Urko Saenz de Buruaga
Giza zientzia eta komunikazioan lizentziatuta, elikagaien zientifiko eta teknologora birziklatuta. Erortzear zegoen bere aiton-amonen basetxea berpiztu nahi zuen hiriko haurra naiz oraindik. Elikagaien ekoizpena, segurtasuna eta kalitateari buruzko gaurkotasuna aztertzen dut, begi bat industrian eta bestea atzealdeko baratzean jarrita.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- maialen(e)k Nola baretu txileak eragiten duen azkurea? bidalketan
- maider(e)k Elikadura burujabetzaz dokumental euskaldun batean bidalketan
- Urko Sáenz de Buruaga(e)k Haurren desnutrizioari buruzko hitzaldia Gasteizen bidalketan
- maialen(e)k Haurren desnutrizioari buruzko hitzaldia Gasteizen bidalketan
- Ekintza guztiak Sorginen Baratzaren agendan daude | Sorginen baratza(e)k Egutegia bidalketan
‘Eman minutu 1 ogiaren alde’ ikusentzunezko lehiaketa
Atalak: Agenda, Eskubideak, Gaurkotasuna
‘UNESCO Etxea – Euskal Herriko UNESCO Zentroa’ GKEak ikusentzunezko lanen lehiaketa deitu du, elikadurarako giza eskubideari buruzko kontzientzia zabaltzeko helburuarekin. Edozein gailurekin grabatuta, eta edozein formatutan aurkeztu daitezkeen lanak bi baldintza finko besterik ez dute bete behar: gehienez minutu bat irautea eta “Elikadurarako giza eskubidea” kontzeptuari jarraitzea. Lanak aurkezteko azken eguna 2014ko urtarrilaren 14a izango da.
Hiru kategoriatan banatzen diren sariak eta bestelako argibideak ezagutzeko, kontsultatu hemen lehiaketaren oinarriak.
Zorte on!