Otsoak ez dira den-denaren errudun
Abuztu amaierako albistea da, oharkabean igarotzen diren horietakoa: oso litekeena da otsoei leporatu ohi zaizkion ganaduaren kontrako eraso asko ez izatea otsoek eginak, Espainiako CSICeko (Zientzia Ikerkuntzarako Kontseilu Nagusia) ikerlariek 2003 eta 2004 urteetan egindako azterketa batek aditzera ematen duenez. Hain zuzen, Arabako mendebaldea aukeratu zuten ikerketa-eremu, Arabarekin mugakide diren Espainiako zenbait eskualderekin batera. Otsoenak izan zitezkeen gorotzak jaso eta analisia...
Read MoreNik greba egunean Bilbon ikusitakoa
Laster izango da urte bat Maite Artola kazetariak, anartean Euskadi Irratiko Mezularia saioko zuzendari, honakoa esan zuela Argian Sustrai Colinak egindako elkarrizketan: “Niretzat kazetaritza beti izan da neuk ikusitako hura kontatzea, baina hori egiteko geroz eta aukera gutxiago daukagu, eta agentzietatik datorrena zurrupatu besterik ez dugu egiten”. Egia da geure begiz ikusitakoa kontatzeko zailtasunak ditugula gaur egungo kazetariok, saiatu arren, saiatzen garenez; ARGIAkoon...
Read MoreEuskal udalerrien izenei buruz (eta V): Errenteria, Azkoien eta Maruri-Jatabe
Hiru adibiderekin amaituko dut aste osoa hartu didan herrien izenei errepaso mardul eta, espero dut, ez aspergarriegi hau. Hiru herri oso desberdin aipatuko ditut, bata bestetik oso urruti daudenak, baina hari batek lotzen dituena: herritarren nahia beren udalaren izena hautatzeko. XX. mende hasiera, Euskal Pizkundea. Europa osoan bezala, Euskal Herrian udalen jatorrizko izenak berreskuratzeko mugimendu handia izan zen. Herritarrek hiri-gutun zaharretara jo zuten eta han agertu ziren zenbait...
Read MoreEuskal udalerrien izenei buruz (IV): Vera de Bidasoa
Euskal herrien izenen kontu hau existitu ere ez zen egingo noizbait alde bateko zein besteko erdaldunek euskal izenak aldatzeari ekin ez baliote. Eta azpimarratzekoa da espainiarrek, horretan, zailago eduki dutela frantsesek baino, grinaz den bezainbatean biek urrezko domina merezi arren. Horren zergatia “jende gutxik dakien zerbait da: gaztelaniaren fonetika euskaratik dator, eta horregatik, besteak beste, bost bokal besterik ez dauka, eta ez zazpi, zortzi edo gehiago, beste hizkuntza...
Read MoreEuskal udalerrien izenei buruz (III): Eaurta, Otsagi eta Olazti
Adibide guztiak Bizkaikoak –eta disimulatzeko Gipuzkoakoren bat, zeharka– ipintzen ditudala leporatu ez diezadazuen, goazen gaur txango alaian Nafarroa aldera. Hiru adibide ekarriko ditut oraingoan, baina kasuistika bat baino ez, izenburuko hiru izenen historia berdina da eta. Jaurrieta, Otsagabia eta Olatzagutia idatzi behar dira euskaraz, hau bezalako hedabide errespetagarrietan behinik behin, hiru udal horien izenak. Baina Otsagi eta Olazti ere izan ditu onartuak, garai batean,...
Read MoreEuskal udalerrien izenei buruz (II): Zornotza vs. Amorebieta-Etxano
Euskaltzaindiak dio Zornotza dela Bizkaiaren erdi-erdian dagoen udalaren izena. Udalak dio Amorebieta-Etxano dela. Hiru izenak euskal izen jatorrak dira, hirurak zuzen idatzita daude bere horretan, baina… Bestelako arrazoiek eragin dute desadostasuna, ikus dezagun zelan. Ohitura hartu dugunez gero, Mikel Gorrotxategiren ezaupide entziklopedikoez baliatuko gara oraingoan ere. Hark esanda dakigu Zornotza dela, historikoki, gaur egun udaletxea dagoen lekuaren izena. Amorebieta, berriz,...
Read MoreEuskal udalerrien izenei buruz (I): Plentzia
Atzoko data daraman ARGIAn Euskal Herriko udalen izenei buruzko erreportajea duzue irakurgai. Amaieran iragartzen denez, baldin eta nire amaz gain inor gauza izan bada amaieraraino heltzeko, gaurtik aurrera zenbait herriren izenei buruzko informazioa izango da blog honetan. Hitza eman, eta orain bete egin behar. Has nadin. Etxetik hurbileko adibide bat hautatuko dut lehenik: Plentzia. Izen hori da jatorrizko Placencia erdaldunak, mendeen poderioz, hartu duen forma. Eta bitxia da erdaldunek ere...
Read MoreUrpeko harrobia
Abenduan Petronorren koke plantari buruzko erreportajea kaleratu genuen ARGIAn. Orduan egin genituen elkarrizketetan, ekologistak kexu ziren Ezkerraldeak jasaten duen etengabeko zigorraz. Ordurako, izan ere, hasiak ziren beste mehatxu batengatik kezkatzen, behin grabagailua amatatuta aitortzen zigutenez: 300 futbol zelai betetzeko adina harea kendu behar dute itsas hondotik, La Arena hondartza dagoen inguruan. Eta azkenean gauzatu da, mehatxua. Beste borroka bat dagoeneko luzeegia den...
Read MoreNafarroan kondoia zergatik den zilegi
Apur bat berandu nator, badakit, baina gaur bertan Berrian gai berari buruzko artikulua plazaratu du Xabier Lekuonak eta neroni ere animatu naiz lerro batzuk idaztera. Zertaz? Afrikan kondoiak erabiltzeari buruz Intereconomia telebistan eman duten bideoaz. Lekuonak ondo adierazi duenez, Julio Ariza nafar eskubitarra da Intereconomia taldearen burua, eta Opus Deirenak eta bi egiten dabil kondoiaren kontra, abortuaren kontra, sexu-askatasunaren kontra eta bekatuaren kontra orobat. Bekatuarena...
Read MoreOraindik ez zaigu tokatuko
Gizateriaren erdiak gosea jasango du 2100. urtean, klima aldaketa dela eta. AEBetan egin duten azkenaurreko ikerketatik atera daitekeen izenburua da, eta egia aitortzeko aterata zegoen nik hau idatzi orduko, itzulpen lan xumea egitea izan dut meritu bakarra. Segi dezagun: tenperatura igoerak elikagai ekoizpenari eragiten dion estresa oso handia da, esan du Washingtongo Unibertsitateko jakintsu batek, David Battisti dauka izena, eta horri gaineratu egin behar zaio berotze globalak ur gutxiago...
Read More
Iruzkin berriak