Aletxandre Bordagarai joan zaigu
Neskenegünean jakin nuen berri txarra, gertatu eta ordu gutxira, eta ezusteak jota utzi ninduen: Aletxandre Bordagarai hil dela. Euskal kulturak badu bete ezinezko hutsune bat larunbataz geroztik. Ez da denbora luzea Pil Pil taldeaz jardun nuela. Laukote osoari egin nion gorazarre –ez dut ukatuko lagunak ditudala, bidenabar–, baina bi kideri batez ere: Bernadette eta Jojo Bordagarai. Balio dezatela lerro hauek, bien aita zen Aletxandrez den bezainbatean –Mixelek barkatuko didalakoan...
Read More
Iruzkin berriak