Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?
2016ko hasieratik bosgarren aldiz, Europako Batzordeak ez du lortu EBko estatu kideen gehiengo kualifikatu bat glifosato herbizidari baimena luzatzearen alde agertzea. Indarrean dagoen lizentzia aurtengo abenduaren 31n iraungiko da, eta beste hamar urterako berritu nahi du Batzordeak, erabilerari inolako mugarik ipini gabe. Batzordeak ez du haizea bere alde. Urriaren 24ko saioan Europako Parlamentua glifosatoaren erabilera berehala murrizteko eskatu zuen, bost urte barru erabateko debekura...
Read MoreTransgenikoei atea zabaltzen Europar Batasunean
Europako Legebiltzarreko Laborantza Batzordeak errefusatu egin du Europako Batzordeak genetikoki eraldatutako organismoez (GEO) idatzitako lege-zirriborroa. Zirriborro horren arabera, estatu bakoitzak aukera edukiko luke bere lurraldean transgeniko jakin baten erabilera debekatzeko, nahiz eta EBk transgeniko hori baimendu. Laborantza Batzordeak uste du tokian tokiko debekuek lehiakortasunari kalte egingo lioketela. “Merkatu bakarra eraiki badugu, ez da erabaki politiko arbitrarioek...
Read MoreTransgenikoen inpaktuak neurtzeko inoizko ikerketa handiena abiatuko dute 2015ean
Genetikoki Eraldatutako Organismoek (GEO) bizidunen osasunean duten inpaktua hobeto ezagutzeko helburua dauka 2015ean hasiko den Factor GMO esperimentuak. Errusiako Sysin Institutua arduratuko da ikerlana egiteaz; proiektuak hiru urteko iraupena eta 25 milioi dolarreko (hogei milioi euro inguru) aurrekontua izango ditu. Errusiako Osasun Ministerioari atxikitako erakundea da Sysin, eta giza osasuna eta ingurumena ditu aztergai. Zehazki, Monsantok ekoizten duen arto mota baten eragina aztertuko...
Read More
Iruzkin berriak