Pobrezia energetikoa gorantz Hego Euskal Herrian
Datu berriak ditugu pobrezia energetikoaz. Orain dela urte bi bezala, Espainiako Asociación de Ciencias Ambientales (ACA) elkarteak gaiari buruzko txosten mardula plazaratu du, oraingoan 2004tik 2012ra bitarteko datuekin. Aztertutako azken urtean, 2012an, Hego Euskal Herrian 130.000 pertsona inguruk ezin zuten etxean tenperatura egokia mantendu. Autonomia elkarte bakoitzaren datuak eman ditu ACAk, eta kopuru absoluturik ezean ariketa gaitza da Hego Euskal Herriko portzentajeak kalkulatzea....
Read MoreEspainiako Kostalde Legea eta jabetza pribatua
Maiatzaren 31tik indarrean dago, Espainiako Estatuan, Madrilgo Gobernuak bultzatutako Kostalde Lege berria, izatez aurrekoaren –PSOEren agintepean 1988an onartua– erreforma besterik ez dena. Horri buruzko erreportajea argitaratu genuen ARGIAn orain dela aste bi inguru; ohi denez, gauza interesgarriak geratu ziren artikulutik kanpo, horrelakoxea baita espazio mugatuaren diktadura paperean idazten dugunontzat. Dakizuenez, lege aldaketak talde ekologisten eta ezkerreko alderdien kritika bizia...
Read MoreSusan Paulson: “Ezuste handia izan da identitatearekin lotutako ingurumen gatazkak agertzea”
Minnesotan jaio zen Susan Paulson, 1961n. Antropologoa eta geografia irakaslea, Miamiko (AEB) eta Lundeko (Suedia) unibertsitateen artean banatzen du bere lana. Denbora asko ematen du Hegoamerikan, hango errealitatea baitu ikergai nagusi. “Giza talde sozialek inguruarekin duten harremana ulertzen saiatzen naiz; nire ikuspuntua da ea nola eragiten duten klase, genero eta etnia egiturek harreman horretan. Ezbaian jartzen ditut herentzian jaso ditugun ezagutza lerroak, zeinen arabera ez...
Read MoreBiolin-jotzaileari konektatutako emakumea
Joan den astean Argian kaleratu genuen abortuari buruzko erreportajean, zenbat gauza geratu zitzaidan esateke! Konparazio baterako, Mendebalde deritzon honetan abortuaren aurkako mugimenduaren gorakadaz zertzelada batzuk –begira hemen eta hemen– emateko gogoz lotu nintzen; edo, zehazte aldera, Espainiako Gobernuak mugimendu hori diruz nola saritzen duen kontatzeko. Hala ere, zerbaitek min egin...
Read MoreEspazioari hautsa kentzen hasteko garaia da
Planeta gaixo hau ez da zaborra gainezka egiten ari den unibertsoko leku bakarra. Espazioan, Lurraren orbitan, erraustegiak eraikitzearen aldekoei orgasmoa eragiteko moduko hondakin kopurua dago jiraka. Orain, berandu ia beti bezala, sortu dugun triskantzaren norainokoaz jabetu eta “zerbait egin beharko da ba!” esaldia ezpaineratu du zuk eta biok baino gehiago agintzen eta kobratzen duen batek. Baina zabor kontuek azken boladan zein polemiko bihurtu diren ikusita, hobe neutral batek...
Read MoreGlobalizazioaren aurkako gerra handian azkenaurreko gudua: Erralde
Bihar aste bat beteko da Durangoko Erralde hiltegia itxi zutela, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren aginduz. Astebete darama Bizkaiak hiltegi barik, Karrantzakoa –udalean aritzeko baimena baino ez daukana– kontuan hartzen ez badugu. Itxura guztien arabera, eta zorionez, egoera hori ez da asko luzatuko. Erralde afera, nolanahi, ekonomiaren lehen sektorea, ekonomia bera azken batean, ulertzeko modu antagonikoen arteko borroka agerian uzten duten hamaika adibideetakoa da. 2005ean itxi...
Read More‘Escépticos’ saioa eta transgenikoen gaineko bertsio ofiziala
ETB2-k ematen duen Escépticos saioari buruz jardun naiz berriki ARGIAn. Papererako idaztean gertatu ohi denez, leku faltagatik zenbait gauza gehitzeko gogoz geratu naiz. Gogo hori asetzeko idatzi ditut lerrook. Hala ere, ohartarazten dizut, irakurle, oraingoan nahiago izan dudala bideoetan oinarrituta osatzea artikulu hau. Luze jo dezake, baina merezi duelakoan nago. Tartetxo bat bai? Noan mamira. Aipatu berri dudan artikuluan diodanez, Escépticos-ek konbinatu egiten ditu oso publiko zabal...
Read MorePlastikozko poltsak, beste ikuspuntu bat
Plastikoari buruzko erreportajea kaleratu berri dugu ARGIAn. Aipatu dugu, nola ez, erabilpen bakarreko plastikozko poltsen auzia, nahi bezain sakon jorratu ez badugu ere. Ustez nahikoa kontsentsu biltzen duen gaia da, maila teorikoan behintzat. Esan nahi dut, itxuraz ia mundu guztia dagoela ados, plastikozko poltsa horientzat alternatiba bilatu behar dela; desadostasuna metodoetan dago, eta erritmoetan. Batzuek oraintxe bertan debekatuko lituzkete guztiz. Besteek astiroago joan behar dela uste...
Read MoreKukutzaga
Barkatu egidazue, arren, izenburuko nahaste-borrastea. Ordenagailu aurrean orduak eta orduak ematera ohituago, zorabiatuta nauka azken boladan hartu dudan kaleko kazetaritza dosiak, eta dagoeneko ez dakit zer idazten dudan. Batez ere, barkatu hitz bakarrean lizunki batu izana erakunde publikoek hain bestelako jarrera agertu duten auzi bi. Bilboko kontuekin nahikoa lan badu Iñaki Azkunak, eta ez du seguruenik astirik edukiko Berango apal batean jazotzen direnei erreparatzeko. Hala...
Read MoreBortxarako haziak ereiten Errekalden
“Egin dezakegunaren mugara iristen ari gara. Bilboko Udala da legea betearazteko ardura daukana, eta ez du egin”. Jose Angel Esnaola, Errekaldeberriz elkarteko abokatuaren berbak dira, Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako 5. Epaitegiak Kukutzaren eraistearen gaineko etena bertan behera utzi eta minutu gutxira. Galdera bikoitza egiteko deitu diogu Esnaolari: epailearen erabakiaren aurka helegitea aurkezteko aukera dago? Baiezkoan, egingo duzue? Bigarren galderari ezin izan digu erantzun...
Read More
Iruzkin berriak