Euskal Herriko elikadura burujabetzari buruzko dokumentala Bilbon estreinatuko da
Duela hilabete batzuk “Bide Berriak. Elikadura burujabetza Euskal Herrian” dokumentala egiten ari zirela kontatu nuen blog honetan. Honakoan, haren estreinaldiaren berri emateko eguneratzen dut gune hau. Gure plateretan egunero jartzen ditugun elikagaien jatorria eta hara heldu arte ibilitako bidea gure begien aurrean jarriko duen pelikula hau, ekainaren 10ean proiektatuko da Bilboko Kafe Antzokian. Sarrera doan izango da, baina jende kopuru mugatua denez, aldez aurretik abisatzeko...
Read MoreHaurren desnutrizioari buruzko hitzaldia Gasteizen
Apur bat berandu nabil hau iragartzeko, baina oraindik garaiz. Bihar (ordu hauetan agian gaur esan beharko), otsailaren 14a, ostirala, Haurren Desnutrizioari buruzko hitzaldia entzun ahal izango dugu Gasteizko Farmazia Fakultatean. Hizlaria Mugarik Gabeko Medikuak-eko Ainhoa Lekuona izango da eta 10.00etan ekingo dio azalpenari. Latitude hauetan haurren obesitateak kezkatzen gaitu gehiago, baina herrialde txiroagoetan desnutrizioa da arazoa. Horren eragile batzuk erraz aipa ditzakegu:...
Read MoreEkintza guztiak Sorginen Baratzaren agendan daude
Azken asteetan Sorginen Baratza bisitatu duenak elementu berri batekin topatzeko aukera izan du. Eskuinaldeko zutabean egutegi bat aurki dezakezue. Egutegi horrek elikadura eta lehen sektorearekin zerikusirik duten ekintzak bilduko ditu. Azken egunotan, agenda hori eguneratzen ibili naiz, Euskadiko Azoken gida oinarritzat hartuz. Baina hitzaldiak, jaialdiak, erakusketak eta antzeko ekintzak ere biltzeko asmoarekin jaio da. Ekintzen bat faltan botatzekotan, edo zuek antolatutako ekintzaren bat...
Read MoreEAEan azokarik ez galtzeko gida
Euskal Herriaren irudian ezin dira azokak falta. Ia astero badaukagu herriren batean nekazaritza, abeltzaintza edo arrantzarekin loturiko ekitaldiren bat. Ospakizunez beteriko agenda honetan ez galtzeko, Eusko Jaurlaritzak urtero Euskadiko azoken gida argitaratzen du. Beti bezala, sarean jarri pdf formatuan edonoren eskura. Gidan agertzen den informazioa, hiru ataletan banatuta dago (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa), eta kronologikoki ordenatuta agertzen da. Hala ere, norbanaren herritik gertuen...
Read More‘Eman minutu 1 ogiaren alde’ ikusentzunezko lehiaketa
‘UNESCO Etxea – Euskal Herriko UNESCO Zentroa’ GKEak ikusentzunezko lanen lehiaketa deitu du, elikadurarako giza eskubideari buruzko kontzientzia zabaltzeko helburuarekin. Edozein gailurekin grabatuta, eta edozein formatutan aurkeztu daitezkeen lanak bi baldintza finko besterik ez dute bete behar: gehienez minutu bat irautea eta “Elikadurarako giza eskubidea” kontzeptuari jarraitzea. Lanak aurkezteko azken eguna 2014ko urtarrilaren 14a izango da. Hiru kategoriatan...
Read MoreMundubat-en zine zikloa, astelehenetik aurrera
Mundubat fundazioak, Ekologistak Martxan-en laguntzarekin, bere zine dokumentalaren III zikloari hasiera emango dio datorren astelehenean, azaroaren 4a. “Nekazarien borrokak, biodibertsitatea, lurraldea eta elikadura burujabetza” epigrafeari jarraituz, zikloa lau egunetan zehar garatuko da, bi astetako astelehen eta asteazkenetan: azaroaren 4, 6, 11 eta 13a. Saioak 19.30ean hasiko dira BilboRock aretoan, sarrera doan izanik. Zikloak iraungo duen lau egun horietan gai bana...
Read MoreAste ekologikoa (II): Biocultura azoka, gaurtik aurrera BEC-en
Aurreko sarrera batean komentatu nuen bezala, asteburu osoan zehar Biocultura produktu ekologikoen eta zentzuzko kontsumoaren azoka izango da Barakaldoko BEC-en. Gaur goizeko 11.00etan ireki dira ateak eta igandeko 20.00etan itxi egingo dira. Sektore ezberdinak ordezkatzen dituzten 200 bat erakusmahai bisitatu daitezke, besteak beste, nekazaritza eta elikadura biologikoa, bioeraikuntza eta energia berriztagarriak edo artisautzazkoak. Horietaz gain, hitzaldiak, tailerrak, bideo emanaldiak eta...
Read MoreAste ekologikoa (I): Adurtzako aste agroekologikoa eta Bionekaraba
Kultura ekologikoaren inguruko agenda ekitaldiz beteta izango dugu aste honetan. Bionekazaritzak (Arabako nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren elkartea), Gasteizen urtero antolatzen duen duen Bionekaraba nekazaritza ekologikoaren azoka larunbatean ospatuko dela aprobetxatuz, Adurtzako Aste Agroekologikoa garatuko du bihartik osteguna arte auzo-elkartearekin batera. Nekazaritzaz haratago, kultura ekologikoaren inguruko Biocultura azokaren trena Bilbon geldituko da lehenbiziko aldiz,...
Read More
Iruzkin berriak