Haurren desnutrizioari buruzko hitzaldia Gasteizen
Apur bat berandu nabil hau iragartzeko, baina oraindik garaiz. Bihar (ordu hauetan agian gaur esan beharko), otsailaren 14a, ostirala, Haurren Desnutrizioari buruzko hitzaldia entzun ahal izango dugu Gasteizko Farmazia Fakultatean. Hizlaria Mugarik Gabeko Medikuak-eko Ainhoa Lekuona izango da eta 10.00etan ekingo dio azalpenari.
Latitude hauetan haurren obesitateak kezkatzen gaitu gehiago, baina herrialde txiroagoetan desnutrizioa da arazoa. Horren eragile batzuk erraz aipa ditzakegu: elikagaien banaketa desorekatua, espekulazioa, lehorteak, arrazoi ekonomikoak… Baina azalean dauden arazo hauetatik sakonago joan gaitezke, ziur asko. Beraz, aditua entzun dezagun.
Informazio gehiago (pdf-gazteleraz).
- Gaia: Herrialde txiroetako harruen desnutrizioa
- Tokia: Farmazia fakultatea (Gasteiz)
- Ordua: 10.00
- Hizlaria: Ainhoa Lekuona (Mugarik Gabeko Medikuak)
Pena da hitzaldira ezin joatea baina mila esker informazioagatik, informazio honengatik eta gainontzekoengatik, oso informazioa interesgarria aurkezten baidiguzu.
Ondo izan
Eskerrik asko zure interesagatik, Maialen! Irakurleen beroarekin errazago idazten da .