Gabonetako hondarrekin zer egin?
Urteko sasoi honek klixe asko ditu: gabon kanta eta apaingarriak, opariak, kontsumismoa, argiaren erabilera zentzugabea eta nire gustokoena: neurrigabeko tripa-festak. Baina bapo jan ohi badugu ere, makina bat janari gelditzen da beti jangelako mahaian edo, kasurik onenean, hozkailuan. Ez da arazo handirik, elikagai gehienak izoztu daitezke, kontserbatu eta etorkizunean jan ahal izateko. Berriaren osasun kanalean horretarako gomendio batzuk aurki ditzakegu. Baina ba al dakizu zein den...
Read MoreNola baretu txileak eragiten duen azkurea?
Nire txile landareek (nik “nire neskatxak” esaten diet), argazkian ikus dezakezuenez, fruituak ateratzen hasi diren honetan, garai aproposa iruditu zait gomendio hau zabaltzeko. Seguruenik, irakurle bat baino gehiago hain modan dagoen janari mexikarraren zalea izango da, edo sukaldean kaiena erabiltzeko ohitura izango du, edo pipermina gustoko du, akaso. Jaki hauekin erraza da esperientza txarren bat pasatzea, eta normalena urarengana jotzea da. Edalontzi bat bestearen atzean...
Read MoreHaurren desnutrizioa herrialde txiroetan
Blogaren azken sarreran, duela bi aste, herrialde txiroetako haurren desnutrizioari buruzko hitzaldi baten berri eman nuen. Bertan aipatutako ideia nagusiak laburtzen saiatuko naiz orain. Mugarik Gabeko Medikuak erakundeko Ainhoa Lekuona izan zen gaia garatzearen arduraduna. Hitzaldia orain bi urte Etiopian bizitako esperientzian oinarritu zuen. Elgorriaren aurkako txertaketa-kanpaina batengatik joan zen bertara, baina desnutrizioari aurre egiteko gelditu zen. Gure artean erraz tratatu eta...
Read MoreHaurren desnutrizioari buruzko hitzaldia Gasteizen
Apur bat berandu nabil hau iragartzeko, baina oraindik garaiz. Bihar (ordu hauetan agian gaur esan beharko), otsailaren 14a, ostirala, Haurren Desnutrizioari buruzko hitzaldia entzun ahal izango dugu Gasteizko Farmazia Fakultatean. Hizlaria Mugarik Gabeko Medikuak-eko Ainhoa Lekuona izango da eta 10.00etan ekingo dio azalpenari. Latitude hauetan haurren obesitateak kezkatzen gaitu gehiago, baina herrialde txiroagoetan desnutrizioa da arazoa. Horren eragile batzuk erraz aipa ditzakegu:...
Read MoreElikagai nazkagarriak, kultura kontua
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) argitaratzen duen “Campusa” aldizkariaren 83. alea (2013ko azaroa) irakurtzen ari nintzela, oso esaldi esanguratsuarekin topatu naiz. Izenburutzat “Karrera amaierako irakasgaia” duen erreportajea, Indian egondako ikasle baten honako kontakizunarekin hasten da: “Esan zidan europarra naizenez eta, ondorioz, aberatsa, ez nituela txiroen jakiak (oilaskoa, bildotsa, antxumea) jan behar; sugea, txakurra, labezomorroa edo arratoia...
Read MoreToxi-Cola
Hurrengo sarrera prestatzen dudan bitartean, Coca-Colaren konposizioa oso era grafikoan azaltzen duen bideoa uzten dizuet. Deigarria da, gehiegi sakondu gabe, freskagarri batek daraman azukre kantitatea.
Read MoreGeu gara McDonald’s
Azkeneko asteetan Mcdonald’s-ekin loturiko informazio bat dabil hortik bueltaka, batez ere gizarte-sareetan. Haren arabera, janari lasterreko konpainiak bere hanburgesen errezeta aldatu behar izan du Jamie Oliver sukaldari britaniarraren salaketa jaso ostean. Honek konpainia amerikarraren jatetxetan saltzen den haragia jangaitza dela frogatu omen zuen, amonio hidroxidoarekin tratatzen dela argudiatuz. Nahiko gertaera garrantzitsua iruditu zitzaidan, eta gaian sakondu nuen. Ohartu nintzen...
Read More
Iruzkin berriak