Bonbillak: gutxiago kontsumitzearen ordaina
Beharbada oharkabean joan zen albistea, batetik asteburuan etorri zelako, bestetik jende gehienaren arreta bestelako berrietan dagoelako, gauden-gaudenean. Nolanahi ere, jakizue, ez zenekitenok, joan den irailaren 1etik debekatuta dagoela Europar Batasuneko estatuetan wolframiozko hari goria duten bonbilla tradizionalak, aldameneko argazkikoa bezalakoak, fabrikatzea eta banatzea, nahiz eta salmenta baimenduko den estokak agortu arte. Ez da bat-batean hartutako neurria. 2009an, 100 wattetik...
Read MoreEkonomia berdea: biomasari buruzko mitoak
Amaitu da Rio+20, eta handik 40 kilometrora egin den Herrien Goi Bileran parte hartu duten taldeei kasu egin behar badiegu, egin ez balitz bezala gaude, okerrago ez esateagatik. Gailurrak ez baitio konponbiderik emango Lurrak duen krisi ekologikoari, baina gainera oinarriak ezarriko ditu krisi hori areagotzeko. Ardatz bi izan ditu Rio+20k: ekonomia berdea eta ingurumenaren zaintzarako nazioarteko erakundeen sorrera. Gaia arretaz jarraitu baduzue, behin baino gehiagotan entzungo zenuten honen...
Read MoreAkabatuko zaituztegu, baina ingurumena zainduz
Armagintzan diharduen BAE Systems enpresak laster eduki lezake prest AEBetako armadari salduko dion tanke hibrido-elektrikoa. Konpainiak adierazi duenez, jostailu berria %10-%20 eraginkorragoa izango da, energi gastuaren ikuspuntutik, dieselarekin dabiltzan ohiko tankeak baino, eta gainera azkarragoa. Askoz garestiagoa ere bai, baina aizue, kalitatea nahi duenak… Mundua hobetuko du, hobetuko duenez, gudu orga berriak. AEBri gerrak irabazten lagunduko dio orain arte baino gol diferentzia...
Read MoreEspainiako zentral nuklearrei egindako segurtasun-probak ez dira fidatzekoak
Fukushimako katastrofeak akuilatuta, Europako Batasunak zentral nuklearrei segurtasun-probak egiteko agindu zien bere kideei. Berriki, Espainiakoen behin-behineko emaitza ezagutu dugu. Emaitza bakarra da, baina ohi denez, batzuek zuri ikusi dute besteentzat beltza dena. Okerrena da proben zorroztasuna bera ere zalantzan jartzekoa dela, ahalik eta modurik leunenean esateko. Pello Zubiria lankideak ohartu gintuen aurrekoan: espainiar zentral nuklearren segurtasun-probek oso balorazio...
Read MoreCO2-zko errezela
ESAk, Europako Espazio Agentziak, informazio kezkagarria helarazi digu: Artikoko izotz kopurua minimo historikora iritsi daiteke aurten, 2007an neurtutakoa gaindituz. (Historia, albiste honi dagokionez, Artikoko izotz kopuruaren neurketak egin hasi ginenetik gaur arte dirauen aroa dela ulertu beharko dugu). Eta zertan dabil espazio agentzia bat hain kontu “lurtarren” berri ematen, pentsatuko duzue. Bada, haienak dira izotzaren zabalera zehatz neurtzen duten sateliteak. Gauza...
Read MorePedro Prieto, konbertsoaren irribarrea
Metakazetaritza dosi txiki bat eskainiko dizuet. Pedro Prietori elkarrizketa egin genion, eta gero, paperera eramateko orduan, arazo bat sortu zitzaigun: tipoak esaten dituenak esaten ditu, eta ia argazki guztietan ageri da irribarretsu. Zelan demontre ezkondu, pentsatu genuen, poztasun irudi hori eta honelako esaldiak: “Ez gara krisi honen aurreko egoerara itzuliko”, “gure bizi-maila %90 jaitsi beharko dugu”, “desazkundea dator, eta horrekin batera...
Read MoreErretiroa 60 urterekin izatea eskertuko luke ingurumenak
Espainiako Estatuan erretiro adina 67 urtean ezartzeko proposamenak sortutako erreakzio guztien artean, Ecologistas en Acción elkartearenak erakarri nau gehien: erretiroa atzeratu beharrean, aurreratu, 60 urtetan jarriz. Astero posta elektronikoz banatzen duen buletinean plazaratu du elkarte ekologistak kontra-proposamena, eta idatzi duen militanteak berak aitortu didanez, Madrilgo Gobernuak iragarritako asmoen aurrean erdi-presaka prestatutako erantzuna izan da. Boutade bat, kasik. Aditzera...
Read More
Iruzkin berriak