Europako Legebiltzarraren matxinatze txikia TTIPen aurka
Ekaineko lehen astean, Europako Legebiltzarrak ebazpen –ez lotesle– bat onartu behar du TTIPi buruz. Erabakiak ez du eragin zuzenik negoziazioan; esan nahi baita, Legebiltzarrak dioena dioela akordioa egosten jarraituko dutela Europako Batzordeak eta AEBek. Beste kontu bat da ebazpenak noraino baldintzatuko duen negoziazioetan europar aldeak izango duen jarrera. Itxuraz, ezerk ez du aditzera ematen Bruselako legebiltzarkideek TTIPen aurkako ebazpenik onartuko dutenik. Hiritarren eskubideak...
Read MoreEuropako Batzordeak lobby pribatuen iritzia lehenetsi zuen TTIP prestatzeko
AEB eta EBren arteko merkataritza eta inbertsio itunaren (TTIP) negoziazioak 2013ko uztailean abiatu ziren. Aurretik, 2012an eta 2013ko lehen hilabeteetan, Europako Batzordeko Merkataritza Saila hainbat eragilerekin bildu zen negoziazio horiek prestatzeko asmoz. Corporate Europe Observatory (CEO) elkartearen txosten baten arabera, bilera horien %92 sektore pribatuko lobbyekin egin zituzten. CEOren esanetan, Europako Batzordeak epe horretan egindako 560 bileretatik 26tan baino ez ziren elkartu...
Read MoreEuropak ez ditu erregai super-kutsatzaileak mugatuko
Hainbat elkarte ekologistak salatu dutenez, Europako Batzordeak men egin die Kanadako eta AEBtako gobernuek eta petrolioaren lobbyak egindako presioei, eta erregai guztien gas emisioak modu berean zenbatzeko proposamena egin du, bereziki kutsatzaileak direnen eragina aintzat hartu gabe. Erregai horien artean, harea bituminosoak nabarmentzen dira; haien berotegi-efektuko gas igorpena %23 handiagoa da erregai guztien batez bestekoa baino. Uztailean, Tratos sucios / Marchandages douteux...
Read MoreMilioi bat sinadura TTIP delako hori geldiarazteko
“Jende gehienak ez daki ezer TTIP hitzarmenaz, azken hilabeteetan gaia zertxobait zabaldu den arren”. Halaxe esan digu, telefonoaren bestaldetik, Estrasburgon harrapatu dugun Florent Marcellesi Equoko kide eta, legealdi hau amaitu baino lehen, Europako Legebiltzarreko kidea izango denak. Ez da denbora luzea kezka bertsua agertu ziola Mikel Hiribarren ELBko kideak ARGIAko lankide bati, solasaldi pribatu batean: hamaika borrokatan eskarmentua duten militante kualifikatu askotxok ez zekiten...
Read MoreTTIP: ezkutukeria, filtrazioak eta kontsulta publiko hutsalak
Uztailaren 6an agortuko zaizu, irakurle, Europako Batzordeak martxotik zabalik duen kontsulta batean parte hartzeko denbora. Haren bitartez, teorian bederen, Bruselan agintzen dutenek jakin nahi dute herritarrok zer iritzi dugun inbestitzaile-estatu ebazpen epaitegiez (ISDS). TTIP nahiz TAFTA sigla (horiek ere) ingelesen bidez izendatu ohi den EB eta AEBren arteko merkataritza hitzarmenak aurreikusitako tresna da ISDS. “Benetako kontsulta baino, publizitate ariketa besterik ez dela salatu...
Read More
Iruzkin berriak