Moda kontuak
Aurrekoan honako elkarrizketa entzun nuen taberna batean: -Zelan da orain modan jartzen ari den hori? Gizon batek andrea jotzen duenean, edo andre batek gizona? -Genero-bortizkeria? -Bai, horixe! Bai, badakit, errua nirea da, tabernetan belarriak zabalik edukitzeagatik. Batzuetan arrisku kirol bihurtu daiteke garagardo bat lasai hartu nahi izatea; gerta dakizuke, esaterako, “herriaren jakituria” esaten zaion horren adibideren batekin topo egin behar izatea, aipatutakoa kasu. Tira...
Read MoreMichael Jacksonen koltxa
Michael Jackson izeneko estatubatuar bat hil berri da, eta agian hori da azken urteotan egin duen gauza duin bakarra. Haren heriotza dela-eta ama hil balitzaie baino malko gehiago botatzen dabiltzan horietako bat hurbiletik ezagutzeko aukera izan nuen behin, eta ez Wisconsinen edo Pennsylvannian, Portugaleten baizik. Orain dela hamabi urte gazte-edo zinetenok gogoratuko zarete Egin egunkariak bazuela zuentzat propio sortutako gehigarri bat: Gaztegin. Hantxe egin nituen lehen urrats...
Read MoreEuskal olatuetan olatuena
Ikusiko zenuten egunkariren batean beharbada. Bertako Udaletxeak eskatuta, Mundakako (Bizkaia) ezker olatu ezin ospetsuagoari buruzko azterketa egin berri du AZTI-Tecnalia zentro teknologikoak. Plazaratu duten txostenari gainbegiratua egin diot eta itxura txukuna dauka; ez naiz olatuetan aditua, baina iruditzen zait nekez esan daitekeela gehiago itsas uhin batez. Emandako datuak zehatzak izango direla pentsatzen dut gainera, AZTIn ez dituzte gauzak hala-hola egiten. Azterketa egin dutenek...
Read MoreBilbo berriak pasealeku dotoreak besterik ez ditu behar?
1985etik, Europako hainbat herrialdek -49k gaur egun- Ondarearen Europar Jardunaldiak antolatzen dituzte. Ez dago data finkorik, baina udazken aldera izaten dira, herrialde bakoitzak nahiago duen egunetan. Aurten, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak, Bizkaiko ordezkaritzaren bitartez, industria-ondareari eman nahi izan dio arreta. Bilbo bere burua edertzen dabil aro post-industrial honetan. Baina batzuen ustez, garabi eta fabrikek moldatutako paisaia, Ibaizabalen ertzek hain berezko...
Read MoreErne ehizakiak jatean!
Espainiako ikertzaile talde batek oraindik orain adierazi duenez, ehizarako erabiltzen diren perdigoien berunak kalte egin diezaioke gure osasunari, ehizatutakoa janez gero. Ikerlariek galeperrak egosi zituzten, prozesu horretan okelak zein neurritan beruna xurgatzen duen aztertzeko. Diotenez, perdigoi bakarra nahikoa da Europar Batasunak etxaldeko hegaztientzat ezarritako gehienezko berun kopurua aise gainditzeko. Kutsadura are handiagoa da ozpina erabiliz gero, hark eragindako pH azidoak...
Read MoreTelefonia mugikorra, zerbitzu unibertsal izateko bidean Europan
Herritarren kezka nagusia eguneroko jana lortzea ez den herrialdeetan, telefonia finkoa zerbitzu unibertsaltzat jotzen da. Hala da behinik behin Europar Batasunean eta AEBetan, nahiz eta estatubatuarrek, zerbitzu publiko kontzeptuaren oso zale ez izaki, sarbide unibertsala esatea nahiago duten. Gauza bera da azken batean. Herrialde horietan, legeak bermatu egin behar du nahi duen edonork telefonoa (finkoa) edukitzea, operadorearentzat errentagarria ez izan arren. Horrek sor ditzakeen...
Read MoreNor da hemen piztia?
Gaur, apirilak 24, Laborategietako Animalien Nazioarteko Eguna da. Gipuzkoako Animalien Eskubideen Aldeko Elkarteak (AEAE) efemeride hori baliatu nahi du hamaika esperimentutan hamaika aberek jasaten dituzten hamaika mila tortura eta tratu txarrak salatzeko. Salaketa hori performance baten bidez zabalduko dute datorren larunbatean, arratsaldeko 19:30ean, Donostiako Bulebarrean. Ez da azken aldian sortu den era horretako ekimen bakarra. Animalien eskubideen aldekoak indar hartuz doaz, edo...
Read MoreFamilia kontziliazioaren etorkizun iluna
Nerabe eta gazteei buruzko ikerketa soziologiko baten emaitzak kaleratu berri dira. Mota horretako hamazazpi milagarren ikerketa, bide batez esateko; noizbait aztertu beharko da zergatik egiten den nerabeei buruzko hainbat azterketa, badirudi-eta helduekiko -gizakiaren marka neutroa, nonbait- dituzten desberdintasunen arrazoiak asmatu nahian ari direla batzuk etengabe. Baina hori beste baterako utziko dugu. Orain, hel diezaiogun azken ikerketa honek eman duenari: gure gaztetxoek diote, horretaz...
Read MoreZer moduz pasatu zenuen atzo lanean?
Ofizialki izendatutako “nazioarteko zerbaiten egunak” gutxi balira, badira ekimen pribatuz sortzen direnak. Atzo, apirilaren 1a, esaterako, Lantokiko Jolas Giroaren Nazioarteko Eguna ospatu zen mundu osoan, Playfair izeneko AEBetako kontsultoretza batek orain dela hamarkada bat ezarritako ohiturari jarriki. Bide batez, ospatzaileek datarentzako ofizialtasuna eskatu zieten erakunde publikoei. Serioa al da hau? Lan gogorraren eredutzat agertu ohi da Thomas Alva Edison asmatzailea,...
Read More
Iruzkin berriak