8.000 saski banatu ditu Errigorak udazkeneko kanpainan
Joan den asteko ostegunean, abenduaren 19an, Errigorak “Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka” kanpainaren emaitzak aurkeztu zituen prentsaurrean. 8.000 saski baino gehiago banatu dituzte, Lodosako ikastolara,“Euskaraz bizi eta ikasi” herri ekimenera eta Erriberako Aek-ra bideratuko diren 112.000 euro lortuz. Errigorak nabarmendu duenez, aurreikusita ez zeuden eskaera puntu berriak batzeko aukera izan dute, toki askotatik saskiak banatzeko guraren berri jaso dutelako....
Read MoreErrigoraren deialdia azken txanpan
Errigoraren “Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka” kainpaina azken txanpan sartu da, eta sustatzaileak ohar bat kaleratu du, oraindik saskirik eskatu ez duena banaketa punturen batera hurbiltzera animatzeko asmoz. Oharran, banaketa puntu izateko gogoa azaldu duten tokien kopuruan izandako gorakada aipatzen da. Banatzaileen aldetik jasotako bultzada horrek erakusmahaiaren beste aldetik erantzuna jasotzea nahi dute. Helburu horrekin honako testua idatzi dute: “Nafar...
Read MoreErrigora, Nafar hegoaldeko produktuen bidez euskara bultzatzeko ekimena
Nafarroako “eremu ez-euskaldunean” euskalgintza bultzatzeko eta bertoko produktuak Euskal Herrian zabaltzeako helburuak proiektu bakarrean batu dituen ekimena abian da. “Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka” lelopean, elikagaien saskiak banatzeko kanpaina martxan jarri dute Errigora proiektuaren sustatzaileek, salmenten zati bat euskararen aldeko programak bultzatzera zuzenduko delarik. Ekimen honen hazia joan den urtean erein zuten, sindikatu eta euskalgintzako...
Read MoreSalburuako BJ Radio Euskadin
Joan den astean Salburuako Baso Jangarriari buruzko aurkezpentxo bat idatzi nuen. Atzo, Radio Euskadin egon ziren horren arduradunak, eta eurek baso jangarriaren kontu hau zertaz doan nik baino askoz hobeto azal dezaketenez, jarraian utziko dizuet elkarrizketa horren ahots-tartea (gazteleraz). Elkarrizketan, iragan larunbatean egindako hazi-bonben tailerraren harira, lurzoruak birsortzeko erabiltzen den teknika hau azaldu zuen Kiribilore Permakultura Elkarteko Pedro Ferrerok. Ondoren,...
Read MoreSalburuako Baso Jangarria
Auzolana Euskal imajinarioan nahiko errotuta dagoen kontzeptua da. Ez dagokit niri auzolanei buruz era orokor batean hitz egitea, baina, krisia dela, hezkuntza dela, militantzia dela edo agian guzti horren eta gehiagoren konbergentzia dela eta, azken garai honetan proiektu asko ari dira zabaltzen. Konbergentzia horretan, nekazaritza ekologikoa, elikadura burujabetasuna eta permakultura bezalako kontzeptuen gorakada ulertzea ezinbestekoa da. Proiektu ugari eman dira ezagutzera azken urteetan,...
Read More
Iruzkin berriak