M-11: orduko eta gaurko begiradak
Gasteiz, goizeko 8:15. Martxoak hamaika ditu eta egunsentiaren hotzetik babesteko zamarrak ondo lotuta atera gara autobusetik lanera. Florida parkea gurutzatu, Zuluetaren jauregia eta Ajuria-Enea albo batera utzi, eta garitan ohiko kontrola. Ezer berririk ez. Paper eta bilera arteko beste egun bat datorkigula dirudi. Baina zurrumurruak berehala zabaldu dira, hedabideak hasi dira lehen datuak ematen interneten. Telefonoak sutan daude. Leherketak Madrilgo aldiriko trenean. Sarraskia izan da. 193...
Read MoreBilbo ere hondakin eta errauts bihurtu nahi izan zuten
Erasoa airetik datorrenean, lurraren azpian ezkutatzea besterik ezin da egin. Europan 1936ko Gerran estreinatu zen gaur egun ikaraturik ikusten ari garen herritarren kontrako aire bidezko eraso eta genozidio estrategia –lehenago Arrifeko amazigen kontra arma kimikoekin egin bezala–. Gazan herritarrak zapaltzeko Israelek orain azken generazioko misilak eta droneak erabiltzen dituen moduan, Alemaniako eta Italiako abiazioak garai hartako hegazkin modernoenak erabili zituen. Xabier Irujo...
Read MoreToussaint Louverture Haitiren askatzailea hil zela 220 urte igarota, bere borrokak bizirik dirau Bordelen
Pasa den ostiralean bete ziren 220 urte Toussaint Louverture hil zela, Haitiko 1791ko esklaboen iraultzaren buruzagia. Askorentzat, garai hartako politikari garrantzitsuena izan zen Louverture, ez bakarrik Napoleon Bonaparteren gudarostea garaitu eta Amerikako lehen herrialde librea sortzen lagundu zuelako, baita esklabotza abolitzen egindako lanagatik ere. Munduan iraultzarik izan bada, Haitikoa da. Hedabide handietan apenas oihartzunik izan badute ere, Louvertureren omenez hainbat ekitaldi...
Read MoreBaskoiak, erromatarrek sarituak ala zigortuak?
Irulegiko indusketek, Antzinaroko euskarazko inskripzioak dituen eta mundu osoari bira eman dion brontzezko xaflaz gain, beste hamaika aztarna baliotsu azaleratu dituzte jadanik, eta, sarritan mitoekin bete izan dugun Euskal Herriko historiaren hutsune bat betetzen lagun diezagukete. Irulegi toki estrategikoan dago, Ebro arroaren, Pirinioen eta isurialde Atlantikoaren bidegurutzean, eta horrek balio erantsia ematen dio. Are gehiago kontuan hartuta Nafarroan Antzinaroko arkeologiaren ikerketa...
Read MoreChivitek Irulegiko eskuaz esandakoak, hizkuntza politiketan badu islarik?
Arangurengo Gongora jauregian Irulegiko eskuaren aurkezpenean María Chiviteren diskurtsoa izan da, askoren harridurarako, Aranzadiren aurkikuntzaren garrantzia azpimarratzeko indartsuenetakoa eta mamitsuenetakoa. Nafarroako Gobernuko presidenteak esan du “lehen mailako mugarri historikoa” dela brontzezko eskuan Antzinaroko euskarazko testu bat aurkitu izana. Egindako lanaren zorroztasuna ere azpimarratu du –75 urte bete dituen Aranzadi bezalako elkarte bat atzean egoteak ematen duen...
Read More“Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria”
Larunbatean Hernaniko Udalak beharrezkoa den oroimen ekitaldia egingo du herriko hilerrian 1936an frankistek hildako 200 lagunak gogoratzeko. Baina zeintzuk izan ziren krimen horien arduradunak? Zeinek sustatu eta agindu zituen fusilatzeak? Komeni da izen horiek ere ez ahaztea. [*Post hau eguneratu egin dugu 2022ko urriaren 22ko omenaldiaren ondoren, fusilatuen senideek eta beste hainbat pertsonek emandako informazio osagarriarekin] 1936ko urriaren 19an, José María Arellano Gipuzkoako...
Read More‘Trantsizioan’ poliziaren errepresioak hildakoen %37 euskal herritarrak ziren, ikerketa baten arabera
1975etik 1982ra arteko epea ikertu du David Ballester historialariak eta liburu batean eman ditu ondorioak: urte horietan indarkeria polizialak Espainiako Estatuan 134 pertsona hil zituela dio, horietatik 50 Hego Euskal Herrian. Igandean omenaldia egingo diote Gladys del Estal ekintzaile ekologistari, 1979an guardia zibil batek Tuterako jaialdi antinuklearrean hila. Espainiako Estatuan “trantsizio politikoa” deituriko garai hura ez zela batzuek esan bezain baketsua erakusteko,...
Read MoreDonostiako burges “modernoek” nola egin zuten dirua?
Koldo Mitxelena Kulturunean erakusketa zabal bat dago ikusgai Donostiako familia entzutetsuenetako bateko kideek ateratako argazkiekin: Aurrera eginez deitu diote. José Brunet Berminghamek XIX. mendearen azken herenean ateratako dozenaka argazkiz dago osatuta eta benetako altxorra dira hiriak izandako “hirigintza-eraldaketa handiena” ikusteko. Garai haietan egin ziren azpiegitura obrez gain, donostiar burgesen bizimodua islatzen duten argazkiak ere badaude, Bruneten birbiloba batek, egun...
Read MoreNork sortu zuen Anai Artea
Euskal errefuxiatuei laguntzeko 1960ko hamarkada amaieran sorturiko Anai Artea elkartearen historia laburbiltzen duen liburua argitaratu du Elkarrek. Txomin Hiriart-Urrutyk egindako ikerketa da eta Joseba Sarrionaindiaren sar hitza ere badu. Elkarteak ehunka iheslari artatu zituen frankismorik okerrenean, harrapatuak eta torturatuak izateko beldurrez Hegoaldetik Iparraldera edo “bestaldera” igaro zirenak, Sarrionaindiak dioen moduan. Gure historia hurbileko ekimen solidario...
Read MoreFrankismoaren apologia, askatasunaren izenean?
“Uste al duzu adierazpen askatasunak frankismoa, nazismoa edo faxismoa bezalako ideologia totalitarioak babestu behar dituela?”. Galdera hori luzatu diote Unidas Podemos, ERC, EAJ, Junts eta EH Bilduko europarlamentariek Europako Batzordeari. Izan ere, Espainiako Estatuko Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko (CGPJ) bokalen arabera, Francisco Franco bezalako fundazioek apologia frankista egitea adierazpen askatasunak babesturik dago, “biktimak ez badira umiliatzen”, Espainiako Memoria...
Read More
Iruzkin berriak