorostiagari.

Euskal Herrian egin den moduan, Bretainiarrek "Bai Bretoierari" kanpaina (...)

- Euskal Herrian egin den moduan, Bretainiarrek "Bai Bretoierari" kanpaina abiatuko dute bretoi hizkuntzaren alde. Hemengo "Bai Euskarari" kanpaina bezalaxe diagnosi fasearekin jarriko dute martxan ondoren plan estrategikoa lantzeko. 'Bai Euskarari' kanpainaren gisako bat...

"Gure hizkuntzak bizi daitezen" izeneko kanpainaren aurkezpena egin (...)

- "Gure hizkuntzak bizi daitezen" izeneko kanpainaren aurkezpena egin zuten atzo (17). Korsika, Bretainia, Okzitania, Katalunia eta Euskal Herriko hainbat pertsona ezagunek sustatu du urtebete iraungo duen ekimen hau. Atxekimendua agertu duten Ipar Euskal Herriko artista, politiko eta...

Bretainia, Okzitania, Katalunia eta Alsaziako eskolek ere Frantziako (...)

- Bretainia, Okzitania, Katalunia eta Alsaziako eskolek ere Frantziako Gobernuko Hezkuntza Nazioanalaren proposamena baztertu egin dute hau onartzea "desintegrazioa" eta "desagerpena" litzatekeela azalduz. Bretainia, Okzitania, Katalunia eta Alsaziako eskolak ere...

Hizkuntza Gutxituak

Bretoiera: indo-europarra (zeltiarra) Bretainiako mendebaldean mintzatzen da batez ere: Finistere, Cotes D'Armor eta Morbihan eskualdeetan. Bretoi hiztunak badaude ere beste bi eskualdeetako hiriburuetan: Roazhon eta Naoned-en, baita Parisen ere. 240.000 hiztun dira egun. Bretoiera Britainiako...
INFORMAZIO OROKORRA

Bretainia (bretoieraz Breizh) eskualde historiko eta kulturala da, sei nazio zeltetako bat. Egun Frantziar estatuko parte da, Armorika penintsula osoa hartzen du, Mantxako kanalaren eta Bizkaiko golkoaren artean. Lau departamenduk osatzen dute: Côtes-du-Nord, Finistère, Morbihan, Ille-et-Vilaine (27.000 km2). Berez, historikoki Bretainiakoa eskualdea den Loire-Atlantique departamendua herrialde edo eskualde honetatik kanpo laga zuten, Frantziako Iraultzaren ondoren. Bretoiera da bertako hizkuntza eta ondorengo hitzekin laburbil daiteke hau:

"Geure hizkuntza ez da elkar ulertzeko lanabes bat bakarrik, baita arimaren ondarea ere. Zelten misterioak bere bidez bakarrik uler ditzazkegu". –Gwenc'hlan Le souzec.

Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys