Makalu puntan ikurrina jarri izana aldarrikatu zuen Xabier Errok gure orrietan
ARGIAk 100 urte bete dituela eta, gure hemerotekatik berreskuratutako harribitxiak kontatzen aritu gara Euskadi Irratian Eguberritako asteotan. Atzera eta aurrera aritu gara bidaia kronologikoan eta azkeneko saioan mendiari heldu diogu. Izan ere, 2018ak albiste tristea utzi zuen mendizaleontzat: Xabier Erroren (Lesaka, 1946) heriotza. https://blogak.argia.eus/urko-apaolaza/wp-content/uploads/sites/21/2019/01/20190103_20042518_0011708282_002_001_MZL_ARGIA_UR.mp3 35 urte egingo...
Read MoreTortura, ezkutuko krimena?
ETB2k Torturas, el crimen mejor escondido dokumentala eman zuen igande gauez 360 grados saioan, eta askori oraindik hotzikara ez zaio gorputzetik joan han entzundakoengatik. Emankizunak momentu batzuetan hartzen duen estilo sentsazionalistaz edo dituen hutsune larriez –batez ere Ertzaintzak egindako torturez ari denean– hitz egin dezakegu. Baina torturaren drama islatzea lortu duela zalantzarik ez da. “Labezomorroa zapaltzean entzuten den ‘krak’ bera sentitu nuen nire barnean”,...
Read MoreUrriaren 12an jai? Frankismoko esklaboen barrakoiak garbitzeko auzolana Lezon
Jaizkibelgo errepidea egiten ibili ziren gerraosteko trabajadoreen barrakoiak txukuntzen segituko dute Lezoko elkarte memorialista nahiz ekologistek “hispanitatearen” egunean. Egunero lanera, eskolara edo mendira joateko erabiltzen ditugun bide eta etorbideetako askoren asfalto azpian frankismoko preso errepublikarren izerdi eta odola dago. Horietako bat da Lezotik Hondarribira doan GI-3440 errepidea, erregimenak nahieran eta modu gupidagabean erabilitako zientoka...
Read MoreFrankismoa deseraikitzeko lanak
Hamarkada luzez errukirik gabe herritarrak erreprimitu zituen Francisco Franco diktadorearen hezurrak Erorien Haranetik ateratzeko eztabaidak, agerian utzi du faxistak ez zirela marmolezko lauza baten azpian lurperatuta geratu. Espainiako Gobernu aldaketarekin, Pedro Sánchezen exekutiboa lanean jarri zen ahalik eta azkarren Francoren gorpuzkinak Erorien Haranetik atera eta tokiari beste izaera bat emateko, Kongresuaren gehiengoak hala eskatu baitzuen 2017an. Horretarako, diktadore...
Read MoreSetien, 1972
90 urterekin hil da Jose Maria Setien Donostiako gotzain emeritua. Atzo bertan egin zioten hileta elizkizuna Artzain Onaren katedralean, jendez lepo. Dagoeneko argitaratu dira klase guztietako hil-ohar eta iritziak, 1979an Donostiako gotzain izendatu zutenetik hainbat hamarkadatan euskal Elizan eta politikagintzan zeresana eman duen pertsona funtsezko honen inguruan. Hernanin jaioa, gaztaroan mutil “normal bat” zela aitortu zion Urumeako Kronika-ri bere azkenetako elkarrizketa batean....
Read MoreHiroshimakoa ez da bonbardatutako ‘ginkgo biloba’ bakarra
Gernikako bonbardaketaren urteurrenaren biharamunetan Hiroshimako alkate Kazumi Katsui eta Iñigo Urkullu lehendakaria ikusi ditugu pala eskuan zuhaitz aldaxka aldatzen Bizkaiko juntetxearen ondoan. Bakearen aldeko eta gerrako sufrimenduaren kontrako mezu sinbolikoa. Gurean, haritz hura sakratua zen lehenago ere, eta Condor Legioaren suzko bonbetatik libratu zen 1937an, auskalo zer interesengatik. Hiroshiman, AEBetako gobernuaren Enola Gay hegazkinak 1945ean jaurtitako bonba atomikotik salbatu...
Read More1977ko Aberri Eguna, “Estatua eraso eta iraintzeagatik” debekaturiko azkena
Gaurko egunez, 1977ko apirilaren 10ean, egin zen Euskal Herrian Franco diktadorea hil osteko azken Aberri Egun “ilegala”. Gasteizen eta beste hainbat tokitan istilu bortitzak izan ziren zenbaitek “borroka egun” izenpetutako hartan. Urtebete geroago, duela 40, ia alderdi guztiak elkarrekin –baina ez bat eginda– atera ziren kalera Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta Larrun mendian, espainiar gobernuak lehen aldiz baimenduta. Ordura arte polizia frankistak gogor zapaldutako...
Read More‘Kontzertismoa’, beste behin
140 urte bete dira Kontzertu Ekonomikoa sortu zela Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarentzat. Euskal erakundeek garrantzi handiz ospatu dute teorian porrot baten emaitza dena, foruen abolizioaren ondoren, gure burujabetzaren azken hondar gisa hartu izan da zerga sistema berezia. Bilboko Arriaga antzokian mila lagun inguru bildu ziren joan den astean, lehendakaria, diputatu nagusiak, alderdi guztietako ordezkariak eta patronaleko buruak barne, ekitaldi solemnean. Era berean, ETB2n Por derecho...
Read MoreEz nazazu deskubritu, deskubrituko naiz ni bakarrik
Kaliforniako San Jose hirian Kristobal Kolonen estatua bat desterratu dute, hango udalak hala erabakita. Amerikako konkista eta kolonizazioari atea zabaldu eta milioika herritar indigenaren heriotza ekarri zuen “aurkikuntza” oroitzeko jarria, San Jose hiriko udaletxeko ataritik kenduko dute, oraindik erabakita ez dagoen beste toki batera eramateko. Brown Berets mexikar herritarren eskubideen aldeko elkarteak hilabeteak daramatza zapaltzaile europarraren estatua kentzeko eskatuz....
Read MoreErlojuaren kontra
Joan den larunbatean, hilak 20, Bergarako laugarren instrukzio-epaitegian deklaratu behar zuen Jesus Mari Txurrukak. Bere aitonaren anaia Hanburgoko kontzentrazio zelai batean hil zen 1945ean, eta birramona berriz, faxistek hil zuten bederatzi urte lehenago, Elgetako haren baserrian hotz-hotzean tirokaturik. Baina ez du deklaratuko. Ez berak ezta urtarrilean zehar epaitegitik igaro behar zuten frankismoko biktimen beste 13 senideek ere. Elgetako Udalak frankistek herri horretan egindako...
Read More
Iruzkin berriak