Hasiera »
Xuban Zubiriaren bloga - Historia eta gaurkotasunaren harian
Xuban Zubiria Elexpe
1992 Aginaga. Kazetaritza maite duen historia ikaslea. Idatzi irakurri eta hausnartu.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
Artxiboak
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
Maitasun istorio bat gatazkaren erdian
2015-02-18 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
2. Mundu Gerra ostean egituratzen hasi zen Europaren obsesio bat izan da kontinente zaharraren batasun eta bakezaletasun irudia ematea. Familiako handienek historikoki inposatutako batasun horrek baina maiz pitzadurak sortu izan ditu elkarbizitzan.
Pitzadura hauek Europako leku oso ezberdinetan gertatu izan dira, lurraldearen aniztasunaren irudi. Gehienetan lurralde haiek duten nortasun eta izaera historikoa familiako handienek ez dutelako inoiz errespetatu. Eskubideetan oinarritutako Europa izan beharrean inposaketen Europa izan delako. Errespetu ezak eta inposaketak zapalkuntza dakar. Euskaldunok asko dakigu guzti honen inguruan zoritxarrez, baina ukazioaren Europa honetan ez gaude bakarrik, zorte berbera izan dute Ipar Irlanda eta Korsika bezalako herriek.
Errespetu ezak inposaketa dakar eta zapalkuntzak gatazka. Gatazka zoritxarrez herriak pairatzen du eta ez familiako handienek. Leku askotan gatazkak gizabanakoaren eskubide sentimendu eta bizitza osoa hipotekatzeko ahalmena lortu izan du. Gatazkaren ahalmen horren adibide gordinenetako bat Ipar Irlandako Belfast hiriburua izango genuke.
Harrigarria Aoife McArdle´s zuzendari irlandarrak ze erraztasun eta era berean zer gordintasunarekin islatzen duen Ipar Irlandako gatazka. Hemen uzten dizuet film laburra. Maitasun istorio bat gatazkaren erdian.
Turin Juventus baina gehiago da
2015-02-16 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Gizarteak orokorrean Italiako Turin hiria Juventus futbol taldearengatik ezagutu izan du. Futbola gustuko ez dutenek Italiako triangelu industrialaren ardatzetako bat delako eta beste hainbatek 2006. urteko Neguko Joku Olinpikoak bertan ospatu zirelako. Turin ordea hori baino askoz gehiago da. Leku eta eraikin berezi ugari ditu, Askatasuna izena duen gaztetxetik hasi eta La Mole Antonelliana eraikineraino, gaur egun Italiako zinearen museo nazionala eta hiriaren sinbolo dena. FIAT auto enpresak ere Turin du sorleku. Baina badu Turinek hain famatua izan gabe hiriaren parte den beste entitate bat, Torino F.C. izeneko taldea Juventusen etsaia.
La Mole Antonelliana, gaur egun hiriaren sinbolo nagusia
Juventus eta Torinoren sorrera:
Hainbat enpresari ingeles eta suitzarrek esportatu zuten futbola Turinera. 1897an sortuko zen Juventus F.C. Corso Re Umbertoko karriketan. Haren sortzaileen artean ziren Alfred Dick suitzarra eta Eduardo Bosio negozio gizonak. Hasieretan more koloreko kamiseta zuen taldeak, horregatik atera izan du bigarren kamiseta arrosa kolorekoa hainbat denboralditan. Torino F.C. ren sorrera 1906. urteko denboraldian gertatu zen Dickek taldea bere sorterrira eraman nahi zuenaren zurrumurruak zabaldu bezain laster. Zatiketa nabaria sortu zen zuzendaritza eta bazkideen artean. Azkenean buruzagi suitzarra klubetik bota zuten.
Hiri industrial hartako enpresatan nahikoa klase borrokarik ez bazen, gatazka futbolean ere islatu zen. Burgesia txikia Juventusekin zegoen bitartean langileak Torinorekin
Alfred Dickek hainbat jokalariren babesarekin Torino Futbol Club taldea sortu zuen. Jokalari ospetsuenak eramatearekin batera populazio gehien zegoen langile auzoetako langileak Torinorekin lerrokatu ziren. Juventusen kontrola zuten sozioak ekonomikoki indartsuagoak ziren auzoetakoak ziren orokorrean eta hauek ahuldua geratu zen taldea indartzeari ekin zioten, erdi mailako auzoetako zalegoaren gehiengoa monopolizatu zutelarik. Hiri industrial hartako enpresatan nahikoa klase borrokarik ez bazen, gatazka futbolean ere islatu zen. Burgesia txikia Juventusekin zegoen bitartean langileak Torinorekin.
Urteen poderioz erabateko aldaketa:
Urte batzuk beranduago ordea, Vecchia Signora FIAT enpresa zuzentzen zuen Agnelli familiaren menpe geratuko zen. Horrek eraldaketa sozial izugarria suposatuko zuen Turingo zalegoaren artean. FIAT munstroarentzat hegoaldeko lurraldeetatik (Sizilia, Sardinia, Napoli) etorritako langileria Juventus taldearen zaletu bihurtu zen. FIAT empresarekin gertatutakoa beste lantegietara zabaldu zelarik. Parman bizi zen langile siziliar batek halaxe esan zidan “normala zen denak Juvekoak bihurtzea, faktorian Juveren irratia entzuten genuen, Juvek irabaztean festak egiten ziren enpresan eta urte honenetan gabonetako aginaldoak taldearen kamiseta eta prakez hornitzen zizkiguten, hori gutxi balitz Juvek dena irabazten zuen”.
Gauzak horrela 60 eta 70. hamarkadetarako Turingo burguesía lokalaz gain Piemote osoko langile klase indartsu ia guztia Juventinoa zen. Torino F.C. ren zalegoa hirian bertako langile eta zaletu erromantikoenetara mugatu zen. Hirian bertako jarraitzaile batzuek esandakoaren arabera hirian bertan Torinok jarraitzaile gehiago ditu.
Derby della Mole
Izen hori hartzen du bi taldeen arteko derbiak, hiriaren estandarte bihurtu den La Mole Antonelliana eraikina gogoan. Italiako derbirik zaharrena da eta Genoako (Genoa vs Sampdoria) eta Erromako (Roma vs Lacio) derbiekin batera Calcioan ikus daiteken partidarik zirraragarrienetakoa da Turingo derbia.
Italiako derbirik zaharrena da Turingoa
Maiz Europan derbiek ez dute gure derbiaren antzarik. Lehiakortasun horrek beste hainbat hirietan gertatu ohi den bezala istilu andana sorrarazi izan du Piemonteko hiriburuan. Bi taldeetako tifosien arteko istiluak gertatu izan dira. Juventinoek talde txikiko gixarajoak bezala hartzen badituzte Torinoko zaletuak, hauek iruzurti eta tranpati bezala Vecchia Signoraren jarraitzaileak, 2005-2006 denboraldian Calcipopli izeneko partidu erosketen eskandaluan izandako parte hartzeagatik. Hurrengo urtean Juventus F.C. bigarren mailan jokatzera behartu zuen Italiako futbol federazioak.
Bi taldeetako ultren arteko istilu gogorrenak aipatzekotan 1967. urtean Juventuseko ultrek Gigi Merinoren hilobiari egindako erasoa ezin ahaztu. Ezta 2007-2008 denboraldiko derbian izandako istiluak ere. Auto ugari erre eta hainbat denda txikituta geratu ziren. Esan beharra dago hala ere azken urteetan borroka hauen presentzia nabarmen jaitsi dela ia desagertzeraino.
Argi dago beraz Turin ez dela Llorenteren Juventus bakarrik. Athleticek aurrean izango duen Torinok esateko asko du oraindik. Nire gomendioa Turin ezagutu nahi duenarentzat derbiaren egunean joatea da, Derbia ikusi eta ulertzearekin Turingo hiria ulertu baitaiteke.
Maitasunak erail zuen militantea
2015-01-08 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
XX. mende gatazkatsu hark baldintzatu zituen. Historia egin zuten Ramon Mercader eta Silvia Ageloffen istorioarekin nator.
Ramon 1913ko otsailaren 7an jaio zen. Bere ama, Maria Eustaquia Caridad del Rio Hernandez militante komunista famatua zen. Bere amak harreman ugari zituen inteligentzia zerbitzu sobietarrekin. Ramonek amak bezala Moskurako bidea hartu zuen zentzu guztietan.
Maria Eustaquia Caridad del Rio Hernandez militante komunista famatua zen
Ramon Mercader Trotsky hil zuen NKVDeko agente kataluniarra
Paris politizatu eta ezkertiar hartan ezagutu zuen Ramonek Silvia Ageloff. Troskista zen, judutarra eta amerikarra izatez, Frantzian bere militantzia lanak egiten ari zen. Ramonek Jacques Mornard goitizenaren pean eman zion hasiera Pariseko abenturari Silvia bide lagun zuela. Pariseko mila txoko erakutsi eta garaiko lagunek dioten bezala dozenaka bat lore sorta oparitu ostean, Silvia maitasunaren hatzaparretan erori zen. Pariseko antzerki leku onenak ezagutu zituen bikoteak baita lagun artean jatetxe onenetan jan ere. Silvia ez ezik bere lagunak ere liluratuta zituen Jacques Mornardek.
Sylvia Ageloff Parisen bizi zen militante troskista amerikarra zen
Caridad del Riok Bartzelonatik Mexikorako bidea hartu zuen errepublikarren aldeko hornigaiak lortzeko helburuarekin, Leon Trotsky bertan errefuxiatu baina hilabete batzuk lehenago. Mexikoko gobernuak Leon Trostskyren errefuxiatu izaera onartu ondorengo egunetan elkartu ziren Caridad del Rio eta Bartomeu Costa idazle kataluniar eta errefuxiatu troskista. Caridadek KGBrekiko zituen harremanak jakinak ziren garaiko militante kataluniarren artean eta halaxe esan omen zion Costak Del Riori zu alua zu ona trotskyrekin akabatzera etorri zara. Giroa zikintzen hasia zen Mexikon.
Trotsky Mexikon lurreratu bezain pronto Diego Rivera eta Frida Khalo pintore ezagunen etxean ezarri zen. Pairatzen zuen pertsekuzioa medio bere bizilekua gotorleku bihurtuta. Liga Komunista Internazionaleko militanteek zainduko zuten buruzagia.
Leon Trotsky Frida Khalo margolari famatua bere ezkerrean duelarik
Jacques Mornard New Yorken zen han baitzen hilabete batzuk lehenago bere sorterrira itzuli zen Silvia. Maitasunez itota zen bikotea. Trotskyk bere gertukoenei Mexikora joateko eskatu zienean, Silviak ez zuen bi aldiz pentsatu. Defentsa taldearen parte izendatu zuen Trotskyk. Gotorlekutik hurbil ezarri zen bikotea. Mornardek ordea maiz esaten zien bere lagun egin zituen burkideei berak ez zuela politika maite. Horietako egun batean Moskutik dei bat jaso zuen. Deiak Jacques Ramon Mercaderren bihurtu zuen, lore sortak piolet eta maitasuna plan perfektu. Iritsi zen eguna eta Ramonek lagun zituenak engainatu ostean erailketa burutu zuen. Erailketa bikoitza Trotskyrena eta bere bide lagun izan zuen Silvia Ageloffena. Silvia Mercaderrek egindakoaz informatu zutenean bere buruaz beste egiten saiatu zen, maitasunak eraildako militante bihurtu zen.
Hollywood Etxe Zuriaren termometro
2014-10-08 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Urte asko pasa dira jada Casablanca filma estreinatu zela. 1942. urtea zen eta gobernu amerikarrak Bigarren Mundu Gerrarako bere interbentzioa justifikatu eta bultzatzeko erabili zuen maitasun eta gerraz bustiriko film hura.
Gerra Hotzean murgilduta Etxe Zuriak askorentzat inperioaren harri bitxia zen Hollywooden beharra ikusiko zuen berriz ere. SESBren aurkako etsaitasuna indartu eta Vietnamen galdutako gerraren defentsa fina egiteko Rambo izeneko pertsonaia sortuko zen Los Angeleseko estudioetan.
Rambo Vietnamgo gerraren porrota ekarri zuen gobernu ustelduaren aurkako sinbolo eta erreboltari gerrazale bat bezala irudikatuko du Hollywoodek.
Reagan boterean zela estreinatuko zen Rambo 2. Rambo Vietnamgo armada eta sobietarren aurka borrokan ikusiko zuten amerikarrek, Reaganen nazioarteko politika erasokorraren irudi. Ramboren bigarren filmak amerikartasunaren eta “Komunistak datoz”enaren aurkako beldurra hedatzen zuen bitartean, herrialdeak zuen barne krisia bigarren mailan uztea lortu zuen. Garai berean izaera militarreko pelikulak nabarmen ugarituko ziren.
Bush Aitaren etorrerarekin Hollywoodek jarraitu egin zuen kutsu bereko filmak produzitzen. Estatu Batuetatik gertuen zegoen etsai nagusia zen Kubaren aurkako pelikulak ere egingo ziren, horren adibide Red dawn.
Chuck Norrisen “Delta Force” ere garai berean estreinatu zen.
Film guzti hauek herritar amerikarren artean izua sortzea zuten helburu. Komunismoaren eta amerikarren aurkako terrorismoaren piztia hor zegoela erakutsi nahi zuten. Hollywood Amerikako gobernuaren nazioarteko politikaren ispilu izan zen hainbatetan. Makina propagandistakoa muturrera eraman zuen presidentea George Bush izango zen irailaren 11ko atentatuen ostean. Bushek zituen asmo belikoak indartzeko hilabete gutxira estreinatu zen We were soldiers, Vietnamgo gerran amerikarrek Drangeko bailaran lortutako garaipenaren berri ematen zigun filma. Antzeko ezaugarriak zituen beste estreinaldi bat Windtalkers izan zen.
Gobernu-aldi hartan ordea, Bushen muturreko posizio gerrazaleak Hollywooden norabide aldaketa sorrarazi zuen. Hollywooden jarrera aldaketa horrek gobernuak ezarritako Patriot Act legean (non amerikarren norbanako askatasuna ezabatzen zen segurtasunaren izenean) eta Iraken inbasioan zuen jatorria.
Zinema kritikoaren motorra piztu zen, horrela etorri zen Michael Mooren Fahrenheit 9/11 filma eta Time Warner estudioek azken urteetako hainbat mugimendu sozialen inspirazio iturri izan den V for Vendetta filma estreinatu zuten.
2003. Urtean Oliver Stonek zuzendutako Comandante dokumentala estreinatuko zen Estatu Batuetan urte batzuk aurrerago ezinezkoa izan zitekeena posible bihurtu zen. Aditu askoren ustez Ekialde Hurbileko eta Ukrainako krisiek Hollywood berriz ere Etxe Zuriaren morrontzara itzularaziko dutela diote.
Kolpe “suabeak” estatu kolpeen ordez
2014-05-19 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Azken hilabeteak nazioarteko gatazkez betetako hilabeteak izaten ari dira. Ukrainia ekialdean istiluak okerrera doaz, Sirian berriz gerra zibilak ez du etenik. Al Assaden gobernuak oposiziaren gotorleku izan den Homs hiria berreskuratu du. Adituen arabera gerraren amaiera laster etorri daiteke.
Venezuelan egoera nabarmen lasaitu da. 15 urteren ostean gobernua eta oposizioa lehen aldiz negoziazio mahai batean eseri dira herrialdeak bizi duen krisi politikoari soluzio bat emateko. Azken hilabeetako istiluetan 40 pertsona hil dira. Protesten atzean Etxe Zuria dagoela salatu du Maduroren gobernuak. Kieven ez bezala protestek ez dute lortu gobernua boteretik kentzea. Apirilaren 29an Eliécer Otaiza buruzagi chavista tirokatua izan ostean Madurok argi utzi zuen erasoek ez dutela iraultza bolivartarra geldituko. Venezuelako presidenteak gogor salatu du herrialdearen aurkako kriminalizazio kanpaina.
Eliécer Otaiza buruzagi chavista tirokatua izan zen aprilaren 29an.
Venezuelako ikasleek herrialdeak bizi duen egoera larria historiari begiradatxo bat emanez azaldu dute, hemen beraiek eginiko bideoa.
Krimea berria
2014-04-15 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Normal
0
21
false
false
false
EU
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”,”serif”;}
Duela bi aste Krimeako penintsulak betetzen zituen nazioarteko egunkari guztietako lehen orrialdeak. Ukrainia ekialdeko hirietan tentsioa pizten joan den heinean, Krimea berehala geratu da bigarren maila batean. Erreferendumean baiezkoa atera ostean zer suposatu du Krimearen anexioak Errusiar Federazioarentzat eta Ukrainiarentzat?
Krimeako errusiazaleak erreferendumean eman zen baiezkoa ospatzen
Erreferendumaren kanpainako kartel bat Errusiaren aldeko baiezkoa eskatuz
Normal
0
21
false
false
false
EU
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”,”serif”;}
Vladimir Putinen gobernuak martxan jarri duen lehen neurrietako bat, Krimeako hainbat enpresa nazionalizatzea izan da, tartean 131 enpresa industrial eta 7 portu. Era berean presidente errusiarrak Krimeako herritarren pentsioak handituko dituela zin egin du. Duman eginiko bozketan gehiengo osoarekin eman zitzaion baiezkoa pentsioen igoerari. Bestalde gobernuak premiazko betebehar bezala ezarri du Krimean eta Krimearekiko garraiobideak eraikitzea, tartean penintsula eta Errusia lotuko dituen zubiaren makro proiektua.
Normal
0
21
false
false
false
EU
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”,”serif”;}
Inbertsioez hitz egin du Putinek, baina inbertsoez haratago abantaila dezente ere ekarri dizkio anexioak Moskuri. Sebastopolen zeukan base militarraren ondorioz Ukrainiari ordaindu beharreko maileguaren akordioa bertan behera geratu da. Errusiak milaka milioi aurreztuko ditu horrela. Gasaren horniduran Ukrainiak beherapenak jasotzen zituen base errusiarrak lurraldean onartzearen ordainetan, baina orain Krimea Errusiar federazioaren parte izaki, neurri hau berehala ezabatzeko asmoa azaldu du Kremlinak. Kievek argi utzi du beherapen horiek legearen aurrean balizkoak direla eta Errusiak ezabatzen baditu auzitara joko duela.
Normal
0
21
false
false
false
EU
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”,”serif”;}
Kievek gasaren gatazkarekin nahikoa ez eta penintsulan duen potentzial militar andana galtzeko arriskua du. Defentsa ministroaren esanetan, Krimean dagoen ontziteria ukrainarraren balioa 1.700 milioi dolarrekoa da. Errusiak ekipo militarrak itzuliko dituela adierazi du, baina argi utzi du gatazka hasi zenetik gaur egun arte asko direla Errusiaren bandora pasa diren militarrak. Gauzak honela, oraindik argitzeke dago zenbat material itzuliko duen Moskuk.
Krimean dagoen ontziteria ukrainarraren balioa 1.700 milioi dolarrekoa da
Normal
0
21
false
false
false
EU
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”,”serif”;}
Errusiak Krimeako lurralde berria irmoki defendatzeko asmo eta neurriak ezartzen dituen neurrian, Kieveko gobernu golpista krimearrengandik geroz eta urrunago dago. Ikusteke dago zer gertatuko den Donetsk eta ekialdeko hirietan, tentsioa geroz eta nabariagoa baita.
Hurrengo mapa honetan ikusgai zein diren tentsio gune nagusiak
Emilia gorriko antifaxistak
2014-03-26 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Aitak aipatu zidan, ikasketak direla eta Italiako Parmara etortzea erabaki nuenean, Italiako zonalde gorrira nindoala. “Emilia rossa” izenaz ezagutzen dela probintzia.
Normal
0
21
false
false
false
EU
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”,”serif”;}
Hiria pixka bat ezagutu ostean ohartu nintzen iraultza deitzen zitzaion utopia horrek hiri honetan izan zuen garrantziaz. Parma borrokalari antifaxisten oroimen estatuaz josita dago. Ez dira egun asko nire bizilaguna den agureak “Gure barrikadek bakarrik eutsi zioten faxismoari” esan zidala, hori entzun bezain pronto hasi nintzen hemeroteka begiratzen.
Normal
0
21
false
false
false
EU
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”,”serif”;}
Gaurkoa faxismoari aurre egin zioten Parmako nekazari eta langileen historia da. Harrotasunez diote borrokalari haien ahaideek, “hemen ez ziren faxistak sartu”.
Normal
0
21
false
false
false
EU
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”,”serif”;}
Parmako kaleetan eginiko barrikadetako bat
1922. urtera eramaten gaitu gertakariak. Urte horretan antolatu zuen Mussolinik “Erromarako Martxa” izeneko mobilizazio faxista nazionala. Italia guztiko faxistek tren estazioak eta errepideak hartu zituzten Erromarako bidean topatzen zuten guztia jazarriaz. Egun gutxitan Italia iparraldeko hainbat hiri beraien kontrolpean zituzten faxistek, hainbat langile buruzagi eta sindikalista erditik kendu ostean. Mussoliniren asmoa argia zen, uholde faxista horrekin boterea bereganatzea.
Normal
0
21
false
false
false
EU
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”,”serif”;}
Parmako langileria egoerak behartzen zuen bezain azkar eta ondo antolatu zen. Hiria barrikada eta langile bloke armatuz bete zen. Erabateko babesa eman zion hiriak abuztuaren 31rako Lanaren Aliantza sindikatuak faxisten biolentzia eta gobernuaren inmobilismoaren aurka deituriko 2 eguneko grebari. “Arditi del Popolo” izena hartu zuten borrokalari blokeek. Bitartean “erresistentzia armatu marxista hori berehala zapaldu behar da” zihoen Italo Balbo buruzagi faxista eta militar famatuak. Erromara bidalitako eskutitz batean.
Normal
0
21
false
false
false
EU
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”,”serif”;}
Emakumeen garrantzia erabatekoa izan zen. Hiri barneko barrikadetako borrokalariak behin da berriz hornitzen zituzten, horretarako prestaturiko hainbat bide berezi erabiliaz.
Guido Picelli diputatu komunista izan zen erresistentziaren buruzagia. Estrategia gogor eta zehatza prestatu zuen hiriaren kanpo aldetik sartu nahi zuten milizia faxisten aurka.
Normal
0
21
false
false
false
EU
X-NONE
X-NONE
v\:* {behavior:url(#default#VML);}
o\:* {behavior:url(#default#VML);}
w\:* {behavior:url(#default#VML);}
.shape {behavior:url(#default#VML);}
Normal
0
21
false
false
false
EU
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”,”serif”;}
Picelli 1937. Urtean hilko da Guadalajaran Espainiako Estatuko Guda Zibilean faxistek fusilatuta.
Normal
0
21
false
false
false
EU
X-NONE
X-NONE
Normal
0
21
false
false
false
EU
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”,”serif”;}
Abuztuaren 6an faxistek hiria hartzeko ezintasunaren aurrean atzera egin zuten. Parmako batailan guztira 2 faxista eta 8 miliziano hil ziren. Abuztuaren 5ean Italiako armadak berreskuratu zuen hiriaren kontrola, hauek langile armatuekin hitzarmen batera heldu ostean.
Normal
0
21
false
false
false
EU
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”,”serif”;}
Orduz geroztik, Parma faxismoaren aurkako sinbolo eta barrikada bihurtu da. Hemengo dialektoan esaten duten esaera famatu batekin amaituko dut. “Balbo, hai attraversato l´oceano ma non il torrente Parma”. Alegia, “Balbok ozeanoa zeharkatu baitzuen bere gizonekin baina ez Parmako ibaia”.
Korea sufrimenduaren istorio eta Historia
2014-01-30 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Txina eta Japoniaren arteko tentsioa berpiztu dela argitaratu dute komunikabide desberdinek. Mendebaldeko potentziak Ipar Koreari begira daude, traizioa egotzita Kim Jong-unen gobernuak beronen osaba exekutatu ostean. Urte hasieran Koreako penintsulan bizitako tentsio uneen ostean behin da berriz hitz egin da Ipar Koreak munduarekiko suposatzen duen arriskuaz.
Korea II. Mundu Gerra arte Japoniar Inperioak gogor zapaldutako lurraldea izana da. Japoniarren basakeriak ez ziren amaitu 1945eko Abuztuaren 15an errendizioa sinatu arte. Japoniako inperioaren deuseztea aprobetxatu zuten Sobietar Batasunak eta AEBk Korea okupatzeko. Geroztik, Korea zatituta geratuko da potentzia arrotzen erruz: 38 paralelo famatuaren iparraldean sobietarrak eta hegoaldean amerikarrak. Batasunerako saiakerak bizi izan zituen Koreak hurrengo urteetan baina ez zen bi aldeen arteko hitzarmenik etorri.
Tropa japoniarrak Korean
1948. ko abuztuaren 15ean, amerikarrek Hego Koreako errepublika sortu zuten, errepublikaren buru Syngman Rhee jarriaz, japoniarren aurkako borrokaren sinbolo izan zen gizona. Aldi berean Ipar Korean SESBk Koreako Herri Errepublika Demokratikoaren subiranotasuna errekonozitu zuen. Errepublikaren buruzagitza 1932. urtetik Japoniako inbasioaren aurkako borrokan zeraman Kim IL Sung gerrillari komunistak hartuko zuen.
Amerikarrak hegoaldetik ez bezala, sobietarrak joan egin ziren Ipar Koreatik. Hurrengo urteak tentsioz beterikoak izango ziren, bi aldeen arteko harremanak nabarmen okertuaz. Probokazioek ez zuten etenik izan, harik eta Kim Il Sungek erasoari ekin zion arte 1950. urteko udan.
Ipar Koreak erasoari ekin bezain laster etorri zen amerikarren interbentzio militarra. Interbentzioak indarrak berdindu zituen. Urriaren hemeretzirako Pyonyang hartuko zuten MacArturren tropek. Baina orduan hirugarren potentzia bat sartuko zen gerran: Txinatar Boluntarioen Armada, Ipar Korearen arnas birika izango zena. Armada txinatarrak hainbat aldiz amerikarrak gainditu ostean frontea 38 paraleloaren inguruan finkatu zen.
Polizia postuak 38 paraleloan
Honek ez zituen gelditu, ordea, AEBetako armadak Ipar Korean sistematiko egiten zituen bonbardaketak, gizarte zibila lur azpian bizitzera behartzeraino. Aditu askoren ustez amerikar armadak bonba gehiago jaurtiki zituen Koreako Herri Errepublikaren aurka Hitlerren Alemaniaren aurka baino.
Amerikarren bonbardaketa gogorren adibide bat
Azkenean bake armistizio bat sinatuko zen 1953ko Uztailaren 27an Panmunjonen. Geroztik 38 paraleloak banatu izan ditu bi Koreak. Armistizioa ez da bake itun bat, ordea, eta gaur egun Ipar Korea gerran dago Hego Korea eta AEBekin. “Yankien” makinaria militar guztiak Hego Korean jarraitzen du. Aldiz, Ekialdeko blokearen erorketak eta Txinaren liberalizazio prozesuak umezurtz utzi dute Ipar Korea. Bidean bakarrik aurrera egiten duen erregimen pertsonalista itxi batean bilakatu delarik.
Amerikarrek Hego Koreako erabaki militar eta politiko guztietan hartzen dute parte. Hego Koreako hainbat gobernuk bultzatutako “Sunshine Policy”aren bidezko hurbiltze politikak ere boikotatu izan ditu Etxe Zuriak.
http://www.youtube.com/watch?v=gBG3Dt4oSCUCasa Pound: modan dagoen ultraeskuina
2013-11-13 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Ultraeskuin historiko ortodoxoarekin harremanik ez duen erakunde bat garatu da Italiako geografian zehar azken urteetan. Italiara etorri aurretik banuen “Casa Pound”en berri, baina hona iritsita ohartu naiz talde honen indarraz eta arriskuaz. Italia iparraldeko hiri ugaritako pareta eta unibertsitateak beraien aldeko eta aurkako pintadaz josita daudela ikusi ostean… (gehiago…)