PPren ispiluaren aurrean
Egoera ahulenean daudenenganako elkartasun eza, denon dirutik “aprobetxatzen” omen diren horiekiko tolerantzia falta, jarrera politiko konkretuek elikatzen dute eta hauteskundeak dira neurgailu. Jar dezagun fokua Araban. EAEko hauteskundeek hiru bereizgarri gutxienez badituzte Araban. PSEk ordezkaritzaren erdia galdu du, beste inon baino gehiago. Elkarrekin-Podemosek emaitza onena lurralde honetan lortu du. Eta PPk, erresilientzia handia erakutsiz, mantendu egin du bere indarra eta...
Read MoreGernikatik Sabadellera, oroimen kolektiboaren soinua
1937ko bonbardaketez ohartarazten zuen Astrako sirena Sabadellen egin zuten, gerra garaian kolektibizatutako La Electricidad fabrikan. Gernikako bonbardaketaren 79. urteurrena gogoratu zuten asteartean ekitaldi andana baten bidez instituzio, elkarte eta herritarrek. Iraganeko genozidioak ez ezik gaur egungoak ere oso presente izan ziren egun osoan, gerratik ihesi Mediterraneoan hildako errefuxiatuen omenezko minutu bateko isilunea, esaterako. Apirilaren 29an, berriz, errefuxiatuen...
Read More‘Gariaren matxinada’, 250. urteurrena gogora Azpeitian
1766an herritar pobreak zerealen espekulazioaren eta jauntxoen gehiegikeriaren kontra altxa ziren Urolaldean. Matxinada sozial haren oinarriak gaur egun inoiz baino biziago daude kapitalismoaren krisiarekin. Baina jendartera “oso lausotuta iritsi da gure herriaren aletxo hau gaurdaino” diote Azpeitiko Kultur Mahaitik. Urteurrena gogoratzeko Azpeitiko herri-ekimeneko eragileak biltzen dituen erakundeak egitarau oparoa osatu du, Udalarekin eta Azkoitiko Maxixatzen elkartearekin...
Read MoreEuskaldun pobreak barregarri utzi zituen komedia
Ez da Madrilgo plaza nagusiraino joan behar behartsuenganako jarrera umilianteak ikusteko. Nahikoa da Euskal Herrian 250 urte atzera egitea: El borracho burlado-k ederki laburbiltzen du orduko eta gaurko eliteen umore zanpatzailea. Iñigo Aranbarrik aurkeztu berri du Txanton Garrote agertokitik jaitsi zen eguna (Pamiela, 2016) saiakera edo “artefaktu literarioa”, prentsaurrean Jose Luis Otamendi liburuaren sarrera egileak deskribatu moduan. Peñafloridako kondeak idatzitako El borracho...
Read More“Garaipen txiki eta ez horren txikiak izan dira, baina oraindik asko dago egiteko”
Euskararen Egunak ekimenean Hernanin antolatutako Trantsizioak argazki erakusketa gidatuan entzun genuen esaldi horrek ederki laburbiltzen du 40 urteotako ibilbidea. Abenduaren 3aren bueltan Hernanin osatutako egitarau zabalaren barruan ARGIAren Trantsizioak erakusketa izan da ikusgai egunotan bertako Kultur Etxean, Euskal herriko historia hurbilean izandako eraldaketa sozial eta politikoak islatzen ditu argazkien bidez. Euskararen Egunak ekimena antolatzen duen taldearekin elkarlanean, bisita...
Read MoreJimeno Juriori aitortza instituzionala, azkenean
Historiaren alorrean eta toponimian egindako lanagatik Urrezko Domina eman dio nafar gobernuak 2002an zendu zen ikerlari nekaezinari. XXI. mendean euskal kultura, etnografia eta historiaren erreferente izan zen Jose Maria Jimeno Jurio artaxoarrak azkenean badu bere herriko instituzio publiko nagusietako baten, Nafarroako Gobernuaren, aitortza instituzionala. Asteazken goizean onartu du Barkosen exekutiboak Jimeno Juriori hil osteko Nafarroako Urrezko Domina emango dion dekretua. Ana Ollo...
Read MoreEspainiako gastu militarra, aurrekontuen proiektuan azaltzen dena baino lau bider handiagoa
Rajoyren gobernuak urrian onartuko dituen aurrekontuek, gastu militarrera bideratutako 18.000 milioi euro “ezkutatzen” dituzte, ikerlan baten arabera. Espainiako Estatuko aurrekontu proiektuan 5.787 milioi euro hartzen ditu Defentsa Ministerioak. El Salmon Contracorriente webgunean Utopia Contagiosa kolektiboak argitaratu duen azterketa batek dio kopuru hori engainagarria dela, beste hainbat aurrekontu-partidatan sakabanatuta dagoen gastu militarra gehitu behar zaiolako. Kolektibo honen...
Read MoreBosniar errefuxiatuak Euskal Herrira etorri zirenekoa
Europak bizi duen errefuxiatu eskaera uholdearen aurrean Euskal Herriko hainbat erakunde publiko horiek hartzeko prest agertu da egunotan. 1992an ere bosniarrak izan ziren gurean, sei hilabetez, gerra amaitu artean ustez. Baina gerra ez zen amaitu. Irudi hau Argia Egunaren bezperan Oñatin zabalduko dugun Trantsizioak erakusketan ikusgai egongo diren 250 argazkietatik bat izango da. Leire Arzuagak hartu zuen 1993ko urrian Markinan. Bosniar familia horiek ihesi joan ziren beren sorterritik,...
Read MoreEuskal Pirinioak: lurralde homogeneoa, baina errealitate ezberdinak
Pirinio inguruko 155 udalerriren baldintza sozio-ekonomikoak aztertu ditu Kattalin Sainte-Marie soziologoak. Bi estaturen administraziopean bizitzeak diferentziak sortzen dituela ondorioztatu du. Maiatzaren 20an aurkeztu zuen Sainte-Mariek bere ikerketa Ainhize-Monjolosen Laborantza Ganbarak duen egoitzan. Gaindegiak bere webgunean argitaratu berri du ikerlan osoa (pdf) eta ondorioak argiak dira: Pirinioak lurralde homogeneoa diren arren, Nafarroa Garaiko eta Iparraldeko errealitateak oso...
Read MoreSoluzio militarra giza trafikanteen kontra? Iraganeko lezioak
Europar Batasunak laguntza eskatu dio NBEko Segurtasun Batzordeari, Mediterraneoko etorkinen trafikoaren kontra egiteko. Trafikanteak dituzte orain jomugan. Baina iraganean europarrak izan dira giza trafikante handienak, eta euskaldunok ere badugu gure partea. Federica Mogherini Europar Batasuneko diplomazia buruak Nazio Batuen Erakundeari eskatu dio plan militar bat diseinatu dezala Mediterraneo hegoaldeko kostan etorkinak garraiatzeko ontziak antolatzen dituzten “mafien” kontra. Ontzi...
Read More
Iruzkin berriak