Prestige auziaren epaia eta Espainiako Estatuaren helegite hipokrita
Prestige auziaren epaia ezagutu eta bost egunera, azaroaren 18an, Alberto Núñez Feijóo Galiziako presidenteak iragarri zuen Estatuko Abokatuak haren aurkako helegitea jarriko duela Espainiako Auzitegi Gorenean. Feijóok adierazi zuen Justizia ministroak, Alberto Ruiz Gallardónek, eman ziola asmoaren berri. Antza, Estatuko Abokatuak uste du epaiak erantzukizun zibila eta ondorioz kalte-ordainak ezarri beharko lituzkeela. Halaber, Galiziako Gobernuko buruak esan zuen aztertu egingo...
Read MoreArtikoko piratak
Joan den irailaren 19an, Errusiako Kostalde Guardiak Greenpeaceko 28 ekintzaile eta kameralari eta argazkilari bana atxilotu zituen, eta haiek zihoazen ontzia, Arctic Sunrise, bahitu. Elkarte ekologistako kideak protesta baketsua egiten ari ziren, Gazprom enpresak Ozeano Artikoan laster hastekoa duen petrolio ustiaketaren aurka. Atxiloketa baino apur bat lehenago, Greenpeaceko zenbait aktibista Prirazlomnaya petrolio-plataformako hormetan eskegita geratu ziren. Bai eurei bai Arctic Sunrise-n...
Read MoreFrackingari ezetz esatea garesti ipini nahi dute Europak eta Kanadak
Ekonomia eta Merkataritza Hitzarmen Osoa (CETA) deritzona prestatzen ari dira Europar Batasuna eta Kanada, izan ere iaztik ari dira zeregin horretan. CEO elkarteak adierazi berri duenez, akordio horrek zaildu egin dezake haustura hidraulikoari debekua ezartzea Europan. Zehatzago esateko, CETAk –behin betiko onarpena bitartean aldaketarik eman ezean– gas ez-konbentzionala ustiatu nahi duten enpresen eta frackinga erregulatzea erabakitzen duten erakunde publikoen arteko ebazpen-mekanismo bat...
Read MoreAkabatuko zaituztegu, baina ingurumena zainduz
Armagintzan diharduen BAE Systems enpresak laster eduki lezake prest AEBetako armadari salduko dion tanke hibrido-elektrikoa. Konpainiak adierazi duenez, jostailu berria %10-%20 eraginkorragoa izango da, energi gastuaren ikuspuntutik, dieselarekin dabiltzan ohiko tankeak baino, eta gainera azkarragoa. Askoz garestiagoa ere bai, baina aizue, kalitatea nahi duenak… Mundua hobetuko du, hobetuko duenez, gudu orga berriak. AEBri gerrak irabazten lagunduko dio orain arte baino gol diferentzia...
Read MoreZentsura @!
Yoani Sanchez. Yoani Sanchez izena idazten baduzu Google-n, Kubako erregimenaren aurka borroka txalogarria egiten ari den heroi baten biografia idazteko adina material agertuko zaizu, lehenbiziko orrialdetik irten gabe. Internet da Sanchezek darabilen arma, Castrotarren uhartean gertatzen ari dena mundu osoari jakinarazteko. Honezkero jakingo ez bagenu bezala! Baina tira, eskertzen dugu blogari-aktibistaren ahalegina. Aldiz, konspirazioaren teorikoen gezurrak irentsi eta bilaketa...
Read MoreQatar: putakumeak, baina geureak
Euskal Autonomia Erkidegoak eta Qatarrek lankidetza batzordea eratuko dutela irakurtzen ari naiz EiTB.com-en. Hitzarmenaren helburua “etorkizunean eman litezkeen kolaborazioak aztertzea da”. Patxi Lopez lehendakaria izan da han, Qatarren, eta harekin batera baita CAF enpresako hainbat ordezkari ere; Beasaingo erraldoiak itxaropena du Qatarrerako tranbia bat eraikitzeko kontratua (300 milioi euro) eskuratzeko. Munduko per capita errentarik handiena du Qatarrek, hori ere ikasi dut gaur. Dirua...
Read MoreFernando Lugok badu lanik Paraguai “konpontzeko”
Gauza jakina zen Fernando Lugo Paraguaiko presidenteak ez zuela erronka makala, Partido Coloradoaren 60 urteko agintaldian loratutako indarren aurka aritzea. Horren adibide zehatz bezain gordin baten berri eman digute Igor Olabarrietak, Jon Sanzek (Komite Internazionalistak) eta Martintxo Mantxok (Ekologistak Martxan), eskutitz baten bidez. Nekazaritzan mono-landaketa nagusi dela, paraguaitar laborariaren egoerak hondoa jo du, eta horri aurre egiteko mugimendua errepresio latza jasaten ari da,...
Read More
Iruzkin berriak