Prestige auziaren epaia eta Espainiako Estatuaren helegite hipokrita
Prestige auziaren epaia ezagutu eta bost egunera, azaroaren 18an, Alberto Núñez Feijóo Galiziako presidenteak iragarri zuen Estatuko Abokatuak haren aurkako helegitea jarriko duela Espainiako Auzitegi Gorenean. Feijóok adierazi zuen Justizia ministroak, Alberto Ruiz Gallardónek, eman ziola asmoaren berri. Antza, Estatuko Abokatuak uste du epaiak erantzukizun zibila eta ondorioz kalte-ordainak ezarri beharko lituzkeela. Halaber, Galiziako Gobernuko buruak esan zuen aztertu egingo...
Read MoreFrackinga Nafarroan: lege ahul baten jaiotza
Joan den astean, urriaren 10ean zehatzak izate aldera, Nafarroako Parlamentuak haustura hidraulikoa debekatzen duen legea onartu zuen, UPN eta PP ez beste alderdi guztien botoei esker. Madrilgo Gobernuaren erreakzioa berehala etorri zen. Hiru egun lehenago, hain zuzen. Legea onartuz gero Espainiako Auzitegi Konstituzionalean haren aurkako helegitea jarriko zuela iragarri zuen Estatuko Energia idazkari Alberto Nadalek. Argudioa da lege horren bitartez Nafarroak muturra sartu nahi duela...
Read MoreArtikoko piratak
Joan den irailaren 19an, Errusiako Kostalde Guardiak Greenpeaceko 28 ekintzaile eta kameralari eta argazkilari bana atxilotu zituen, eta haiek zihoazen ontzia, Arctic Sunrise, bahitu. Elkarte ekologistako kideak protesta baketsua egiten ari ziren, Gazprom enpresak Ozeano Artikoan laster hastekoa duen petrolio ustiaketaren aurka. Atxiloketa baino apur bat lehenago, Greenpeaceko zenbait aktibista Prirazlomnaya petrolio-plataformako hormetan eskegita geratu ziren. Bai eurei bai Arctic Sunrise-n...
Read MoreEmakumeen ileari tiraka merkurioa agertzen denean
Umeak edukitzeko adinean dauden emakumeen ileko merkurio kopurua neurtu du Zero Mercury Working Group (ZMWG) elkarteak munduko bederatzi herrialdetan, tartean Espainiako Estatua (hemen txosten osoa deskargatu daiteke, ingelesez). Emakumeen laurdenean AEBetako Ingurumen Babes Agentziak, EPAk, gomendatzen duenaren gainetiko kontzentrazioak aurkitu dituzte, eta bereziki kezkagarriak dira Japoniako eta Espainiako Estatuko datuak. Ondo ezaguna dugu merkurioa, baina ez hainbeste haren formarik...
Read MoreEspainiako Kostalde Legea eta jabetza pribatua
Maiatzaren 31tik indarrean dago, Espainiako Estatuan, Madrilgo Gobernuak bultzatutako Kostalde Lege berria, izatez aurrekoaren –PSOEren agintepean 1988an onartua– erreforma besterik ez dena. Horri buruzko erreportajea argitaratu genuen ARGIAn orain dela aste bi inguru; ohi denez, gauza interesgarriak geratu ziren artikulutik kanpo, horrelakoxea baita espazio mugatuaren diktadura paperean idazten dugunontzat. Dakizuenez, lege aldaketak talde ekologisten eta ezkerreko alderdien kritika bizia...
Read MoreSusan Paulson: “Ezuste handia izan da identitatearekin lotutako ingurumen gatazkak agertzea”
Minnesotan jaio zen Susan Paulson, 1961n. Antropologoa eta geografia irakaslea, Miamiko (AEB) eta Lundeko (Suedia) unibertsitateen artean banatzen du bere lana. Denbora asko ematen du Hegoamerikan, hango errealitatea baitu ikergai nagusi. “Giza talde sozialek inguruarekin duten harremana ulertzen saiatzen naiz; nire ikuspuntua da ea nola eragiten duten klase, genero eta etnia egiturek harreman horretan. Ezbaian jartzen ditut herentzian jaso ditugun ezagutza lerroak, zeinen arabera ez...
Read MoreZeru arrosa, fracking segurua
The sky is pink, frackingari buruzko film laburra, gaztelaniaz (bikoiztuta) eta frantsesez (azpitituluekin) ikusteko aukera duzue ondorengo bideo bietan. Josh Foxek zuzendu du filma, alegia, Gasland zuzendu zuen berberak (hona Gasland-era loturak gaztelaniaz eta...
Read MoreFrackingari ezetz esatea garesti ipini nahi dute Europak eta Kanadak
Ekonomia eta Merkataritza Hitzarmen Osoa (CETA) deritzona prestatzen ari dira Europar Batasuna eta Kanada, izan ere iaztik ari dira zeregin horretan. CEO elkarteak adierazi berri duenez, akordio horrek zaildu egin dezake haustura hidraulikoari debekua ezartzea Europan. Zehatzago esateko, CETAk –behin betiko onarpena bitartean aldaketarik eman ezean– gas ez-konbentzionala ustiatu nahi duten enpresen eta frackinga erregulatzea erabakitzen duten erakunde publikoen arteko ebazpen-mekanismo bat...
Read MoreSinesgarria da Kantabriak frackingari ezarritako debekua?
Kantabriako Legebiltzarrak aho batez onartu du haustura hidraulikoa debekatzen duen legedia. Albistea harrigarria da, “aho batez” horren barruan PP dagoelako, orobat teknika horren aldeko agertu dena. (PSOEren jarrera analizatzeari uko egingo diot momentuz, ulergaitza baitzait kasik auzo batetik bestera hain mezu kontrajarriak erabiltzea). Halaber, albiste pozgarria behar luke, eta hein batean bada noski, frackingaren aurka dagoen ororentzat. Baina Haustura Hidraulikoaren Aurkako...
Read MoreEta klima aldaketarena uste baino are okerragoa balitz?
Joan den hilabeteko artikulu bat irakurtzen ari naiz New Scientist aldizkariaren webgunean: lehenbiziko aldiz, frogatu egin da klima aldaketa giza hondamendi baten kausa izan dela. 2011n, gutxienez 50.000 pertsona hil ziren Afrika ekialdean lehorteak eragindako gosetearen ondorioz, eta lehorte haren arrazoietako bat negutegi efektuko gasen igorpena izan zen. Bat frogatuta, susmoak zientoka. Eta okerrera egingo du, iragarpenei sinestera. Martxokoa hau ere: Kanadako Artikoko glaziarren suntsiketa...
Read More
Iruzkin berriak