Hasiera »
Xuban Zubiriaren bloga - Historia eta gaurkotasunaren harian
Xuban Zubiria Elexpe
1992 Aginaga. Kazetaritza maite duen historia ikaslea. Idatzi irakurri eta hausnartu.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
Artxiboak
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
4 hautagai irabazle bakarra
2017-04-20 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Hauteskundeak begi bistan inkesten burbuilatik haratago inor gutxi ausartzen da igandean zer gertatuko den esaten. Asko jokatzen du frantziar gizarteak hauteskunde hauetan. Frantzikao hauteskunde sisteman azken urteetan hegemonikoa izan den sozialdemokrazia eta eskuin tradizionalaren arteko lehia ilusio bat da jada.
Geroz eta bizi baldintza kaxkarragoetan bizi diren frantziarrak kalera nora atera ziren ikusi genuen. Espainiar estatuan M15 mugimenduarekin gertatu zen antzera, Frantzia nekatu baten isla izan zen Nuit Debout. Eurokoparen erdian gobernuaren lan erreformaren aurkako mobilizazio jendetsuak ere ikusi genituen. Frantzian zerbait mugitzen hasi da, ziklo politiko baten amaiera dirudi. Igandeko emaitzen arabaera argitu daitekeo etorkizuean Frantziak zein rol jokatuko duen Europar Batasunean.
Gertakarien zurrunbilo honek edozer gerta daiteken eszenatoki politiko berri batera eraman du herrialdea. Frantziarrek igandean estatu eredu oso desberdinen artean erabaki beharko dute. Frantzia ulertzeko eta garatzeko 4 ikusmolde gailendu dira azken kanpaina honetan, horietatik bik bakarrik lortuko dute bigaren bueltan izatea. Ziurgabetasun handiko egoera honetan joango dira milaka frantziar hautestontziak betetzera, azken momentuko edozein gertakarik igandeko argazkia erabat aldatu dezakeela sinetsita.
Igandeko emaitzen arabera argitu daiteke etorkizunean Frantziak zein rol jokatuko duen Europar Batasunean
Langileen botoa erakartzea helburu ezkerra eta ultraeskuinaren arteko lehia gogorra biziko dugu kanpainari geratzen zaion denbora labur honetan
Mariane Le Pen
“Elkartu gaitezen frantziar guztiak eskuinetik ezkerra pribilegiatuen aurka” zihoen duela astebete Mariane Le Pen Fronte Nazionalaren hautagaiak mitin batean. Au Nom Du Peuple herriaren izenean egin die dei Fronte Nazionalak politika tradizionalarekin nazkaturik abstentzioaren hautua egina duten milaka frantziarrei. Islamismoaren mehatxuari eta pribilegioen Frantziari hortzak erakusteko alternatiba bakar gisa aurkeztu du Le Pen-ek bere burua. Alderdi ultraeskuindarrak kanpaina osoan zehar erabilitako mezu xenofoboen aurrean asko izan dira kaleetara irten diren herritarrak. Ipar Euskal Herrian ere jende andana bildu da Fronte Nazionalaren aurkako mobilizazioetan. Ikusteke dago Frantzia osoan hautagai ultra boikotatzeko mobilizazioek igandean izango duten eragina.
Gustatu hala ez diskurtso xenofobo eta sasi protekzionista batekin Frantziako agenda politikoa denbora luzez markatzea lortu duen alderdia oso indartsu heldu da hauteskundeetara. Langabeziak gogor kolpaturiko guneetan (Frantziako hegoaldea, iparraldea eta Parisko periferia) oso indartsu ageri da Fronte nazionala. Inkestek iradokitzen dutena lortuko balu aukera asko ditu Marine Le Pen-ek bigarren bueltara igarotzeko. Ez dugu ahantzi behar baina azken asteotan Jean-Luc Mélenchon buru duen ezkerreko hautagaitzaren igoerak Fronte Nazionalaren aspirazioak makur ditzakeela. Adierazgarria da ezkerreko hautagaiak Fronte Nazionalaren gotorlekua bihurtu den Marseillan 70. 000 pertsona bildu izana mitin batean. Langileen botoa erakartzea helburu ezkerra eta ultraeskuinaren arteko lehia gogorra biziko dugu kanpainari geratzen zaion denbora labur honetan.
Mugimendu taktiko egokiek eta hasieratik transmititzen jakin izan duen izaera transberstalak inkestetan lehen lekura eraman duten jatorriz Amiens-go den hautagaia.
Emmanuel Macron
Hauteskunde hauetako nobedadea izan da. Inkesten arabera bera da Le Pen-ekin batera bigarren bueltan izango den hautagaia. Hilabeteak besterik ez dira igaro bere hautagaitza aurkeztu zuenetik. François Hollande-en ekonomia ministroa izandakoak zuzentzen duen En Marche mugimendua eztanda bat izan da Frantziako eszena politikoan. Urte beteren buruan martxan jarritako esperientzia politikoak 240 000 laguntzaile biltzeaz gain, azken gobernu sozialistako Manuel Valls lehen ministro eta Jean Yves ministroen babesa ere lortu du. Mugimendu taktiko egokiek eta hasieratik transmititzen jakin izan duen izaera transbertsaalak inkestetan lehen lekura eraman duten jatorriz Amiens hiriko hautagaia.
Frantziak bizi duen testuinguru politiko nahasian maisuki mugitzen jakin du iritzi publikoaren zati handi bat denbora gutxian bereganatuz. Europaren aldeko mezu sendo batekin Le Pen-ek frantziar gizartearentzat suposatzen duen mehatxua gainditzeko pertsona egokiena bera dela transmititzen asmatu du. Egun Eliseora iristeko aukera gehien dituen hautagaia da. Bere hautagaitzak islatzen duen gaztetasuna, berritasuna eta moderazioa ditu alde du. Kontrara proiektuak hasieratik azaleratu dituen kontraesanek min egin diezaiokete, “erregimena” kritikatu izana eta azken gobernuren parte izatea edo moderazioa behin da berriz aipatu baina aurkezturiko programa ekonomikoa neurri neoliberalez josita egoteak adibidez.
Hori gutxi balitz ongi izate estatuan oinarrituriko sistema ekonomikoa goitik behera berrikusteko asmoa azaldu ostean, lehen alde zuen iritzi publikoaren zati bat gainera bota zaio. Kanpainaren azken egun hauetan Macron-en aurkako kritika gehitu egin dira. “Macron 1944.ko paktu historikoaren baitan eraikitako Frantzia errotik aldatzera dator” zihoen François Ralle analista frantziarrak duela ez asko telebista saio batean. Azken kritika hauek bere pisua izan dezakete igandean. Independente bezala ezerezetik agertu zen hautagaia, liberalen hautagai nola bihurtu den ikusi dugu kanpainaren amaiera honetan, are gehiago Frantziaz kanpoko zein mugimendu politikok babestu duten ikusi ostean, tartean Espainiako Ciudadanos alderdia.
Posizio moderatuagoak defendatzen zituen Jupe eta François Fillon-en artean militantziak aukera kontserbadorea aukeratu zuen. Denborarekin ikusi dugu errepublikanoen hautua okerra izan dela, Jupe-ren hautagaitzak bereganatu zezakeen zentro eskuinak Macron-en tesiekin bat egin baitu
François Fillon
Eskuin tradizionalaren hautagai posiblea Sarkozy izango zela uste bagenuen ere ez da inolaz ere horrela izan. Posizio moderatuagoak defendatzen zituen Jupe eta François Fillon-en artean militantziak aukera kontserbadorea aukeratu zuen. Denborarekin ikusi dugu errepublikanoen hautua okerra izan dela, Jupe-ren hautagaitzak bereganatu zezakeen zentro eskuinak Macron-en tesiekin bat egin baitu. Fillon ustelkeria kasu batean murgilduta egoteak ez du egoera hobetu errepublikanoentzat. Amildegi politikaren alboan egon ostean eta askok hiltzat ematen genuen momentu berean pasa da erasora.
Ustelkeriaren mamua erabat gainetik kendu gabe eskuin tradizionalaren hautagaiak arazoak izan ditu Macron fenomenoa eta Fronte Nazionalaren mezu populistaren artean lekua egiten. Eskuineko indarren lehia horretan alderdi errepublikarrak ez du lortu bere hauteslegotik haratago joatea, edo hori irudikatzen dute azken inkestek. Alderdiaren babesa berreskuratua 3 postuan ageri da inkestetan.
Azken urteetan ezkerreko hainbat alderdik agerturiko iruditegitik urrun, kanpaina oso erasokorra burutu du Mélenchon-ek. Fronte Nazionalaren “Au Nom Du Peuple”-aren aurrean Frantzia intsumisoaren aldarria zabaldu dute herrialde osora
Jean-Luc Mélenchon
Ezkerreko hautagaiaz hitz egitea erremontadaz hitz egitea da. Ezkerreko fronteak inkestetan 11%-tik-%18-ra igotzea lortu du 3 asteren buruan. Honek bigarren bueltara pasatzeko aukera duen ezkerreko hautagai bakarra bihurtzen du Mélenchon. Mélenchon efektua errealitate bat dela ezin dugu ukatu, martxoaren 18an Parisko Bastilla plazan edo pasaden igandean Tolosan emandako mitinetan elkartu den jendetza ikusita. Tolosan 60.000 eta Parisen 130.000 pertsona elkartu zituen intsumisoen mugimenduak. Hauteskunde asko gogoan eta aditu askok emandako pronostikoen gainetik, inoiz baino indartsuago ageri da ezkerreko alternatiba presidentzial hauetan. Alderdi sozialistaren ezkerreko hautesleria kapitalizatzea lortzen badu bigarren bueltan izan daiteke Mélenchon.
Kanpaina komunikatibo berritzaile batekin bere lekua egitea lortu du ezkerra, tartean bideo joko bat ere plazaratu du berri du Mélenchonen ekipoak. Mitterrand-en ministroa izandakoak Frantzian geroz eta egoera prekarioago batean bizi diren milaka gazteren babesa eskuratzea lortu du azken asteetan. Gazteen artean lortzen ari den babesa gizarteko beste sektoreetara zabaltzea da ezkerrak igandera bitarte duen erronka.
Erremontadaren beste faktore bat programa apurtzaile bat aurkeztea izan da. Azken urteetan ezkerreko hainbat alderdik agerturiko iruditegitik urrun, kanpaina oso erasokorra burutu du Mélenchon-ek. Fronte Nazionalaren Au Nom Du Peuple-aren aurrean Frantzia intsumisoaren aldarria zabaldu dute herrialde osora. Hautagaitzak hirietara, auzoetara zein eragile sozialetara iristea lortu du ematen du. Mélenchon-ek oso ongi ulertu du Frantziak bizi duen testuinguru honetan eta ultraeskuinak suposatzen duen arriskuaren aurrean ez dutela balio mezu moderatuek. Hori argi Frantzia goitik behera aldatzeko hauteskunde programa bat aurkeztu du, bertan austeritatearen amaiera, Frantziaren berrindustrializazioa, lan astearen murriztea edo ekosozialismoaz hitz egiten du. Komunikabide handiek berehala egin dute ezkerreko hautagaiaren aurka, “Chávez frantziarraren proiektu katastrofikoa” zioen Le figaro-k lehengo astean. Aspaldian gertatu ez bezala, ezkerra partidua jolastera aterako dela dirudi.
Agur Gata
2017-03-03 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Atzo hil zen Madrilen Ana Isabel Garcia Gata Cattana kantari feminista. Poeta eta kantaria doinu inkonformistek egin zuten ezagun. 26 urterekin joan da Espainiar Estatuko rap eszenaren kantari garrantzitsuenetako bat.
Feminismoa oinarrian poesia eta kantua ongien uztartu dituztenen artean da Ana Isabel, Gata Cattana guretzat.
“Caigan las columnas del cielo cuando llegue mi hora final búscame del bajo del suelo” zioen bere olerki batek. Matxismo eta indibidualismo handia darion eszenari aurre egin dion harrobikoa izatez, ezin esan poeta rapera edo kantaria zenik. Guztia batera zen Gata Cattana.
Patriarkatua eta desberdintasun sozialen desagerpena oinarrian, egunerokotasunaren gordina deskribatzen zuten kantak egiten ez zuen parekorik. Bere sorterria den Kordobatik Euskal Herrira jarrai dezagun bere herentzia eta musikaz gozatzen. Agur Gata.
Gora Osasuna eta gora Eladio!
2017-01-05 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Euskalerria irratiak bere bozgorailuetatik eta @LandaJauna-k twitter bidez Nafarroa Garaiko futbolaren historiako pertsona eta pasarte handi bat ekarri didate gogora. Pertsona Eladio Zilbeti da, “Osasunaren Aita” bezala ezaguna eta pasartea C. A. Osasunaren sorrera. Eladio Zilbeti Azparren talde gorritxoaren jarraitzaleen artean famatua da baina ez hainbeste Euskal Herriko beste hainbat txokotan. Bere ibilbidea Izquierda Casual-eko lagunek ekarri zuten lehen aldiz sarera. Argia-k uzten didan lekutxo hau erabili nahiko nuke Eladiori ere bere merezitako lekua eskaintzeko.
Eladio Zilbeti Azparren (1898. Iruñea-Etxauri 1937) C. A Osasuna-ren sortzaileetako bat. Talde iruindarraren 100. urteurrena gerturatzen ari den honetan ezinbestean gogoratu beharreko nafarra. ARG: https://izquierdacasual.com/2016/01/13/eladio-zilbeti-aita-de-osasuna/
Eladio Zilbeti 1936. urtean faxistek Nafarroan buruturiko genozidio politikoaren beste biktima bat da. Eladio herriaren alde lan egiteagatik fusilatu zuten faxistek. Abertzale bezala euskalgintza zuen pasio, eta EAE-ANV alderdi ezkertiar abertzalean burutu zuen bere ibilbide politikoa. Eladio euskal militantea izateaz gain C. A. Osasuna-ren sortzaileetako bat izan zen.
Sorrera
Osasuna 1920. urtean eratu zen Sociedad Sportiva eta New Club elkarteen baturatik. Kluba sortzeko bidean asko izan ziren hiriburu zaharrean egindako bilerak eta bilera haien partaide izan zen Eladio. Bilera haietan hartutako erabakien artean, taldeak euskarazko izena edukitzea erabaki zen. Ez da kasualitatea beraz euskarazko izena duen Lehen Mailako euskal talde bakarra Osasuna izatea. Eladio eta besteek historia ofizialak ezkutatu nahi izan digun nortasun herrikoi eta euskaltzalea eman zioten Iruñeako klubari. Gerra astearekin batera beste nafar asko bezala 1937. urteko urtarrilaren 17an fusilatua izan zen Eladio. ELA sindikatuko militante izatea egotzita erail zuten.
1932-1933 denboraldeko argazkia, orduan bigarren mailan zen C. A Osasuna eta zortzigarren postuan amaitu zuen denboraldia talde nafarrak. Arg: Nafarroako Entziklopedia Handia
Garai oso latzak igarotzen ari den talde gorritxoak eta zaleek badute zertaz harro egon! Ez dezala historiak zapalduriko nafar hauen memoria haizeak eraman….Gora Osasuna eta Gora Eladio!
Palestinarren oihua Sirian
2016-11-02 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Uztailaren amaieran 12 urteko errefuxiatu palestinar baten hilketaren berri izan genuen. Komunikabideek argi erakutsi ziguten errefuxiatu palestinarrak ere Siriako gerraren gordintasuna pairatzen ari direla. Abdullah Issa Yarmuk-eko errefuxiatu palestinarren esparruan bizi zen, Nuredin al Zinki Estatu Batuek ekonomiko lagundutako miliziak atxilo hartu eta erail zuen arte. Gaztea Palestinako Yihad Islamikoaren beso armatua den Al Quds brigadako kidea zela esan ostean hil zuten (Al Quds brigada Alepoko frotean Siriako armadarekin batera ari da borrokan).
Neurri gabeko basakeria horren aurrean Siriako errefuxiatu gune palestinarretan alarma gorri guztiak piztu dira. Guda hasi zenetik errefuxiatu gune palestinar asko muturreko talde islamisten (Al nusra, Daesh) eskuetan egon dira eta egoera nabarmen okertu da. Lurralde kurduetan aurrez gertatu bezala, palestinarrek autodefentsa milizia antolatuak sortzeari ekin diote, goian aipatutako talde eta oposizioko zenbait milizien jazarpenei aurre egin eta bertan geratzen diren diren zibilak babesteko. Siria da errefuxiatu palestinar gehien dituen herrialdeetako bat. Erbestean bizi diren palestinarrentzako 13 errefuxiatu esparru daude bertan.
Marta Serafini eta Giuseppe Dentice-k Siriako errefuxiatuen inguruan “Corriere Della Sera”–an argitaratutako lanean ikus dezakegu, egoera denborekin okertzen joan dela. Lur siriarrean dauden errefuxiate guneetan gerra hasi aurretik 400.000 errefuxiatu inguru bizi ziren. Gerraren krudelkeriak bigarren aldiko ihes batera behartu ditu horietariko 200.000 errefuxiatu. Askok Libanora alde egin behar izan dute. Bertako bizi baldintza gogorrek behartuta Europarako bidea hartu dutenak ere aunitz izan dira. Asko Europara sartu ezinik geratu dira Europar Batasunean bizi dugun errefuxiatu krisiaren aitzakiapean.
Gatazka militarrarekin Sirian ireki daitezkeen eszenario politiko berrien beldur dira palestinarrak. Siriako oposizioaren gehiengo handi batek errefuxiatu palestinarrak gobernuaren aliatu natural bezala hartzen ditu eta horrek errefuxiatu esparruetan gerra hasi aurretik zegoen elkarbizitza kinka larrian jarri du.
Errefuxiatu palestinarrak Yarmuk-eko errefuxiatu gunean. Arg: Porisrael.org
“Ez gaitzazue bigarren aldiz hil” Yarmuk-eko errefuxiatu palestinarren aldarria. Gerraren krudelkeriak bigarren aldiko ihes batera behartu ditu horietariko 200.000 palestinar. Arg: Egyptianchronicles.blogspot.com
Esan bezala hainbat errefuxiatu eta mugimendu palestinarrek gatazkan aktiboki parte hartzea erabaki dute. Siria eta beraien bizimoduaren defentsan, frontea boluntario palestinarrez bete da. Errefuxiatu gune desberdinetan eratu diren 13 autodefentsa taldeez gain, Al Nirab, edo Yarmuk-eko errefuxiatu guneetan indartsuak diren Palestinako (Yihad Islamikoak, Fatah, FPLP) mugimenduek miliziak eratu dituzte gerra fronte gogorrenetara indarrak bidaltzeko. Talde hauek denak Siriako armada lagun Alepoko frontean dihardute borrokan. Bide horretan askatu dute duela hilabete Handarat-eko errefuxiatu gune palestinarra, 3 urte islamista erradikalen eskuetan egon ostean.
Yarmuk-eko kaleak gerraren poderioz suntsitua. Arg: The Telegraph
Siriako gudak leku aldatzera behartutako palestinar gehienek Libanorako bidea hartu zuten. Horietariko askok Europarako bidea hartu dute bizi baldintza hobeagoen bila. Egun 35.000 errefuxiatu palestinarrek jarraitzen dute Libanon. Arg: Mohamed Asad/ APA images
Nazioarteko hainbat komunikabide arabiarrek aspaldi hitz egin zuten Hamas mugimenduak eta errefuxiatu guneetako hainbat taldek, oposizio siriararri eman izan dioten babesaz. Egon badaude Siriako gobernuaren aurkako talde palestinarrak ere eta maiz errefuxiatu guneetan egituratuak izan dira. Honek errefuxiatu gune askotan tentsioa muturreraino eraman duelarik. Ikusi dugun moduan baina, palestinar herriaren posizioa ez da komunikabide zehatz horietatik interesatuki saltzen saiatu direna. Palestinako herria gaur egun munduko beste herrialde guztiak bezala etnikoki eta kulturalki oso anitza den heinean, ezin da esan lubakiaren alde batean edo bestean dagoenik. Are gutxiago Palestinako herria Siriako gobernuaren etsai edo babesle sutsua denik.
Boluntarioa palestinarrak Handarat-eko errefuxiatu gune palestinarra askatu berritan. Arg: Leadstories.com
Gatazka ulertzeko beraz ez da nahikoa Siriako oposizio armatuaz edo erregimenaz hitz egitea. Naziarteko eskuhartzeak izugarrizko garrantzia hartu duen honetan, laster eroriko da gudaren balantza alde batera edo bestera. Errusiak eta Iranek gobernua, Turkia Saudi Arabiak eta AEB-ek oposizioa. Triskantza honen aurrean topatu dira aurretik Israelen zapalkuntzak beraien lurraldetik ihes egitera behartutako zibil palestinarrak. Gudaren bilakaerak finkatuko du errefuxiatu palestinarren etorkizuna gerra osteko Sirian.
Laura Arau-ren bideo honetan ikus dezakegu bigarren aldiz ihes egitera behartuak izan diren palestinarren sufrikarioa.
Nora zoaz Europa?
2016-07-18 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Inork espero ez zuenean inkesta guztiek huts egin eta “Brexit”-a gailendu zen Erresuma Batuan. Korporazio handiek kontrolatutako komunikabideak munduaren amaiera iragartzeari ekin zioten berehala “moneta erori egingo da eta berarekin herria…”. Berriz ere Europar Batasuna gizarteari laguntza eskaini beharrean beldurra sartzen. Multinazional handiek eta city-ak ezarritako beldurrak ordea ez zuen behar bezain besteko eraginik izan Britania Handiko biztanleengan eta batasunetik ateratzea erabaki zuen herriak.
“Brexit”–ak gaur egungo Europar Batasuna eta bere politikak larru gorritan utzi ditu. Berarekin batera Europar Batasun justu eta demokratikoago baten aldeko hautua egiten zuen Jeremy Corbynen alderdi laborista ataka larrian jarri du. Erreferendumak azken hamarkadetan indartzen doan euro eszeptizismoari (2005. urtean ezetz esan zioten Frantziak eta Herbehereek Europa osorako Konstituzio bat burutzeko tratatuari) indarra eta hegalak eman dizkio berriz ere.
Egungo Europar Batasuna nazio subiranotasunaren zapaltzaile eta gertuko ekonomia txikien txikitzaile bihurtu den honetan, oso garratza da beronen izaera eta gaurkotasuna gizarte honen aurrean aldarrikatzea. Are gehiago hau ezkerreko mugimenduetatik egin behar bada. Alderdi Laboristak “remain”-aren izenean denon batasuna aldarrikatzen zuten bitartean, “Brexit”-aren aldekoek Europar Batasunaren burokrazia usteldua gaitzesteari ekin zioten, bertan multinazionalek estatuen subiranotasunaren gainetik zituzten pribilegioak salatu zituzten eta TTIP-a bezalako hitzarmenak estatu ekonomientzako diren arriskuaz jardun zuten. Diskurtso xenofoboak ere garrantzi handia izan duela ezin dugu ukatu.
Gure gizarteak bizi duen shock egoera honetan, eskuin eta ultraeskuinaren diskurtso praktikoa gailendu da laborismo eta ezkerreko mugimenduen diskurtso ideologikoaren aurrean. Gizartea instituzioen mesfidati eta beldur denean ezkerrak erronka bikoitza du, batetik gizarte hori dagoen shock egoeratik ateratzeko politika oso definituak egitera behartuta dago eta bide horretan politika horiek eraginkorrak eta sinesgarriak direla herriari helaraztea lortu behar du. Hori guztia egiteko Europar Batasun berri bat behar dela esatea ezta nahikoa eta azken galdeketa honen emaitzak argi erakutsi digu hori.
Europako herrialde desberdinetako langile klaseen imaginarioan gailentzen ari dena zoritxarrez ezkerraren hitz politak eta ultraeskuineko populismoaren ekintzak dira. Ikusi besterik ez dugu Frantzian Fronte Nazionalak lortu dituen emaitzak, Italian Salvini-ren erreferentzialtasuna eta Britania Handira itzuliz Neil Farage-en UKIP alderdiak galdeketan izan duen pisua. Ezkerrak historiko langile klasearekin izan duen lotura hautsi egin da herrialde hauetan. Ezkerreko mugimenduek sinesgarritasuna eta efikazia galdu dute gizarteak aurrean dituen erronkei erantzuterako orduan.
Ziztu bizian bizi den gizarte europar honetan, ezkerrak efizientea izaten ikasi behar du. Garai bateko dogmak utzi, herrira jaitsi eta arriskuak hartzera behartuta dago. Hau egin ezean politika eraldatzailearen mezuak ez du sinesgarritasunik izango. Arnaldo Otegik Bruselan eginiko adierazpenetan argi zihoen “ezkerrak egiazkotasuna galtzen duenean hil egiten da politikoki”. Jendeak ezkerrarengan konfiantza berreskuratzeko egin behar den hausnarketa ez bada egiten jai dugu.
Europan Estatuek galdu dituzten eskubideez hitz egin behar dute alderdi eraldatzaileek, ukaturik dauden gurea bezalako nazioek duten erabakitzeko eskubideaz eta norbanakoaren eskubideez. Finean, Europan aspaldi galdu zen burujabetzaz hitz egin behar dute alderdi ezkertiarrek. Bakoitzak bere erara burujabe izateko duen eskubideaz, herrialde bakoitzaren berezitasun politikoez eta hori kontuan izanik egin daitekeen elkartasunezko Europaz. Inposizio eta eskubide ukatuen Europarekin hautsi eta zerbait berria eraiki behar dela uste badugu, berdintasunezko aldarri baten oinarrietan eratuko den Europa bat behar dugu. Ukaziotik eraiki den Europa izua xenofobia eta miseria sortzeko makinaria beldurgarria bihurtu baita.
Gizarte ingelesak Europar Batasun ez demokratiko baten aurrean nazio burujabetza bozkatu du. Burujabetza da beraz Europako ezkerra berpiztu edo erailko duena. Ezkerrak lapurtutako guztiaren aurrean horma sendoa izan behar du eta ez gelditu den apurraren gestio soila egingo duen mugimendu bat.
Euskal Herrian aspaldidanik argi izan dugunak inoiz baino gaurkotasun handiagoa hartu du Europan. Eskubide sozialen defentsa eskubide nazionalen indartzetik eta burujabetzaren errespetutik etorriko dela. Hau bere egiten ez duen Europar Batasunak zail izango du aurrerantzean ere erreferendumetan gailentzea, baita bere existentzia hutsa bermatzea ere.
Badator Thinking Football Film Festival
2016-04-03 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Futbolaren maitaleok zita garrantzitsua dugu Bilbon. Astelehenean hasiko da azken urteotan ohitura bihurtu den Thinking Football Film festibala, Athletic Club Fundazioak eta BBK-ak antolatuta. Zinema jaialdian, futbola oinarrian duten hainbat film ikusteko parada izango dugu. Futbola hogeitabi jokalari baloiaren atzetik ikustea edo sentitzea baina gauza handiagoa dela erakutsi nahi duten hainbat film eta dokumental egongo dira ikusgai.
Aurtengoa ere futbolaren atmosferan sartzeko egitarau bikaina da. Thinking Football Film festibalak futbola ulertzeko mila ikuspegi desberdin eskainiko dizkigu. Kirol honen inguruan sortu izan diren gertakari aipagarrienetako batzuk ezagutzeko ere aprobetxa dezakegu. Futbolaren gaur egungo kanonetatik urruntzeko bide bat irekitzen dute bertan ikusgai izango ditugun lan batzuk. Eskaintza oparo horretan interesgarriak iruditu zaizkidan lan batzuk ekarri ditut blogera.
Batzuk aipatzearren:
“Padres hooligans”
“Padres hooligans” azken urte hauetan futbolaren inguruan sortu den arazo handienetako bat lantzen duen laburmetraila da. Partidak irabazi behar horretan gurasoek bultzatzen duten muturreko konpetibitatearen inguruko hausnarketa lan bat da Alba Gómez, Alba Cid eta Sarah Zelich-ek zuzendurikoa.
“I believe in miracles”
Brian Clough entrenatzaile mitikoak bigarren mailan zegoen Nottingham Forest taldea hartu, eta Europako Koparen txapeldun nola egiten duen azaltzen du. Mirari baten istorioa eta historia da I believe in Miracles.
“Le Terrain”
Frantziako langile auzo eta gettoetan futbolak aurrera jarraitzeko duen garrantziaren inguruan hausnartzen du Agnès eta Xabi Molia-k zuzenduriko filmak.
Futbola eta gizartea binomioaren inguruan hausnartu eta gozatzeko aukera paregabea beraz aste honetan Bilbon. Ez galdu aukera!
¡Que vienen los bárbaros!
2016-02-16 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Maiatza zen gertatu zenean, milaka nafarrek amestutakoa posible zen jada. Errejimena erori zen Erroma barbaroen esku bezala. ¡Que vienen los bárbaros! Iñoiz baino ozenago hasi zen entzuten erreinu zaharrean. Etxe abertzale askotan momentuko estasiaren ondoren berehalako shock egoera etorri zen. Bertigo eta beldur handia somatzen genuen askok, hau guztia Agoitzeko herria miseriara kondenatu zuen buruzagi navarrista etbn zer esan ez zekiela ikusten genuen bitartean. Hau gaua maiatzako igande hartan bizi izan genuena. Bere moduan abertzale garenon gaua bihurtu zen. Seguru naiz gau hartan irrintzi ozen batek alaitu zituela Aezkoako baztarrak. Bitartean mezuak leku guztietatik eta beldurra panikoa. Lortuko ahal du gobernu berriak Nafarroaren aldaketarako oinarriak ezartzea? Finean lortuko ahal dugu Nafarroa justuago bat egiten?
Historialariek ere ez dakiten garaitik zapaldua izaten ari zen Nafarroa Garaian gure gobernua azkenean. 4 urteko barealdia Argia ikastolako gurasoentzat, 4 urteko barealdia Sakanaren desegitea geldituaz, 4 urteko barealdia euskarazko kazetaritzarentzat eta 4 urteko barealdia berak hartutako erabakia zapaldu eta abortatzeko eskubidea ukatzen zioten emakumearentzat. 4 urteko barealdia gutxiengo arbuiatu eta barbaroarentzat.
Guretzako barealdia zena, Nafarroako patriciado gorenarentzat tsunami bihurtu zen. Urtea joan urtea etorri eragile separatista barbaroek egindako lanak bere fruituak eman zituen. Kapitoliotik kanpo zeuden buruzagi txit gorenak. Kapitolioa barbaroen eskuetan zegoen.
Aldaketak Nafarroa Garaiaren bigarren konkista bat burutu zuen. Baina Aldaketa oso anitza da eta honen esanahia maiz oso desberdina. Hortxe gobernu berriaren koska edo erronka, aldaketak ordu arte sinbolizatutakoa herritarrek bere egitea. Barealdia indarrak hartu eta lasai egoteko eszena bat izatetik, aldaketa guztiok familian edo lagunartean bizitzeko pasarte batean bihurtu zedin.
Eta nola ez etorri zen berriro ¡Que vienen los bárbaros! esaldiari lotua etortzen den hitz magikoa. Diskriminazioa. Barbaroek beraien legeekin diskriminatu nahi gaituzte. Beraien kultura inposatzera datoz. Barbaro garenok urteak daramatzagu diskriminazioaren lagunak izaten, izan Nafarroa Garaian, Araban, Bilboko denda-batean edo Donapauleko taberna batean. Euskaldunak beti diskriminatzen! A ze marka… odolean daramagu antza.
Noiz arte egin behar diogu amen Erromari?
Euskal Herria irratia Nafarroan lasai entzun dadin, euskaraz ikastea Elizondon edo Vianan berdina izan dadin eta Lizarraldeko gurasoek beraien seme alabek euskaraz ikasteko egunero kilometro pilla egin ez dezaten lan egiten jarraituko dugu askok. Hurrengo urtean Korrikaren aitzakiapean Erriberara ere plazer handiz joango naiz bertakoekin korrika egitera. Ni bezala hau dena egi bihurtzeko milaka lagunek egiten duten lana diskriminazioa dela esaten duten horientzat, gure gobernuak ateratako EPE elebiduna diskriminatzailea izango da beti. Zapaltzaileak bere demokrazian sinesten du Nafarroan Turkian edo Kortsikan. Erdaldun unibertsalak barbaroen euskara ikasi eskolak emateko? Mesedez!
Zoritzarrez jarrera berdina hartu dute, aldaketaren partaide diren eta guztiontzako justizia soziala exijitzen dutenek, baita dena aldatzera zetozen horiek ere. Urteetan inposatu den elebakar unibertsalen justizia exijitu diote gobernuari. Gure gobernuak berriro ere Erromaren beldur atzera egin du.
Argi geratu da beraz aldaketaz hitz egiten dugunean, batzuen aldaketa ez dela nire aldaketa. Niretzat aldaketaren oinarrietako bat euskaldunetzako aukera berdintasuna da. Berdintasuna ezean barbaroak izaten jarraituko dugu gure herri propioan. Euskararen inguruan marra gorriak finkatzeko ordua iritsi da. Gure gobernua bultzatzen jarraituko dut dudarik gabe, baina azken erabaki honekin ez da aldaketarik euskaldunontzat. Azkenaldia izan dadila mesedez, aldaketak poza ekartzeaz gain frustrazioa ere ekar baitezake eta bestela aldaketa ez baita euskalduna izango ez da gurea izango.
Il derby della capitale
2016-02-04 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Euskal Herriko eta Estatu espainiarreko lurraldeetan derbiak futbolaren zati garrantzitsu bihurtu dira. Leku gutxitan izango du derbiak Erroman bezainbesteko oihartzuna. Erroman derbiak dena konkistatzen du, bi taldeeetako jarraitzaileek urteko egunik zoragarri edo gogorrena bezala deskribatzen dute.
Erromak derbiaz gain duen beste berezitasun bat eguneroko trafiko ilara amaigabeak dira. Irratia eguneroko kotxe ilaren kaosa jasateko ezinbesteko tresna bihurtu da erromatarrrentzat. Bertan ere derbiak leku pribilegiatua bilatu du. Partidua jokatuko den astean egun osoan zehar derbiaz hitz egiten duten irratiek audientzia ikusgarriak izaten dituzte. Derbiaren eta futbolaren eromen kolektiboak AS Roma-ren edo SS Lazio-ren aldeko irrati kateak sortzea ekarri du.
1927. urtean sortuko da AS Roma hiriko hiru elkarte handien baturatik.
Historiak Erroma mapan jarri duen moduan, Calcio-ak egin du famatua hiriburuko derbia. Bi taldeen arteko etsaitasuna beraien sorreratik dator. 1900. urtean sortuko da Societá Sportiva Lazio, Erroma eta eskualde osoko lehen kirol elkartea. Associazione Sportiva Roma 1927. urtean eratuko da Musolini diktadorearen erabaki baten anparoan. Gaur egun bi elkarteen arteko etsaitasunak bere horretan dirau.
Bi kluben sorrera prozesua
Benito Musolini eta mugimendu faxistak futbola masa mobilizatzeko armatzat zuten. Futbola gizarte italiarrean hartzen ari zen garrantzia ikusirik, Erroman futbol talde indartsu bat eratzeko asmoa azaldu zuen diktadoreak. 1900. urtetik aurrera hiriburuan eta eskualdean eratu ziren futbol eta kirol elkarte guztien elkartzea proposatu zuen buruzagi faxistak. Iparraldeko futbol taldeak lortzen ari ziren hegemoniarekin amaitzea izango zen sortu nahi zuen taldearen helburua.
Futbola gizarte italiarrean hartzen ari zen garrantzia ikusirik, Erroman futbol talde indartsu bat eratzeko asmoa azaldu zuen diktadoreak
Musoliniren batasunerako deia begi onez ikusi zuten futbol eta kirolaren ikuspegitik oraindik oso ahulak ziren Erromako elkarte askok. Baina denek ez zuten begi onez hartu diktadorearen proposamena. SS Lazio-k ezezkoa eman zion elkartzeari eta bere historia errespetatzeko eskatu zuen. Musolinik SS Lazio-k hartutako bakarkako bidea errespetatu zezan oso garrantzitsua izan zen Giorgio Vaccaro general faxistaren esku hartzea. Orduz geroztik Vaccaro jenerala sinbolo bihurtu da Lazioko tifoseria osoarentzat.
Musolinik Laziok hartutako bakarkako bidea errespetatu zezan oso garrantzitsua izan zen Giorgio Vaccaro general faxistaren esku hartzea
SS Lazio jada kanpoan, 1927. urtean etorri zen AS Roma-ren sorrera, Alba Audace, SS Fortitudo-Pro Roma eta Roma F.C kirol elkarteen elkarketatik. Gertakari honek hirian eta Lazioko eskualdean zatiketa ekarri zuen. Hiriburuan AS Roma hegemonia hartzen joan zen bezala, SS Lazio-ren zaleak landa eremuan egin ziren indartsu.
Gaur egungo egoera
SS Lazio-ren zaleak
Historikoki mugimendu faxistaren eta Lazioko harmailaren arteko harremana oso estua izan da, honek Lazioko jarraitzaile askoren gustukoa ez den etiketa politiko bat eman dio klubari
Lazioren jarraitzaileak hiriaren iparraldean kokatzen diren klase ertaineko biztanleak izan ohi dira. Aurrez esan bezala hiriburutik kanpo probintzian ere Lazioko tifosien kopurua handiagoa da. Urteen poderioz ordea bi taldeen arteko jarraitzaleen kopurua berdintzen doa eskualdean. SS Lazio Erromako zonalde dirudun batean kokatzen den Askatasunaren plazan eratu zuten klase altu eta ertaineko 10 gaztek. Orokorrean Lazioko jarraitzalea “burgesagoa” dela esan ohi da. SS Lazio-ren inguruan kontuan hartu beharreko beste ezaugarri nagusi bat, elkarteak ultraeskuin eta faxismoarekin izandako urteetako harremana da. Historikoki mugimendu faxistaren eta SS Lazio-ko harmailaren arteko harremana oso estua izan da eta honek Lazioko jarraitzaile askoren gustukoa ez den etiketa politiko bat eman dio klubari. Gaur egun Erromako mugimendu ultraeskuindarraren eta SS. Lazio-ko harmaila erradikalenaren arteko hartu emanak ukaezinak dira.
AS Roma-ren zaleak
Klubak hiriko historiarekin eta sinbologiarekin lotura oso estua du, taldearen armarria hiriaren simbolo diren Otso kapitolinoak eta Romulo eta Remo bikiek osatzen dute. AS Roma-ren presentzia indartsuagoa da hirian
Erromaren jarraitzailea hiritarragoa da. Erromaren partiduetan olinpikoa betetzen duten romanisten gehiengoa hiriko langile auzoetatik dator. Erromaren zonalde historikoa ere romanisten feudoa da. AS Roma beraz jatorri xumeagoa duten erromatarren taldea izango da orokorrean. Klubak hiriko historiarekin eta sinbologiarekin lotura oso estua du. Taldearen armarria hiriaren sinbolo diren Otso Kapitolinoak eta Romulo eta Remo bikiek osatzen dute. Kaleetan beraz AS Roma-ren presentzia nabarmenagoa da. Sinbologiaz gain, Erroman futbolaren atmosferan beti ageri den beste pertsonaia Francesco Totti jokalaria da.“Il capitano” bezala ezagutua, 39 urterekin taldeko kapitaina eta hiriko futbolaren irudia da gaur egun.
Erromako derbia bezalako partiduek demostratzen dute badela oraindik erromantizismorik futbolean. Globalizazioak eta kapitalak jandako kirolean ere bada oraindik sentimendu eta koloreekiko maitasunetik jolastu, sufritu eta disfrutatzen duenik.
Derbia jokatu aurreko egunetan, oso ohikoa izaten da bi taldeek giroa berotzeko spot desberdinak egitea. Hemen AS Roma-k 2013. urtean eginikoa.
XXX bizitzeko modu bat
2015-10-08 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Europar gehienoi XXX hizkiek gaur hitz egitera natorrena ez den zerbait ekartzen digute gogora. XXX aipatzean ez dut pornografiaz hitz egin nahi. XXX esaten dudanean Straight Edge terminoari egin nahi diot erreferentzia.
Talde estatu batuar honek, drogek eragiten zuten kaltea azaleratzea zuen helburu. Minor Threat-en Straitght Edge kanta izango da benetan punkaren barruko jarrera hau ezagun egingo duena.
Straight Edge (iskina zuzena euskaraz) terminoa 1980. urtean egingo da ezagun Washingtonen Minor Threat punk taldearen bidez. Talde estatubatuar honek, drogek eragiten zuten kaltea azaleratzea zuen helburu. Minor Threat-en Straitght Edge kanta izango da punkaren barruko jarrera hau ezagun egingo duena. Drogen kontsumoaren aurkako benetako abangoardia bihurtuko da talde ipar amerikarra 70. hamarkadan.
Kantaren mezua argia zen, “ni hi bezalakoa nauk, baina egiteko gauza hobeak dizkiat, hor eseri eta burua izorratu baino, zonbiekin atera baino”.
Alkoholak eta drogek oso gogor kolpatzen zituzten hiri askotako langile auzoetan berehala zabaldu zen Minor Threat-en mezua. Garaiko punk askok bere egin zuten, eszenak bizi zuen droga menpekotasun eta dekadentziaren aurkako erreakzio moduan. Washingtongo esperientzia berehala zabaldu zen AEBtako ekialdeko kostan, jarrera berdineko taldeak etengabe hasi ziren sortzen (7 seconds Nevadan, SSD eta DYS Bostonen, Necros Michiganen…).
Mugimenduak sinbolo bezala XXX hartuko zuen. Sinbolo hau punk eszenako pub-etan adin-txikikoak identifikatzeko erabiltzen zuten tabernariek. X hori markatzen hasi ziren Straitgh Edge-aren jarraitzale helduak adin txikikoei elkartasuna adierazteaz gain argi uzteko ez zela alkoholik edo drogarik behar kontzertuetan disfrutatzeko. X bakoitzak droga desberdinekiko aurkakotasuna adierazten zuen, ez alkoholik, ez tabakorik, ez droga ilegalik. Lehen Straigth Edge mugimendu honek mezu positiboa helaraztea zuen helburu, beraien ideiak inposatu edo besteenak diskriminatzeko asmorik gabe.
X bakoitzak droga desberdinekiko aurkakotasuna adierazten zuen, ez alkoholik ez tabakorik ez droga ilegalik.Lehen Straigth Edge mugimendu honek mezu positiboa helaraztea zuen helburu, beraien ideiak inposatu edo besteenak diskriminatzeko asmorik gabe.
Mugimendua internazionalki 80ko hamarkadan hasiko da ezagun egiten. AEBetako mendebaldeko kostara zabaltzeaz gain, bertan eratuko dira Uniformon Choice eta Insted bezalako taldeak, Europara ere iritsiko da Larm taldearen eskutik. Hamarkada honetan izugarrizko hedapena izango du mugimenduak, Ipar Amerikako ia hiri guztietan Straight Edge eszena agertzeraino.
Hedapen eta garapenak aldaketa asko sorrarazi zituen kultura suburbanoan, jada ez zen homogeneoa izango. Straight Edge izateko modu desberdin asko sortu ziren. Jarrera erradikalagoak agertu ziren mugimenduan, jarrera positiboa alde batera utzi eta indarkeria eta diskriminazioa bultzatzen zuten taldeak geroz eta ugariagoak ziren belaunaldi berrietan. Hauetako talde batzuk muturreko jarrera erlijioso eta sektarioak hartu zituzten, ultra eskuinarekin harremanak sortu eta boneheads taldeekin kontzertuak antolatzen amaitu zuten.
80. hamarkadan jarrera erradikalagoak agertu ziren mugimenduan, jarrera positiboa alde batera utzi eta indarkeria eta diskriminazioa bultzatzen zuten taldeak geroz eta ugariagoak ziren belaunaldi berrietan.
Batzuk jarrera erreakzionarioetara jo bazuten ere, egon ziren eszenan berrikuntzak sartu zituztenak ere. Animalien defentsarako jarrerak garrantzi handia hartu zuen. Straight Edge-aren barruan hausnarketa indartsu bat egin ostean, kide askok drogak arbuiatzen zituzten bezala animaliengandik eratorritako edozein elikagai jateari uko egin zioten. Vegan Straight Edge mugimenduaren hastapenak ziren, gaur egun mugimenduaren korronte honek indar handia dauka.
Garai berberean Euskal Herrian genuen “no future” punk eszenak bazuen beraz alternatiba bat Itsaso Atlantikoaren bestaldean.
HIRU AMESLARI BORROKA BAKARRA
2015-04-16 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Aste batzuk igaro dira Kurdistango herriak Newroz eguna ospatu zuela. Kurdistango kondairaren arabera herri kurduak tiranoa garaitu zuenekoa ospatzen da. Martxoaren 21ean ospatzen den festan herriaren aldarriak udaberriaren etorrerarekin uztartzen dira. Kolore ugariko arropez jantzitako emakumeen dantza eta oihuek herriaren indarra sinbolizatzeaz gain zorionari eta esperantzari deiadar egiten diote.
Martxoaren 21ean ospatzen den festan herriaren aldarriak udaberriaren etorrerarekin uztartzen dira
Aldarrikapen guzti horien artean, espetxean dagoen Abdullah Öcalan politikari kurduaren milaka argazki ikusteko aukera izaten dugu. Iberiar penintsulan gertatzen den modu berean Anatoliako penintsulan ere nazio zapalduen aldeko herrigintzan eta politikagintzan aritzeak espetxera eraman zaitzake. Estatuak jazarritako militante asko sinbolo edo martir bihurtu ohi dira. Militante horien artean kokatu behar dugu Abdullah Öcalan. Gaur egun Turkiako Imrali uhartean dagoen espetxe batean jarraitzen du bakarturik.
Badira beti ordea argazki eta sinbolismoaren olatu handian murgiltzen ez diren militanteak. Egunero isilean eta deserrian bada ere herria egiten duten militanteak. Gaurkoan Kurdistango herriari arnasa eta bidea erakutsi zien 3 emakume ekarri nahi ditut gogora. 2013ko Urtarrilaren 9an Parisen hil zituzten. Berehala bete ziren hiriburu askotako plazak Fidan, Leyla eta Sakineren hilketak gaitzetsi eta justizia eskatzeko.
Sakine Cansiz
Sakine Turkiaren menpe dagoen Kurdistango Dersim hirian jaio zen. Dersim hiria erresistentzia kurduaren azken gotorlekuetako bat izan zen. 1939. urtean armada Turkiarraren eraso gogor batek 13.160 pertsona erail eta beste 11.000 pertsona hiria uztera behartu zituen.
Sakine gainera erlijio alebia praktikatzen zuen familia batean jaio zen. Fede mota hau ere gogor jazartzen zuen gobernu turkiarrak. Sakinek zapaldua izateko arrazoi gehiegi zituen garaiko Turkia hartan, hau dena gutxi balitz emakumea zen gizonek kontrolatutariko munduan.
Sakinek konpromisoz beteriko erabakia hartu zuen, zailtasun guztien gainetik militantzia politikoari ekin zion. Bera izan zen (PKK) Kurdistango Alderdi Langilearen sortzaileetako bat. Gaur egun hainbesteko garrantzia duten emakume gerrillari kurduen lehen partaideetako bat ere izan zen. Diyarbakirreko kartzelan tortura bortitzak jasandakoa.
Fidan Dogan
Bera ere kurdu alebia eta emakumea zen. 9 urte zituela Frantziara emigratu zuen familiarekin. 17 urterekin hasi zuen bere militantzia politikoa Abdullah Öcalan atxilotua izan ostean. Lan diplomatiko izugarria burutu zuen herri kurduaren borroka ezagutu zedin, baita gatazkak eragindako preso politikoen aldeko eskubideen borrokan ere.
Leyla Soymelez
Txiki txikitatik gatazkak erabat baldintzaturiko emakumea izan zen Leyla. Mersin hirian errefuxiatu zen familiarekin armada turkiarrak bere sorterria zen Lice hiria erre ostean. 10 urterekin Alemaniako Halle hirira emigratu zuen. 19 urterekin hasi zuen kurduen gazte erakundean bere jarduera 2003an eraila izan zen arte.
Horregatik hil zituzten, dena aurka zuten inurri erraldoiak zirelako, herria oinarrian dena aldatu nahi zuten emakume ameslariak zirelako.
Kataluniako Gatamaula elkarte feministak katalanera itzuliriko bideo labur honek ondo azaltzen du 3 militanteen ibilbide historikoa.