Esateke nituenak: UEMA
Interneten abantailetako bat da testuen luzerarekin malgu jokatzen ahal dela. Paperean idazten duena, aldiz, “ez dakit zenbat mila karaktere, eta ez zaitez pasatu mesedez” esaldi madarikatua entzuten ohituta dago. Ez pentsa hain erraza denik, niretzat ez behintzat, esan behar den guzti hori aldez aurretik ezarrita daukazun espazioan doitzea. Horregatik ez nuen hitz egin, UEMAri buruz azaroaren amaieran argitaratu genuen erreportajean, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eta Iparraldearen...
Read MoreEuskal udalerrien izenei buruz (eta V): Errenteria, Azkoien eta Maruri-Jatabe
Hiru adibiderekin amaituko dut aste osoa hartu didan herrien izenei errepaso mardul eta, espero dut, ez aspergarriegi hau. Hiru herri oso desberdin aipatuko ditut, bata bestetik oso urruti daudenak, baina hari batek lotzen dituena: herritarren nahia beren udalaren izena hautatzeko. XX. mende hasiera, Euskal Pizkundea. Europa osoan bezala, Euskal Herrian udalen jatorrizko izenak berreskuratzeko mugimendu handia izan zen. Herritarrek hiri-gutun zaharretara jo zuten eta han agertu ziren zenbait...
Read MoreEuskal udalerrien izenei buruz (IV): Vera de Bidasoa
Euskal herrien izenen kontu hau existitu ere ez zen egingo noizbait alde bateko zein besteko erdaldunek euskal izenak aldatzeari ekin ez baliote. Eta azpimarratzekoa da espainiarrek, horretan, zailago eduki dutela frantsesek baino, grinaz den bezainbatean biek urrezko domina merezi arren. Horren zergatia “jende gutxik dakien zerbait da: gaztelaniaren fonetika euskaratik dator, eta horregatik, besteak beste, bost bokal besterik ez dauka, eta ez zazpi, zortzi edo gehiago, beste hizkuntza...
Read MoreEuskal udalerrien izenei buruz (III): Eaurta, Otsagi eta Olazti
Adibide guztiak Bizkaikoak –eta disimulatzeko Gipuzkoakoren bat, zeharka– ipintzen ditudala leporatu ez diezadazuen, goazen gaur txango alaian Nafarroa aldera. Hiru adibide ekarriko ditut oraingoan, baina kasuistika bat baino ez, izenburuko hiru izenen historia berdina da eta. Jaurrieta, Otsagabia eta Olatzagutia idatzi behar dira euskaraz, hau bezalako hedabide errespetagarrietan behinik behin, hiru udal horien izenak. Baina Otsagi eta Olazti ere izan ditu onartuak, garai batean,...
Read MoreEuskal udalerrien izenei buruz (II): Zornotza vs. Amorebieta-Etxano
Euskaltzaindiak dio Zornotza dela Bizkaiaren erdi-erdian dagoen udalaren izena. Udalak dio Amorebieta-Etxano dela. Hiru izenak euskal izen jatorrak dira, hirurak zuzen idatzita daude bere horretan, baina… Bestelako arrazoiek eragin dute desadostasuna, ikus dezagun zelan. Ohitura hartu dugunez gero, Mikel Gorrotxategiren ezaupide entziklopedikoez baliatuko gara oraingoan ere. Hark esanda dakigu Zornotza dela, historikoki, gaur egun udaletxea dagoen lekuaren izena. Amorebieta, berriz,...
Read MoreEuskal udalerrien izenei buruz (I): Plentzia
Atzoko data daraman ARGIAn Euskal Herriko udalen izenei buruzko erreportajea duzue irakurgai. Amaieran iragartzen denez, baldin eta nire amaz gain inor gauza izan bada amaieraraino heltzeko, gaurtik aurrera zenbait herriren izenei buruzko informazioa izango da blog honetan. Hitza eman, eta orain bete egin behar. Has nadin. Etxetik hurbileko adibide bat hautatuko dut lehenik: Plentzia. Izen hori da jatorrizko Placencia erdaldunak, mendeen poderioz, hartu duen forma. Eta bitxia da erdaldunek ere...
Read MorePornografia ez da denen begietarako
AUC, Espainiako Komunikazio Kontsumitzaileen Elkartea, blog honen aspaldiko laguna da, aurrez idatzi dudan guztiaren errepaso arin batek salatuko duenez. Ondo irabazita daukate “ohorea”, hedabideetako aferei buruz ederto informatzen bainaute, kantitatez eta kalitatez. Oraingoan, pornografia eta funtsik gabeko bortizkeria emisio irekian ematea debekatzeko eskatu dute. AUC kezkatuta dago Espainiako Gobernua prestatzen ari den Ikus-entzunezkoen Lege Orokorraren aurreproiektua dela...
Read MoreNafarroa: azkenean diru-laguntza bai, baina mesfidantza ere bai
Laurden bat jan diote hasierako partidari, baina azkenik diru-laguntza jasoko dute euskaraz diharduten nafar hedabideek. Izua ez zaie oraindik guztiz kendu ordea. Hainbat hilabetez izan duten beldurrak arrastoa utzi die, trauma-ondoko estresa bailitzan. Aurten bai, baina datozen urteetan zer? Mesfidantzaren hazia ereinda dakar Nafarroako Gobernuak euskarazko hedabideei emango dien 240.000 euroko diru-laguntzak. 310.000 izan behar zuten hasieran, zero ondoren, eta hasierakoaren hiru laurden...
Read More
Iruzkin berriak