Frackingaz zure iritzia jakin nahi du Europar Batzordeak, gogoak ematen diona egin aurretik
Bageneramatzan aste batzuk frackingaz hitz egin gabe, baina azken orduetan albiste bi suertatu dira, ezohiko isiltasun hori hausten lagunduko digutenak. Bata etxekoa da: EHNE sindikatuak eskaria erregistratu du Eusko Jaurlaritzan, EAEko lurraldean haustura hidraulikoa debekatu dadin. Eskari horren zergatiak EHNEk berak esplikatuko dizkizu hemen. Ez dugu guk horiek errepikatzen denbora alferrik galduko, dagoeneko mila aldiz errepikatu diren arrazoiak dira eta. Ez dakit EHNEren ekimenak zenbateko...
Read MoreBABen arnasa hartzea arrisku kirola izan daiteke
Arnasten dugun airea, legezkoa bezain kutsatua izenburua ipini nion aire kutsadurari buruz iragan abenduan idatzitako erreportaje honi. Kutsatzaile kopurua neurtzen duten estazioetako datuak eskuetan kalitate oneko airea arnasten dugula esan ohi dute gure erakunde publikoek, Europar Batasunak ezarritako mugak ia inoiz ez baitira gainditzen. Muga horietan dago tranpa, ordea. Substantzia gehienen kasuan eskuzabalegiak dira Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gomendatzen dituenekin alderatuz. Eta...
Read MoreFrackinga debekatzea eta frackinga debekatzea ez dira gauza bera
Azken egunotan titular saltsa ederra dabil hedabideetan frackinga dela eta, behar bezain adi ez dagoena nahasteko modukoa. Albistegi, egunkari eta bestelako informazio emaileek diotenari azaletik baino erreparatzen ez dionak pentsa lezake Eusko Legebiltzarra aldi berean dagoela frackingaz eztabaidatzearen alde eta kontra. Esan gabe doa hori ezinezkoa dela, ezta anbiguotasun politikoa arte bihurtu den herri honetan ere. Legebiltzarreko Mahaiak ez du onartu Fracking Ez Arabak aurkeztutako herri...
Read MoreFrackinga: momentu egokiaren zain?
Kronika gehienen arabera, euskal herritar arruntok 2011ko urrian-edo izan genuen lehen aldiz frackingaren berri, Patxi Lopez artean lehendakaria AEBetara egindako txango entzutetsua medio. Gogora ekarri nahi nuke, hala ere, urte hartako urtarrilean honako oharra zabaldu zuela euskal kazetari batek: “Ikasi hitz berri hau: fracking. (…) Fracking entzun eta irakurriko dugu sarritan gaurgero”. Bai asmatu ere, gure Pello Zubiriak! Gaia oso garrantzitsu bihurtu dela ezin ukatu. Askoren...
Read MoreAirearen Urtea (II): PM2,5 partikulak, administrazioaren arduragabekeriaren adibide bat
Joan den astean esan genuenez, EBk airearen kalitateari buruzko legedian zer aldaketa egin erabakiko du aurten. Zehaztu beharreko gauza garrantzitsuenetako bat PM2,5 partikulentzat 2020tik aurrera ezarriko den gehienezko balioa izango da. Hartzen den ia edozein erabaki onerako izango da, baina ez horretarako borondate handia antzematen delako, abiapuntua ezin okerragoa delako baizik. Airean dauden kutsatzaileen artean, suspentsioan dauden partikulak dira osasunerako...
Read MoreAirearen Urtea (I): legedia gogortzeko ausardia edukiko du EBk?
Europar Batasunak, bere hiritarren biriketara sartzen denaz kezkatuta agidanez, Airearen Urtea izendatu du 2013, eta kutsadura atmosferikoari buruzko araudia hobetzeko konpromisoa agertu du. Zuk, Europako hiritar horrek, martxoaren 4ra arte duzu aukera zure iritzia edota proposamenak emateko, horretarako propio zabaldu den kontsulta publikoaren bitartez. Hona kontsultaren webgunea gaztelaniaz eta frantsesez; galdetegia ingelesez besterik ez dago (pdf), ordea. Hizkuntza kontuak oztopo ez badira...
Read MoreHistoria europar bat
Etengailu edo disruptore endokrino esaten zaio hormonen funtzionamendu arrunta oztopatzen duten zenbait substantzia toxikori. Ez ditugu aspaldiko ezagunak; 90eko hamarkadako lehen urteetara arte ez ziren hasi zientzialariak orobat onartzen substantzia horien toxikotasuna. Oso litekeena da etengailu endokrinoek rol garrantzitsua izatea gaixotasun askoren garapenean: diabetesa, loditasuna, zenbait minbizi mota… Fetuaren garapenari kalte egin diezaioketela eta gizonezkoen antzutasunarekin...
Read MoreFrackinga: gezurrak eta lobbyak
Klima aldaketaren ondorioak gero eta agerikoagoak eta mehatxuak gero eta larriagoak diren honetan, hidrokarburoen industriak tematuta jarraitzen du: paradigma aldatzeaz pentsatzen hasteko baino, erregai fosilen belakia azken tantaraino estutzeko unea da. Energiaz egarri den mundua gero eta edabe kaxkarragoekin konformatzeko prest denez, kalitate txarreko erregai garestiagoak eta lortzeko zailagoak eskaintzen dizkigute. Estalki ederretan bilduta, hori bai. Hamarkadak dira gas eta petrolio...
Read MoreMadrilek ez dauka garbi klima aldaketaren kontu hori… baina bai nola aurre egin
Espainiako Gobernuak zientzialari gehienen kontsentsua, ez sinestarazi nahi digutena bezain zabala, jartzen du bermetzat hainbat jokabide justifikatzeko, genetikoki eraldatutako organismoak –lagunartean transgeniko– sustatzea berbarako, baina beste kasu batzuetan ez dirudi kontsentsuari –kasu horietan bai, ia erabatekoa–hainbesteko garrantzia ematen dionik. Klima aldaketa dugu horren adibide bat. Berriki, Espainiako Ingurumen Estatu idazkariak, Federico Ramosek, esplikatu zuen zer plan...
Read MoreTransgenikoak eta lerratutako ikerlanak
Gilles-Éric Séralini biologoak zuzendutako ikerketa baten ondorioa da Monsanto konpainiaren arto transgenikoz elikatutako arratoiek hilkortasun-tasa eta tumoreak garatzeko probabilitate handia daukatela. Egundokoa izango da, datozen egunetan, ikerketaren balioa (eta Séraliniren beraren gaitasuna) gutxiesteko kanpaina. Biologo frantsesarentzat ez da gauza berria izango; urte batzuk dira transgenikoen arriskuez ohartarazten dabilela, eta jipoiak jasaten ohituta egongo da honezkero. Dagoeneko...
Read More
Iruzkin berriak