Getxoko arma negoziantea
Espainiako Defentsa ministroa, Pedro de Morenes y Alvarez de Eulate, Getxon jaio zen orain 64 urte. Ez zaituztet aspertuko bere lorpen akademiko eta bestelako datu biografikoekin, Wikipedian daude eta (euskaraz hemen, gaztelaniaz hemen). Goazen zuzenean 1996ra: Alderdi Popularrak Espainiako hauteskundeak irabazi ostean, Defentsako Estatu Idazkari kargua hartu zuen Morenesek, eta hantxe egin zuen legegintzaldi osoa. Aznarren bigarren agintaldian, berriz, Segurtasun Estatu Idazkaria izan zen...
Read MoreIzua Errekalden
“¿Vosotros qué cojones hacéis aquí? ¡A la puta mierda! ¡Aquí no pintáis nada!”. Gutxi gorabehera hitz horiekin gonbidatu gaitu ertzain batek alde egitera, auto biren artean makurtuta geure burua gomazko pilotez babesten saiatzen ari ginen taldetxo bati; tartean, kazetari bi. Orain dela bost ordu inguru gertatu da hori, Bilboko Errekalde auzoan, Kukutza gaztetxetik hurbil. Denbora tarte hori igarotzen utzi dut hau idazten hasi aurretik, ulertzekoa den momentuko...
Read MoreQatar: putakumeak, baina geureak
Euskal Autonomia Erkidegoak eta Qatarrek lankidetza batzordea eratuko dutela irakurtzen ari naiz EiTB.com-en. Hitzarmenaren helburua “etorkizunean eman litezkeen kolaborazioak aztertzea da”. Patxi Lopez lehendakaria izan da han, Qatarren, eta harekin batera baita CAF enpresako hainbat ordezkari ere; Beasaingo erraldoiak itxaropena du Qatarrerako tranbia bat eraikitzeko kontratua (300 milioi euro) eskuratzeko. Munduko per capita errentarik handiena du Qatarrek, hori ere ikasi dut gaur. Dirua...
Read MorePetronor
Abenduaren 21a, arratsaldez. Twitter bidez jaso nuen lehen titularra: “EAJ eta PSOEren arteko akordioa. Petronorrek beste 40 urtez jarraituko du Muskizen”. Gero ulertuko diren arrazoiengatik sentibera naiz enpresa horri dagokion guztiarekiko, eta berehala hasi nintzen gure inguruko egunkari garrantzitsuenen webguneetan informazio gehiago bilatzen. Ez zitzaidan asko kostatu agentzien atzaparra igartzea: oso antzeko testua zerabilten denek. Akaso, EAJren aldekoenei gehiago atzematen zitzaien...
Read MoreTorturaren berri ematea ukatu nahi dutenei
Badira aste batzuk iragarrita zegoela. Gaurtik aurrera, Xabier Makazagaren Manual del torturador español (Espainiar torturatzailearen eskuliburua) liburua osorik eta dohainik irakur daiteke Txalapartaren webgunean. Makazagaren lana irakurleengana ez iristeko zenbaitzuk egindako ahaleginek bultzatu dute neurri hori hartzera Tafallako argitaletxea. Hona hemen hartutako erabakiaren zergatiak azaltzen dituen Txalapartaren prentsa-oharra, hitzez hitz: Dagoeneko publikoa denez, Madrilgo egunkari...
Read MoreNik greba egunean Bilbon ikusitakoa
Laster izango da urte bat Maite Artola kazetariak, anartean Euskadi Irratiko Mezularia saioko zuzendari, honakoa esan zuela Argian Sustrai Colinak egindako elkarrizketan: “Niretzat kazetaritza beti izan da neuk ikusitako hura kontatzea, baina hori egiteko geroz eta aukera gutxiago daukagu, eta agentzietatik datorrena zurrupatu besterik ez dugu egiten”. Egia da geure begiz ikusitakoa kontatzeko zailtasunak ditugula gaur egungo kazetariok, saiatu arren, saiatzen garenez; ARGIAkoon...
Read MoreBoto zenbaketan, nortzuk dira “besteak”?
Bipartidismoaren Espainian ehun hautagaitza inguru aurkeztu dira hauteskunde orokorretara. Horietatik 34 ez dira 1.000 boto eskuratzera iritsi, eta asko ezta 100 ere. Alderdi zerrenda osoa irakurtzea dateke irribarre egiteko arrazoi bakarra, barregura gutxi eragin digun kanpainan. Denetik dago lapikoan: betiko alderdiak, garai batean handiak izandakoak, CDS bezala, gaur hutsaren hurrengo; autonomia erkidego bati dagozkionak, edo probintzia bati, edo (bai, badira halakoak) eskualde edo hiri...
Read More
Iruzkin berriak