Kutxabank auzian, non dago Kutxabank?
Kutxabankeko ordainketa bidegabeen epaiketa hasi da. Finantza entitateak kasua azaleratu eta bi urtera, akusatuen aulkian eseri dira hilean 6.000 euro jasotzen zituen Mikel Cabieces Espainiako Gobernuko ordezkari ohia, Kutxabankeko presidente zela ordainketak egiteko agindu zuen Mario Fernández bankaria, eta Rafael Alcorta abokatua. Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 3. Epaitegian asteartean hasi ziren Kutxabanken ordainketa bidegabeen auziko epaiketa saioak eta ostiralean amaituko dira. Cabieces...
Read MoreBost gako ulertzeko zer ari diren adosten (eta zer ez) sindikatuak eta Confebask
Sektore arteko akordioa lortzeko egindako bilerari garrantzi handia eman diote Confebaskek, hedabide handiek eta Jaurlaritzak. ELA eta LAB, aldiz, zuhurrago azaldu dira, zergatik? Euskal lan esparrua estatukoarengandik lehenesteko hurbilketa saioa egin dute EAEko enpresen %6 ordezkatzen duen Confebaskek (Adegi, Cebek eta SEA) eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek. Jon Azkue Eusko Jaurlaritzako Lan sailburuordeak datu bat gogoraraziz neurtu du sindikatuen eta patronalaren artean izandako...
Read MoreAHTk ez luke energiarik aurreztuko 2086 arte, lasterren jota
Ez 2023an, ez inoiz. Euskal Y trenbide proiektua ez da sozialki errentagarria izango, ezta ingurumenari dagokionez ere. EHUko Hegoa institutuaren lan batek hori baieztatzeko ebidentzia enpirikoak argitaratu ditu. Arantxa Tapiak Eusko Jaurlaritzako Azpiegituretako sailburuak abiadura handiko trenaren obren amaiera data 2023ra atzeratu izanak hautsak harrotu ditu. Hasieran, 2015 zen, gero, 2019, orain 2023… Atzerapenez eta oztopoz jositako proiektua izan da hasieratik Euskal Y delakoa....
Read MoreBost minuturo lan istripu bat
ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek lan istripuez aurkezturiko txosteneko (pdf) datuak kezkagarriak dira oso. Lan istripuak esponentzialki ari dira igotzen azken urteetan Hego Euskal Herrian: 2014an %1, 2015ean %3,5 eta 2016ko lehen 10 hilabetetan %9,5. Ze zifra eman behar ote dugu 2017an ? Astea igarotzeko betarik ez du ematen zerraldo bat gehiago izateko. 53 lagun hil dira aurten laneko ezbeharrengatik. Iaz urte osoan 52 izan ziren. Prekarietatearen mamua dago atzean: hildakoen...
Read MoreDantxarinea “prekaritatearen paradisu”: helikopteroek erakutsiko ez dizuten errealitatea
Muga ondoan dagoen Urdazubiko merkatal guneko lan baldintza eta ordutegiak “uharte bat bezala” direla dio ELA sindikatuak. Espainiako Vueltaren etapa bertan amaitzen dela baliatuta protesta egingo dute. Helikopteroko irudiek erakutsiko ez diguten errealitate bat badago Dantxarinean. 600 lagun baino gehiagok egiten dute lan muga ondoan dagoen merkatal guneko tabako denda, bitxitegi, jatetxe, oinetako, moda eta lurrin boutiquetan. Turistak dira bezero nagusi, baita mugaz iparraldeko...
Read MoreDonostiako lan-esplotazioaren postala “prekarietatearen trenetik”
Hiriko “esplotazio errealitateak” ezagutarazteko ekimena abiatu du ELA sindikatuak astearte goizean. Trenak geldialdi ugari egingo ditu “laneko miseria hedatuta baitago”. Pasa den apirilean Bilbon egin bezala, prekarietate egoerak agerian uzteko ibilbidea antolatu du ELAk orain Donostian. Sindikatuaren esanetan “laneko miseria hedatuta dago, eta askotan miseria hau multinazional edo bertoko enpresa ezagunek planifikatu eta antolatzen dute. Langileak umiliatuta,...
Read MoreLehen sektorean euskal erkidegoen arteko hartu-emana jaitsi egin da krisi garaian
Elikagaien industriak eta lehen sektoreak azken urteetan gorakada izan duten arren, Nafarroa eta EAEren arteko negozio bolumena txikitu egin da, Gaindegiak egindako azterketa baten arabera. Aukera galdu bat, horrelaxe defini daiteke Hego Euskal Herriko lehen sektoreak azken urteetan izan duena, lurraldetasunaren ikuspuntutik begiratuta behinik-behin. Gaindegiak 2008 eta 2013 artean elikagaien ekoizpenean izandako joerak aztertu ditu eta ondorioa garbia da: ekoizpena handitu eta dibertsifikatu...
Read More[Grafikoa] Eta 9.400 milioi euro gehiago bagenitu behar sozialetarako?
Fiskalitatean dauden desberdintasunak eta aukerak aztertu ditu du LABek. Zerga-presioa Europar Batasunaren adinakoa balitz 9.400 milioi euro gehiago bilduko litzateke, gaur egun arlo sozialean Eusko Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gobernuek gastatzen dutena bezainbeste. Sindikatu abertzalearen ustez “karga” fiskalak justua behar du izan ordea, langileek bikoitza jartzen baitute foru-kutxan, prestatu dugun grafiko honetan ikus daitekeen...
Read MoreSertego Interenvases: nola kiskali fabrika bat eta ondoren langileak kaleratu
Duela hiru aste Araian suak hartu zuen enpresako zuzendaritzaren arduragabekeria bikoitza da: kutsadura arriskuari orain gehitu behar zaio langileak kalean utzi nahi dituela. Ontzi eta hondakin industrial arriskutsuak tratatzen dituen Araiako Sertego Interenvases enpresan sutea izan zen apirilaren 25ean. Pabilioiaren eta ekipamenduaren erdia kiskali zuten garrek, ke beltza kilometro askotara ikusi ahal izan zen, eta inguruetan erretako plastikoaren usaina nabari zen. Fabrikan, besteak beste...
Read MoreUrumearen ama
Egunotan ikusgai dago Sagardoaren ibaiak, bizitza iturri erakusketa Hernanin. Urumea eta Oria iraganean burdinari, ontzigintzari eta merkataritzari loturiko ibaiak izan zirela ikus dezakegu haren bidez. Sagardoaren Lurraldeak, Hernaniko, Astigarragako eta Usurbilgo udalekin eta Donostiako Aquariumarekin elkarlanean antolatutako erakusketa ibiltaria da honakoa. Lourdes Odriozola da komisarioa, Euskal Herriko ontzigintzaren ikerketan aditua den historialaria, eta Urumeako Kronikari azaldu...
Read More
Iruzkin berriak