Hasiera »
Unai Brearen bloga - Mundua ez da biribila
Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Bonbillak: gutxiago kontsumitzearen ordaina
2012-09-06 // Energia // Iruzkinik ez
Honelako bonbillak fabrikatzea galarazita dago Europar Batasunean irailaren 1az geroztik.
Beharbada oharkabean joan zen albistea, batetik asteburuan etorri zelako, bestetik jende gehienaren arreta bestelako berrietan dagoelako, gauden-gaudenean. Nolanahi ere, jakizue, ez zenekitenok, joan den irailaren 1etik debekatuta dagoela Europar Batasuneko estatuetan wolframiozko hari goria duten bonbilla tradizionalak, aldameneko argazkikoa bezalakoak, fabrikatzea eta banatzea, nahiz eta salmenta baimenduko den estokak agortu arte. Ez da bat-batean hartutako neurria. 2009an, 100 wattetik gorako bonbilla tradizionalak debekatu zituzten; 2010ean, 75etik gorakoak; 60tik gorakoak iaz. Azkenik, hortik beherakoak desagerraraziko dituzte aurten. (gehiago…)
Ekonomia berdea: biomasari buruzko mitoak
2012-06-25 // Ekonomia, Energia, Ingurumena // Iruzkinik ez
Amaitu da Rio+20, eta handik 40 kilometrora egin den Herrien Goi Bileran parte hartu duten taldeei kasu egin behar badiegu, egin ez balitz bezala gaude, okerrago ez esateagatik. Gailurrak ez baitio konponbiderik emango Lurrak duen krisi ekologikoari, baina gainera oinarriak ezarriko ditu krisi hori areagotzeko. Ardatz bi izan ditu Rio+20k: ekonomia berdea eta ingurumenaren zaintzarako nazioarteko erakundeen sorrera. Gaia arretaz jarraitu baduzue, behin baino gehiagotan entzungo zenuten honen antzeko salaketaren bat: “Gailurraren ondorioa izango da natura salgai jarriko dutela”. Zer esan nahi du horrek? (gehiago…)
Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen
2012-05-25 // Ingurumena // Iruzkin bat
Roundup Ready soja.
Transgenikoei buruzko eztabaida segitzen baduzue, azaletik besterik ez bada ere, jakingo duzue Monsanto konpainia erraldoiak merkaturatzen duen produktuetako bat Roundup Ready izeneko soja haziak direla. Soja hori genetikoki eraldatuta dago Roundup herbizida jasateko, hau da, glifosatoa jasateko. Roundup herbizida –giza osasunerako kaltegarria, aski frogatua denez– Monsantok berak saltzen die bere soja landatzen duten laborariei. (gehiago…)
Zientziaren independentzia
2012-03-27 // Zientzia eta teknologia // Iruzkinik ez
Mari Carmen Jaizme-Vega kanariar biologoari egindako elkarrizketa argitaratu berri dugu ARGIAn. Transgenikoak hizpide, baina ez hori bakarrik. Esango nuke elkarrizketaren benetako gaia zientzialarien askatasuna dela. Askatasun falta, zehatzagoak izate aldera. (gehiago…)
Akabatuko zaituztegu, baina ingurumena zainduz
2012-03-01 // Energia, Nazioartea // Iruzkinik ez
Armagintzan diharduen BAE Systems enpresak laster eduki lezake prest AEBetako armadari salduko dion tanke hibrido-elektrikoa. Konpainiak adierazi duenez, jostailu berria %10-%20 eraginkorragoa izango da, energi gastuaren ikuspuntutik, dieselarekin dabiltzan ohiko tankeak baino, eta gainera azkarragoa. Askoz garestiagoa ere bai, baina aizue, kalitatea nahi duenak… (gehiago…)
Espazioari hautsa kentzen hasteko garaia da
2012-02-21 // Gizartea, Zientzia eta teknologia // Iruzkinik ez
Lurraren irudia, zaborrez inguratuta. Milaka eta milaka hondakin eragin dute hamarkadotan espazioa "konkistatzeko" egin ditugun urrats apalek.
Planeta gaixo hau ez da zaborra gainezka egiten ari den unibertsoko leku bakarra. Espazioan, Lurraren orbitan, erraustegiak eraikitzearen aldekoei orgasmoa eragiteko moduko hondakin kopurua dago jiraka. Orain, berandu ia beti bezala, sortu dugun triskantzaren norainokoaz jabetu eta “zerbait egin beharko da ba!” esaldia ezpaineratu du zuk eta biok baino gehiago agintzen eta kobratzen duen batek. Baina zabor kontuek azken boladan zein polemiko bihurtu diren ikusita, hobe neutral batek hartzea “zerbait egitearen” ardura. Hala da, jaun-andreok, suitzarrak izango dira espaziora garbigailu erraldoia bidaliko duten estreinakoak. (gehiago…)
Merkurioa zure platerean
2012-01-26 // Ingurumena, Osasuna // Iruzkinik ez
Ia seguru, RASFF hizkiek ez dute esanahi berezirik zuretzat, niretzat orain dela bost minutura arte ez zuten bezala. Europar Batasunaren (EB) Elikagai eta Pentzuen Alerta Azkar Sistemaren ingelesezko siglak dira. Bada, 2011n RASFFek merkurioz kutsatutako arrainen 76 kasuren berri eman du. Arrain eta bestelako itsaskien kutsaduraren kausa nagusia da merkurioa, izan ere.
76 kasu diogunean, EBk ezarritako mugak gainditzen diren kasuez ari gara. Zenbait elkarte ekologistak diotenez, hortik behera ere kutsadura dago; haien ustez, Europak malguegi jokatu du gehienezko kopuru onargarriak zehaztean. Espainiako Ecologistas en Acciónen esanetan, europar araudiak ez ditu kontuan hartzen ez batez besteko kontsumoa, ez eta kontsumitzaileen gorputz-ezaugarriak ere. Hala, EBren irizpideak ez dira, inondik inora, FAO/OMEren Batzorde Mistoak ezarritakoak bezain zorrotzak. Datu zehatzak nahi badituzu Ecologistas en Acciónek helarazi digun idatzi honetan aurkituko dituzu.
Merkurioaren kalteez idaztea legokidake orain, baina eginda daukat lan hori duela ez hainbeste. Elikagaien kutsadurari buruzko erreportaje honetan, koadro oso bat eskaini nion gaiari (joan erreportajearen amaieraraino). Ordutik hona arrain askotxo jan dudanez, eta horren ondorioz zehaztu gabeko metilmerkurio kopuru bat metatu dudanez nire organismoan, ziur naiz nire garuna ez dela gai izango orduko hura baino testu hobea ekoizteko. Honenbestez, jatorrizko bertsioa gomendatzen dizut, besterik ez baita izanen. Kontuz arantzekin.
Globalizazioaren aurkako gerra handian azkenaurreko gudua: Erralde
2012-01-20 // Ekonomia, Gizartea, Osasuna // Iruzkinik ez
Erralderen itxieraren aurkako kontzentrazioa, urtarrilaren 12an (Argazkia: Erralde).
Bihar aste bat beteko da Durangoko Erralde hiltegia itxi zutela, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren aginduz. Astebete darama Bizkaiak hiltegi barik, Karrantzakoa –udalean aritzeko baimena baino ez daukana– kontuan hartzen ez badugu. Itxura guztien arabera, eta zorionez, egoera hori ez da asko luzatuko. Erralde afera, nolanahi, ekonomiaren lehen sektorea, ekonomia bera azken batean, ulertzeko modu antagonikoen arteko borroka agerian uzten duten hamaika adibideetakoa da.
(gehiago…)
Elikadura-alergiak bikoiztu egin dira hamar urtetan, eta batzuetan euria egiten du
2011-11-28 // Osasuna // Iruzkinik ez
Hilaren 10etik 12ra Elikadura-Alergiei buruzko Nazioarteko Sinposiuma egin da Bartzelonan. Besteak beste, EuroPrevall egitasmoaren txostena aurkeztu dute bertan. 25 herrialdetan egindako ikerketaren emaitzak jasotzen ditu txostenak; hemeretzi Europakoak. 100.000 lagunen kasua aztertu dute ikerlan eskergaren egileek, eta ondorio nagusia da, nire aburuz behintzat, elikagaien ondoriozko alergiak azken hamar urteetan bikoiztu egin direla. (gehiago…)
‘Escépticos’ saioa eta transgenikoen gaineko bertsio ofiziala
2011-11-17 // Gizartea, Hedabideak, Osasuna, Zientzia eta teknologia // 7 iruzkin
ETB2-k ematen duen Escépticos saioari buruz jardun naiz berriki ARGIAn. Papererako idaztean gertatu ohi denez, leku faltagatik zenbait gauza gehitzeko gogoz geratu naiz. Gogo hori asetzeko idatzi ditut lerrook. Hala ere, ohartarazten dizut, irakurle, oraingoan nahiago izan dudala bideoetan oinarrituta osatzea artikulu hau. Luze jo dezake, baina merezi duelakoan nago. Tartetxo bat bai?
Noan mamira. Aipatu berri dudan artikuluan diodanez, Escépticos-ek konbinatu egiten ditu oso publiko zabal batek ondo irentsiko dituen kapituluak eta zientziaren ikuspuntutik hain argi ez daudenak. Transgenikoei eta genetikoki eraldatutako organismoei (GEO) buruzko kapituluan, hasierako aurkezpentxoa amaitzeko aukeratu duten esaldiak argi erakusten du beraien asmoa: “Batzuek dioten bezain txarrak dira?”. Hona bideoaren lotura (gaztelaniaz baizik ez dago): http://www.eitb.tv/es/#/video/1198821594001
Saioaren helburua jendartean zabalduen dauden gezurkeria ez-zientifikoak desmuntatzea da, egileek eurek diotenez. Hau da, haien ustez, transgeniko eta GEOak kaltegarriak izan daitezkeeneko ustea gezurkeria ez-zientifikoa da, nahiz eta kapituluaren amaieran, badaezpada, zalantzaren aterkiarekin beren burua babesten saiatzen diren (benetako eszeptiko batek egin behar lukeena, bidenabar). Tira ba, gezurkeria ez-zientifikoaren adibide batzuk erakutsi nahi dizkizuet, transgeniko eta GEOen balizko arriskuez ohartarazi arte errespetagarritzat hartuak izan ziren zenbait zientzialariren ahotik.
Marie-Monique Robin, Le monde selon Monsanto-ren egilea. (Arg.: Dani Blanco).
Le monde selon Monsanto (Mundua Monsantoren arabera) dokumentalaren zati bat dago ondoko bideoetan. Gaztelaniazko bertsioa duzue hemen, eta frantsesezkoa hemen. Gutxi gorabehera dokumentalaren 46. minutuan hasten da ipini dudana. Le monde selon Monsanto oso-osorik ikusteko gomendatzen dizuet biziro –hala nola izen bereko liburua irakurtzeko–, baina oraingoz nahikoa izango da 56:25eraino doan zatian arreta jartzea. Hor hitz egiten da, hain zuzen, Mertxe de Renobalesek Escépticos-en bideoaren 35. minututik aurrera aipatzen duen ikerketa “isolatu” horretaz. Bide batez esan dezadan saioaren egileek nik bezain eskura izan dituztela bideo hauek.
Niretzat, betidanik, eszeptiko izateak bertsio ofiziala ezbaian jartzea esan nahi izan du. Eta transgenikoen gaian, zientziaren bertsio ofiziala –posible balitz “zientzia” izate bakar monolitikotzat hartzea– Escépticos-ek defendatzen duena da, ez alderantziz.
Beste lotura batzuk: