‘Escépticos’ saioa eta transgenikoen gaineko bertsio ofiziala
ETB2-k ematen duen Escépticos saioari buruz jardun naiz berriki ARGIAn. Papererako idaztean gertatu ohi denez, leku faltagatik zenbait gauza gehitzeko gogoz geratu naiz. Gogo hori asetzeko idatzi ditut lerrook. Hala ere, ohartarazten dizut, irakurle, oraingoan nahiago izan dudala bideoetan oinarrituta osatzea artikulu hau. Luze jo dezake, baina merezi duelakoan nago. Tartetxo bat bai? Noan mamira. Aipatu berri dudan artikuluan diodanez, Escépticos-ek konbinatu egiten ditu oso publiko zabal...
Read MoreErlerik gabe… zer?
EHNE-Bizkaiak argitaratzen duen Baserri Bizia egunkari digitalaren bitartez iritsi zait informazioa. Europar Batasuneko Nekazaritza Ministroen Kontseiluak erleen osasuna babesteko neurriak hartzea onartu du. Eztia egiten duten erleen osasuna, zehatzago esateko. Beste batzuek, berbarako Espainiako COAGek (Laborari eta Abeltzain Elkarteen Koordinakundeak), gehiago nahi lukete: lanean dabiltza UNESCOk gizateriaren ondare izendatu ditzan erleak eta erlezaintza. Ez da hanka eta bururik gabeko apeta....
Read MoreArraina izan daiteke Fukushimako erradiazioaren garraiobide nagusia
Fukushimatik airetik iristen den erradiazioaz ez, arrainaren bitartez iristen zaigunaz behar genuke kezkatu, Eduard Rodríguez Farré erradiobiologo katalanaren esanetan. Espainiako CSICeko (Zientzia Ikerkuntzarako Kontseilu Nagusia) kidea da Rodríguez Farré, eta baita ere CIMA (Ingurumenaren Aldeko Zientzialariak) elkartekoa. Crisis Energética webgunearen esanetan –bertatik atera dut informazioa–, energia nuklearrak osasun publikoan eta ingurumenean dituen ondorioetan aditua da. La...
Read MoreGagarin eta Armstrong baino zenbat urrunago iritsi gaitezke?
50 urte Iuri Gagarinek espaziora bidaia egin zuela, 42 Ilargira iritsi ginela… Eta hortik aurrera zer? Ikus dezakegun unibertsoaren tamaina kontuan hartuta, esan daiteke Gagarinek etxeko atea ireki eta oin-punta atera besterik ez zuela egin, eta hori oso eskuzabalak izanda. Ilargira iristea, agian, oin osoa ateratzearekin konpara genezake. Benetan izango gara gai, noizbait, etxetik irten eta auzotik paseoan ibiltzeko? Martera joatea da orain erronka. Horretaz hitz egin nuen...
Read MoreArtizarraren atmosfera eta klima aldaketa
1995ean Kimika Nobel Saria irabazi zuen Paul Crutzen izeneko zientzialari batek proposamena egin berri du Lurraren berotzea ahal den heinean gutxitzeko. Artizarraren atmosferan oraindik orain behatu diren fenomenoak ikusita, hobe Crutzenen ideia tentuz hartzea, momentuz behintzat. Sentsazioa daukat zenbat eta tramankulu sofistikatuagoak bidali espaziora, orduan eta agerikoagoa dela unibertsoaz dugun ezjakintasuna. Oraingoan, Artizarrak eman digu ezustekoa. Albo-alboan, apenas 108 milioi...
Read MoreAi, Jaungoikoa!
Blog honetan egin nuen azken agerpenetik zor bat neukan kitatzeke, bai behintzat nire buruarekin. Orduko alferkeriagatik esan ez nuena orain esatera nator, eta hau da: zein harik elkartzen ditu Stephen Hawking, Jose Ignacio Munilla eta egitura xehearen konstantea (alfa, lagunartean)? Hasi aurretik, ohar bat: aipatuko ditudan kontuak ez dira berri-berriak. Badakit Interneten berehalakotasunak agintzen duela, baina zer nahi duzue, baserri giroak oraindik pisua zeukan herri ez oso handian jaio...
Read MoreMateria eta antimateria uste baino desberdinagoak direla ematen du
Izenburua arraro samarra irudituko zaio profanoari, ia guztioi beraz: nola ez dira, bada, desberdinak izango materia eta antimateria, bataren izenak bestearen aurkakoa dela adierazten badu? Partikulen fisikan adituek erabiltzen/asmatzen dituzten izenei buruz luze hitz egin genezake, egia esan. Pentsa, oinarrizko partikulen (elektroiak eta halakoak) ezaugarrietako bati “zaporea” esaten diote, sekula elektroi bat dastatu ez badute ere. Hain zuzen, eguzkian sortzen diren partikula –eta...
Read MoreTransgenikoei buruzko LARRUN, bigarren buelta
Transgenikoei buruz luze mintzatu ziren, buruzko buruko eztabaidan, Helen Groome EHNEko kidea eta Mertxe de Renobales EHUko ikerlaria, apirilaren 25eko datarekin kaleratu genuen LARRUNen. Zoritxarrez, mahai-ingurua nahi baino lehenago eten behar izan genuen, mahaikide bietako baten konpromisoak zirela eta. Gauza asko esan zituzten, baina ez esan nahi zituzten guzti-guztiak. LARRUN horretan aipatutako zenbait gauzei buruzko hausnarketak eta ñabardurak helarazi dizkigu Mertxe de Renobalesek;...
Read MoreZulo bat espazioan
Euskal Herriko kazetari batentzat aspergarri samar suertatu daiteke zulo bat aurkitu dutela esanez albiste bat hastea, baina oraingoan diferentea da, zin egiten dizuet. Non eta espazioan aurkitu dute zuloa, ustez gasa egon behar zen lekuan. Europako Espazio Agentziak (ESA) oso harrigarritzat jo du aurkikuntza. ESAk Herschel izeneko teleskopio astronomiko ezin modernoagoa jaurti du espaziora, eta emaitza ikaragarriak lortzen ari da, orain arteko zenbait teoria kolokan jartzeraino. Duela egun...
Read MoreMetalez kutsatutako lurzoruak sendatzeko, landareak erabili
Meatze-inguruetan hazten diren landareak “sendagai” egokia izan daitezke kutsadurak jotako lurzoruentzat, EHUn aurkeztu berri den doktorego-tesi baten arabera. Metal toxikoz inguratuta bizitzea zer den ondo dakite landare horiek, eta propietate horrek bihurtzen ditu kutsadura-erauzle, Lur Epelde ikertzaile bizkaitarrak frogatu duenez. Ponte-izen aproposagorik ez zaigu bururatzen Markinan jaiotako biologo gaztearentzat. Epeldek –barka diezagula aurreko esaldiko txantxa txikia–...
Read More
Iruzkin berriak