COP23 klimaren goi-bilera: nagiaren gailurra
Fidji Uharteen presidentziapean, 25.000 lagun inguruk bi aste eman dituzte Bonnen, klima aldaketari aurre egiteko bideez jarduteko urteroko hitzorduan. Eta urtero bezala, edo ia, egin zitekeena baino gutxiago egin da, arazoaren larritasunari buruzko diagnostikoa kasik ahobatekoa izan arren. Gailurra hastear zela jakin zen, gainera, berotegi efektuko gasen emisioak gora egin duela, hiru urtez egonkortuta egon ostean. COP23 goi-bileraren helburua zen 2015eko Parisko Hitzarmena betetzeko...
Read MoreGailurrez gailur, klima hondamendirantz
Kontraste ikaragarria dago klima aldaketaren ondorioak biderkatuz doazen abiadaren eta haiei aurre egiteko neurriak zehazteko orduan gobernuek agertzen duten patxadaren artean. Erregistratutako urakanik bortitzenak bizi izan berri ditugun honetan, urte bakoitza inoiz neurtutako beroena dela, atmosferako CO2 kontzentrazioak langa historikoa jota… urteroko klimaren goi-bilera hasi da azaroaren 6an Bonnen, hau ere, beste asko bezala, trantsiziozkoa-edo, helburu nagusitzat baitu 2015ean Parisen...
Read MoreKlimaren akordioa: America out again
Donald Trumpek hauteskundeak irabazi zituen egunean, 2016ko klimaren gailurra hasi berri zegoen Marrakexen. Han zebiltzanen testigantzei kasu egitera, hautagai errepublikanoaren garaipenak nolabaiteko deserosotasuna zabaldu zuen giroan, are etsipena ere zenbaitengan. Agidanez, ezkorrenek bazuten arrazoirik kezkatuta egoteko. Presidenteak aski izan du urte erdi AEBak Parisko Klimaren Hitzarmenetik aterako dituela iragartzeko. Denbora luzeagoa beharko du asmoa gauzatzeko, mota horretako akordio...
Read MoreNekez kontrolatuko dugu klima aldaketa Artikoa urtzen denean
Azken urteetan zientzialariak ohartu dira beroketa globalaren ondorioetako batzuek beroketa globala azkartzen dutela. Klima aldaketak bere burua elikatzen du, nahi baino motelago dezifratzen ditugu mekanismo konplexuen bidez. Aurkikuntza bakoitzarekin, larriagoa da begi aurrean agertzen zaigun panorama. Oraindik orain Earth´s future aldizkarian argitaratutako ikerlan batek ondorioztatu du Ozeano Artikoko izotza urtzeko joerak zeharo zaildu dezakeela iazko azarotik indarrean den Parisko...
Read MoreAurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra
Iaz Parisen sinatutako Klimaren Hitzarmena “konpromisoak hartzeko konpromisoa” izan zen, Mari Jose Sanz BC3 ikerkuntza zentroko zuzendariaren esanetan. Marrakexen amaitu berri den COP22 gailurrean Parisko helburuak betetzeko bitartekoak zehazten hasi behar zuten munduko gobernuek; baina iaz agertutako borondatea berrestea izan da emandako urrats esanguratsu bakarra. Atzerapausorik eza beste aurrerapausorik ez du ekarri Marrakexek, eta hori oso gutxi da ia mundu guztiak larrialdi klimatiko...
Read MoreNola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko?
Iaz Parisen egindako klimaren gailurrean lortutako akordioa ospatu zutenek akordio horretan AEBak sartu izana nabarmendu zuten ospatzeko arrazoien artean, NBEk ordura arte klima aldaketaren alorrean zuen tresna nagusia, Kyotoko Protokoloa, estatubatuarrek ez baitzuten sekula berretsi. Eta beroketa globala eragiten duten gasen isurle handienak eurak izan dira oraintsu arte. Aurtengo klimaren gailurra hasi eta bigarren egunean, hara zer den bizitza, estatubatuarrek presidente aukeratu dute klima...
Read MoreKlima aldaketaren aurkako borroka: bitartekoak zehazten hasteko ordua iritsi da
“Parisen gobernuek ez zuten adostu klima aldaketaren aurkako konpromiso zehatzik, konpromisoak hartzekoa baizik”, esan zigun Mari Jose Sanz BC3 ikerkuntza-zentroko zuzendariak iragan martxoan. Bada, iritsi da Parisko Hitzarmenaren bitartez hartutako konpromiso hari forma zehatza ematen hasteko tenorea. Hain zuzen, gaur, azaroak 4, jarri da martxan hitzarmena, horretarako behar ziren baldintzak bete eta hilabetera: gutxienez 55 estatuk akordioa berrestea, eta estatu horien berotegi-efektuko...
Read MoreEkologisten zalantzak HFC gasak murrizteko nazioarteko akordioaren aurrean
Ia 200 herrialdetako ordezkariek akordio bat adostu dute Kigalin (Ruanda), berotegi efektua eragiten duen HFC (hidrofluorokarbonoak) motako gasak progresiboki erabiltzeari uzteko. Hitzarmenak betebehar desberdinak ezartzen ditu herrialde bakoitzaren garapen mailaren arabera; garatuenen kasuan, HFC kontsumo eta ekoizpena %85 murriztu beharko dute 2036rako (2011-2013 epearekin alderatuta). Beste multzo bateko herrialdeek –tartean Txina– 2045eko epea izango dute %80ko murrizketa egiteko...
Read MoreKlimaren Parisko Hitzarmena: AEB eta hidrokarburo ekoizleak garaile
“Parisko Hitzarmenak ez du planeta salbatuko baina klima aldaketaren aurkako gurpila hasi da biratzen, eta ez da gutxi”. Txio batean idatzitako hitz horien bidez laburbildu du Unai Pascual BC3ko ikerlariak COP21 klimaren gailurra. Akordioaren behin betiko testua aurkeztu dute jada Parisen; berrespenerako epea 2016ko apirilean zabalduko da. “Oso espektatiba onekin hasi zen gailurra”, azaldu digu Pascualek, “baina laugarren egunean AEBek garbi esan zuen ezin zuela sinatu ‘lotesle’...
Read MoreKlimaren gailurra azken txanpan: ausardiarik gabeko akordiorantz
Parisko COP21etik aterako den akordioa adosteko epea hurbildu ahala, zapuztuz doa datozen hamarkadetarako itun handinahi eta eraginkorra lortzeko itxaropena. Irakurri-entzungo ditugun balorazioek alde positibo bat azpimarratuko dute: behingoz munduko estatu guztiak –edo ia– bilduko dituen plana hitzartuko da. Baina azken orduko miraririk ezean plan urardotua izango da, ez egoeraren larriak eskatzen duen neurri-sorta ausarta. Horregatik sinatuko dute denek. Klimaren gailurraren lehen astea...
Read More
Iruzkin berriak