Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Usurbilgo herritarrak ari dira atez ateko hondakin bilketarako prestaketan
Atalak: Atez atekoa, Gaikako bilketa
Usurbilgo udala prestaketa lanak egiten ari da heldu den urtarriletik aurrera etxeetako hondakinen bilketa atez ate egiteko. Herritarren aurrean aurkeztu da plana, eta jendearen ekarpenekin aberastu. Xabier Mikel Errekondo alkateak, berriz, sistema berria inguruko herrietara ere zabaltzeko eskatu du.
Atez ateko bilketa sistema Usurbilen
Herriak herriarentzat eraikitako sistema (Gara)
Maider EIZMENDI
Aspaldi honetan Usurbilgo kale bazter, denda eta tabernetan hizketagai nagusi bilakatu dira nork bere etxean pilatzen dituen hondakinak. Ez da harritzekoa, datorren urtean horiek etxean txukun sailkatu eta dagokien modu eta tokian utzi beharko dituzte usurbildarrek, orain artean birziklatu ez diren hondakin organikoei arreta berezia eskainita. Atez-ateko bilketa sistema jarriko dute Gipuzkoako herri honetan epe motzean.
Atez ateko esperientziak ezagutzeko, San Markoseko eta Debagoieneko mankomunitateetako udal ordezkariek urte hasieran Kataluniara eta Mallorcara egindako bidaian, bertako agintarien aholku ugari jaso zituzten. Tartean, garrantzitsuena akaso, herritarren parte-hartzea sustatzeko premiarena. Izan ere, atez ateko bilketa sistemaren arrakasta herritarren konpromisoan dago neurri handian, eta hori bultzatzeko aproposena sistema bera lantzeko orduan haien parte hartzea bideratzea da, dudarik gabe.
Hori ulertuta, Usurbilgo Udalak orain bi aste pasatxo, herritarrak informatu eta euren iritzi eta ekarpenak jasotzeko kanpaina jarri zuen abian. Gaur Zubietan -Gipuzkoako Foru Aldundiak errausketa planta eraiki nahi duen tokian- egingo den batzarrarekin emango diote amaiera bigarren bilera sortari. Gustura daude udal ordezkariak kanpainaren nondik norakoekin, herritar askok parte hartu dutelako eta jarrera aktiboa erakutsiz gainera, kezkak azalduz eta proposamenak luzatuz.
Iragan astelehenean, Sutegi kultur etxean egindako batzarra horren adibide izan zen. Udaleko ordezkari eta teknikariek aurreko bilera sortan jasotako ekarpenen berri eman zuten, eta haien saioa bukatu bezain laster hasi ziren bertan bildutako herritarrak galderak egiten eta kezkak agertzen. «Eta norbaitek birziklatu nahi ez badu?». Helburua ez da hasiera batean behintzat inor derrigortzea, baina sistemak funtzionatuko badu, beharrezkoa da bizilagun guztien parte-hartzea bermatzea. «Erosoa da, beste sistemak baino erosoagoa. Kontua izan behar da zaborrak bereizteko, baina ate ondoan jasotzeak baditu abantailak». Horixe Usurbilgo Udalean aholkularitza lanetan ari den Jordi Colomerren erantzuna. Galderak eta iradokizunak bata bestearen ondotik iritsi ziren.
Bilketa egunez egitea erabaki dute
Usurbilgo Udalak proposatzen duen eredua lau puntu nagusitan sostengatzen da. Herrigunean atez ateko bilketa jarriko dute abian, hondakinen frakzio bakoitza egun eta ordu zehatzetan jasoz. Hasiera batean, gaueko bilketa proposatu bazuten ere, herritarren eskaera izan da goizeko 06.30etik 09.00ak bitartean hondakinak uzteko aukera izatea, «erosoago zaielako». Ordutegi horretara moldatu ezin duenak berriz, herrian barna jarriko diren «larrialdi guneetan» uzteko aukera izango du, txartel baten bidez.
Landaguneetan autokonpostajea bultzatuko dute hondakin organikoei dagokienez, gainerakoak, berriz, «larrialdi guneetan» utzi beharko dituzte.
Zubietan oraindik ere ikusteko dago. Hasieran «Garbitxiki» bat jartzeko asmoa zegoen, baina atez ateko bilketa ere ez dute baztertu. Azkenean, bizilagunek erabaki beharko dute aldekoak eta kontrakoak aztertu ostean.
Sistema honek komertzioak eta industriak sortzen dituen hondakinak ere aintzat hartzen ditu, eta pisuaren eta jasotze aldien baitan ordaindu beharko dute. Hau da, zenbat eta zabor gehiago sortu eta gehiagotan biltzeko eskatu, orduan eta gehiago ordaindu beharko dute. Hala, aste honetan bertan egin den bileran, oraindik ere hausnartu beharra dutela adierazi dute sektore horietako ordezkariek.
Bileratan aztertzen ari diren gaien artean dago, esate baterako, kaleko zaborrontziekin zer egin. Aukera bi ari dira hausnartzen: guztiak kentzea edota zaborraren frakzio ezberdinak jasotzeko aukera ematen duten zaborrontziak jartzea. Zalantza eragiten duen aukera lehena, garestia bigarrena.
Herritarren artean ardura nabarmena da. «Komeria ederrak izango ditugu hau martxan jartzen denean». Gisa honetakoak entzun zitezkeen Sutegiko atearen ondoan. Larritasuna eta jakin-mina bai, baina atez ateko bilketa martxan jarriko duen lehendabiziko herria izateak «harrotasuna» ere eragiten die eta hori ere nabaria da: «Ondo baino hobeto ikasi beharko dugu zer egin behar den, aurrenekoak izanda gaizki hastea besterik ez zaigu falta».
Gipuzkoako aldundiaren joko bikoitza salatu du ezker abertzaleak
Herritarrei, orain artean egin duten bezala, errauste-plantaren aurka eta hondakinak kudeatzeko alternatiben alde lanean jarraitzeko gonbita luzatu zieten atzo Peio Gaskon eta Gabi Isasa ezker abertzaleko ordezkariek.
Donostian egindako agerraldian gogor kritikatu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarrera: «Urte luzez San Markoseko zabortegia kiratsez eta kutsaduraz bete duen hiri-hondakinen kudeaketa bultzatu du; orain, berriz, Markel Olano, ahaldun nagusiak, Carlos Ormazabal diputatuak eta enparauek Zubietako errauste-planta kutsakorra dute helburu».
Gogora ekarri zuten, gainera, datorren urtean eraikitze lanekin hasteko asmoa azaldu dutela, «herriaren borondatearen eta herritarren osasunaren gainetik». Ildo horretan, salatu zuten egitasmo hau ezker abertzaleari botoa eman zioten 72.000 gipuzkoarren aurkako apartheid-ari esker daramatela aurrera.
Ezker abertzaleak, ordea, zabor kudeaketarako bestelako eredu bat landu duen bakarra izan dela gogorarazi eta sistemarik egokiena, material organikoa ere kontuan hartuko duen atez ateko bilketa dela nabarmendu zuten, hau baita, euren iritziz, «osasunarekin eta ingurumenarekin bat egiten duen konponbidea» erdiesteko modu bakarra.
Ahotan hartu zuten Usurbilen abian jartzekotan diren eta lantzen ari diren kudeaketa modua. «Usurbilen martxan jarriko den eredua ez da hor bukatzen, ez da `esperientzia pilotu’ deitzen duten horietako bat; Usurbilen martxan jarriko den eredua gainerako herrietako erreferentzia izango da».
Kritikatu zutenez, Foru Aldundiko arduradunek birziklatzearen eta konpostatzearen aldeko apustua egiten dutela diote, baina bien bitartean Zubietan errauste-planta eraiki ahal izateko milioika euro bideratzen dituzte. «Zein arrazoi du Gipuzkoako Foru Aldundiak birzikla daitezkeen materialak erretzeko, atez ateko bilketak halako emaitzak lortu dituenean?», galdegin zuten, sistema honekin birziklatze tasak %20tik %80ra igotzeko aukera dagoela gogora ekartzearekin batera.
-o-o-o
Xabier Mikel Errekondo, Usurbilgo alkatea:
«Ez du zentzurik bide hau guk bakarrik egitea» (Gara)
Une honetan duen buruhausterik handiena atez ateko bilketa sistema abian jartzea da, buru-belarri ari da lan horretan. Mahai gainean jarri eta «gustuz» baino beharrez heldu behar izan dio hondakinen arazoari. Ardura bai, baina herritarren erantzunak sortu dion asebetetzea ere ezin du ezkutatu.
Erronka garrantzitsua hartu duzue zuen gain, nola bizi duzue aitzindari lanetan aritzea?
Herri txikia izanik, aitzindaritza lan hau erronka ikaragarria da Udalarentzat. Ez da gaiaren gainean interes berezia dugula, baino heldu egin behar izan diogu garrantzi handia baitu. Pisuzko arazoa da, orain artean ezkutuan izan dena eta bat-batean `magia’ hori desagertu eta mahai gainean jarri zaigu. Horrek bultzatu gaitu aitzindari izan diren herriengandik ikastera eta atez-ateko bilketa hondakinak kudeatzeko modu egokiena dela ohartu gara. Udalean eta San Markos Mankomunitatean horren alde egin da.
Aurretik izan den kudeaketa ez da ona izan eta San Markos zabortegiaren itxierarekin ez da soluziorik eman, arazoa areagotu besterik ez da egin. Erraustegiaren eredua modernotzat saldu nahi digute, baina ikusi dugu beste herri batzuetan atzera egiten ari direla kutsadura nabaria eragiten duelako inguruko kilometro askoko eremuan. Eredu horiek baztertu egin behar dira eta ingurumena eta osasuna babestu behar ditugu. Guk aurkitu dugun irtenbide osasungarriena hau da, eta ekonomikoki bideragarria gainera. Birzikla daitekeen hondakin bat erretzeak ez du zentzurik eta %90 birziklagarria bada, horretara jo behar dugu eta ez egungo tasetan gelditu eta gainerakoa erre.
Sistemak nahi dituen emaitzak emateko, ordea, zuen atzetik beste batzuek etorri behar dute.
Argi dago ez duela inolako zentzurik eta guk ez genuke, gainera, lan guzti hau egingo bakarrak izateko. Beharbada, Usurbilgo hondakinei soluzioa emango bagenie ere, ez dugu ezer aurreratuko zaborraren arazoari soluzio emateko hori egiten bakarrak bagara. San Markos Mankomunitateak ere sistema honen alde egin du, eta bertako herri gehienek ere apustu bera egiten dute. Ziur gaude datorren urtean beste herri batzuk jarraituko dutela gure bidea. Jakin badakigu, gainera, gure lanaren jarraipen estua egiten ari direla, interes berezia dutelako. Hor daude esaterako, Lezo, Oiartzun, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta, Arrasate, Bergara, Antzuola… Gainera, mehatxua den arazo larri bati egin nahi zaio aurre, errausketa plantari; eta, horregatik, ez du zentzurik bide hau guk bakarrik egiteak.
Sistema hau urte hasieran abiaraziko zenutela aipatu zenuten, posible izango al da?
Zaila da data zehaztea, lan honetan buru-belarri sartzean konturatzen zara benetan zenbat xehetasun lotu eta kontuan izan behar diren. Gure apustua urtarrilean bertan martxan jartzea da eta, gure ustez, gainera egingarria da.
Zein da bide honetan aurkitu duzuen trabarik handiena?
Arazorik handiena arazoa bera da. Erronkarik handiena hondakinen arazoa guztion arazoa dela ulertaraztea da. Ez da nahikoa udal gobernu batek erabaki bat hartzea. Herritar guztien arazoa da, batez ere ondorioak guztiok pairatzen ditugulako. Atez ateko bilketa guztioi dagokigu eta guztion erantzukizunean oinarritzen den irtenbidea da. Horixe da zailena eta, aldi berean, erakargarriena ere bai.
Hondakinak biltzeaz ari zarete, baina arazoak tratamenduan daude batez ere, ez da hala?
Tratamenduan guda handia dago. Gipuzkoako Foru Aldundiak interes berezia du berea ez den eskumen bat bere egiteko. Horretarako sortu zuen partzuergoen formula Gipuzkoako mankomunitateekin hitzarmena sinatuta. Horren aurkako helegitea jarrita dago, eskumena herriena delako eta herriek ez dutelako onetsi. Foru Aldundiak hondakinen tratamenduaren eskumena bere egiten duela esaten jarraitzen du; gure iritziz, hurbiltasunaren printzipioa aplikatu behar da, eta horregatik apustua egiten dugu Usurbilen konpostatze planta bat jartzeko eta Usurbili eta inguruko herriei zerbitzua emateko.
Parte-hartze kanpaina arrakastatsua ari zarete egiten, espero al zenuten horrelakorik?
Hori nahi genuen eta erronka bat abiatzean aukera guztiak irudikatzen dituzu. Benetan prozesu parte-hartzailea egin nahi baduzu, beti izaten da kezka. Lanketa berezia egin dugu herriko eragileen bitartez eta komunikazio plan berezi bat egiten ari gara. Oso gustura gaude, herritarrengan sumatzen da hondakinekiko kezka eta irtenbide bat eman behar zaiela ulertu dute. Guk planteatzen dugun bilketarekin eta konpostatze guneekin birziklatze tasak handiak dira, konpostajea lekuan bertan eginda, zikloa amaituko dugu eta horrek errauste-plantaren elikagaia desagerraraziko du.
Herritarrek kezka eta ardura asko agertu al dituzte?
Jendeak kezka du, eta horrek berak bultzatu du parte hartzera eta sistemaren gainean informazioa biltzera. Atez ateko bilketa instituzioetan onetsi arren, jendeak ere onartu du. Zalantzak, batez ere, zehatzak dira, sistemak berak nola funtzionatuko duen galdetzen dute eta zentzu horretan ekarpen asko egiten ari dira.