Zenbat zuhaitz kabitzen da 13 milioi hektareatan?
Erdal esaera batek dio batzuetan zuhaitzek ez dutela basoa ikusten uzten, edo agian alderantziz da eta basoa da zuhaitzak ikustea galarazten diguna? Ez du asko axola, baso zein zuhaitz, gero eta gutxiago daukagu eta. Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Egunaren karietara (maiatzak 22), Greenpeacek gogorarazi du baso birjinaren bosten bat besterik ez zaigula geratzen, eta deforestazioak ez duela atsedenik hartzen. Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundeak, FAOk, esan du 2000-2010...
Read MoreCO2-zko errezela
ESAk, Europako Espazio Agentziak, informazio kezkagarria helarazi digu: Artikoko izotz kopurua minimo historikora iritsi daiteke aurten, 2007an neurtutakoa gaindituz. (Historia, albiste honi dagokionez, Artikoko izotz kopuruaren neurketak egin hasi ginenetik gaur arte dirauen aroa dela ulertu beharko dugu). Eta zertan dabil espazio agentzia bat hain kontu “lurtarren” berri ematen, pentsatuko duzue. Bada, haienak dira izotzaren zabalera zehatz neurtzen duten sateliteak. Gauza...
Read MoreErlerik gabe… zer?
EHNE-Bizkaiak argitaratzen duen Baserri Bizia egunkari digitalaren bitartez iritsi zait informazioa. Europar Batasuneko Nekazaritza Ministroen Kontseiluak erleen osasuna babesteko neurriak hartzea onartu du. Eztia egiten duten erleen osasuna, zehatzago esateko. Beste batzuek, berbarako Espainiako COAGek (Laborari eta Abeltzain Elkarteen Koordinakundeak), gehiago nahi lukete: lanean dabiltza UNESCOk gizateriaren ondare izendatu ditzan erleak eta erlezaintza. Ez da hanka eta bururik gabeko apeta....
Read MoreEhizakia berun erara
Orain dela urte biko ildo beretik, espainiar CSICeko (Zientzia Ikerkuntzarako Kontseilu Nagusia) ikerlariek ohartarazi dute ehizarako erabiltzen diren berunezko munizioak ondorio kaltegarriak ekar diezazkiekeela animalia askori, gizakia barne. (Oharra: CSICen euskarazko bertsiora ipini dut lotura, baina %98 gaztelaniaz dago). Jakina da berunezko munizio batek, eta berunezkoa ez denak ere bai, arma batetik jaurtia izan eta ondorengo segundoetan animalia bat bete-betean jotzen badu, animalia...
Read MoreOtsoak ez dira den-denaren errudun
Abuztu amaierako albistea da, oharkabean igarotzen diren horietakoa: oso litekeena da otsoei leporatu ohi zaizkion ganaduaren kontrako eraso asko ez izatea otsoek eginak, Espainiako CSICeko (Zientzia Ikerkuntzarako Kontseilu Nagusia) ikerlariek 2003 eta 2004 urteetan egindako azterketa batek aditzera ematen duenez. Hain zuzen, Arabako mendebaldea aukeratu zuten ikerketa-eremu, Arabarekin mugakide diren Espainiako zenbait eskualderekin batera. Otsoenak izan zitezkeen gorotzak jaso eta analisia...
Read MoreUrpeko harrobia
Abenduan Petronorren koke plantari buruzko erreportajea kaleratu genuen ARGIAn. Orduan egin genituen elkarrizketetan, ekologistak kexu ziren Ezkerraldeak jasaten duen etengabeko zigorraz. Ordurako, izan ere, hasiak ziren beste mehatxu batengatik kezkatzen, behin grabagailua amatatuta aitortzen zigutenez: 300 futbol zelai betetzeko adina harea kendu behar dute itsas hondotik, La Arena hondartza dagoen inguruan. Eta azkenean gauzatu da, mehatxua. Beste borroka bat dagoeneko luzeegia den...
Read More
Iruzkin berriak