Elikadura burujabetzaz dokumental euskaldun batean
EHNE (Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna) eta Bizilur Herrien Garapenerako Erakundea Euskal Herriko elikadura burujabetzari buruzko dokumentala prestatzen ari dira Bide Berriak izenburuarekin. Jaten duguna nondik datorren eta nola ekoizten azaldu nahi dute lan honen bitartez.
Jarraian duzuen aurrerapenean aipatzen diren bi ideia interesgarri: “Azalera handietako elikagaiak merkeak dira hauek ekoizten duen jendearen lana aintzat hartzen ez delako” eta “botere publiko eta pribatuek nakazariak laborantza-multinazionalen behargin bihurtu nahi dituzte”.
oso bideo interesgariia. Oso interesgarria da ikustea nekazariek betidanik egin dituzten lanak nola doazen gaur egungo sozietate honetan indar gehigo hartzen. Nahiz eta bidezkoa ez izan, oso interesgarria izango da ikusten joatea nola lortzen den oreka bat gaur egun mundua antolatu nahi ditzuten multinazionalen eta betidanik beraien lana egin duten nekazien artean.