Xuban Zubiria Elexpe
1992 Aginaga. Kazetaritza maite duen historia ikaslea. Idatzi irakurri eta hausnartu.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
Artxiboak
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
Maitasun istorio bat gatazkaren erdian
Atalak: Sailkatugabeak
2. Mundu Gerra ostean egituratzen hasi zen Europaren obsesio bat izan da kontinente zaharraren batasun eta bakezaletasun irudia ematea. Familiako handienek historikoki inposatutako batasun horrek baina maiz pitzadurak sortu izan ditu elkarbizitzan.
Pitzadura hauek Europako leku oso ezberdinetan gertatu izan dira, lurraldearen aniztasunaren irudi. Gehienetan lurralde haiek duten nortasun eta izaera historikoa familiako handienek ez dutelako inoiz errespetatu. Eskubideetan oinarritutako Europa izan beharrean inposaketen Europa izan delako. Errespetu ezak eta inposaketak zapalkuntza dakar. Euskaldunok asko dakigu guzti honen inguruan zoritxarrez, baina ukazioaren Europa honetan ez gaude bakarrik, zorte berbera izan dute Ipar Irlanda eta Korsika bezalako herriek.
Errespetu ezak inposaketa dakar eta zapalkuntzak gatazka. Gatazka zoritxarrez herriak pairatzen du eta ez familiako handienek. Leku askotan gatazkak gizabanakoaren eskubide sentimendu eta bizitza osoa hipotekatzeko ahalmena lortu izan du. Gatazkaren ahalmen horren adibide gordinenetako bat Ipar Irlandako Belfast hiriburua izango genuke.
Harrigarria Aoife McArdle´s zuzendari irlandarrak ze erraztasun eta era berean zer gordintasunarekin islatzen duen Ipar Irlandako gatazka. Hemen uzten dizuet film laburra. Maitasun istorio bat gatazkaren erdian.