Garoña itxita, besteak zabalik
Joan den larunbatean azalean zekarren El Correo-k: Nuclenorrek aitortu du Garoña berriro martxan ipintzea ekonomikoki bideraezina dela. Vocento taldeko egunkariek jaso dutenez, zentral nuklearraren jabeengandik oso hurbileko iturriek baieztatu diete Nuclenor –erdibana Endesak eta Iberdrolak osatua– ez legokeela prest Garoña berriz pizteko beharko lituzkeen 205 milioiak gastatzeko. Horietatik, 170 inguru Espainiako Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak (CSN) baldintza modura ipinitako...
Read MoreAutokontsumo elektrikorako milaka instalazio legez kanpo Espainiako Estatuan
2016ko apirilaren 11. Milioika euroko isuna jasotzeko mehatxuaren lehen eguna, Espainiako Estatuko autokontsumo elektrikoko milaka instalaziorentzat. 2015eko urrian indarrean sartutako dekretuak sei hilabeteko epea eman zien –apirilaren 11ra are, hain justu– dekretuaren aurretik ipinitako instalazioen ugazabei, araudi berrira egokitzeko. Baina esatea errazagoa izan da egitea baino. Funtsean, instalazioen errolda batean sartuta egotean datza dekretua betetzea. Kontua ez da leihatila batean...
Read MoreEnergia hornidura arazoak hamarkada agortu baino lehen?
Valladolideko Unibertsitateko zenbait ikerlarik aurreikusi dute energiaren merkatuak tentsio handiak jasango dituela datorren hamarkadan. Energia eta Sistemen Dinamika taldeak garatu duen eredu informatikoaren arabera, munduko ekonomiaren bilakabidean gaur egungo joerak zeharo aldatu ezean, 2020 baino lehen arazoak izango dira garraio sektoreak behar duen energia hornidura ziurtatzeko. Aurreikuspen berak dio beste sektore batzuek ere jasango dutela energia urritasuna 2030 iritsi aitzin. Energy...
Read MoreEuropak ez ditu erregai super-kutsatzaileak mugatuko
Hainbat elkarte ekologistak salatu dutenez, Europako Batzordeak men egin die Kanadako eta AEBtako gobernuek eta petrolioaren lobbyak egindako presioei, eta erregai guztien gas emisioak modu berean zenbatzeko proposamena egin du, bereziki kutsatzaileak direnen eragina aintzat hartu gabe. Erregai horien artean, harea bituminosoak nabarmentzen dira; haien berotegi-efektuko gas igorpena %23 handiagoa da erregai guztien batez bestekoa baino. Uztailean, Tratos sucios / Marchandages douteux...
Read MoreEusko Jaurlaritza, frackingari oztopoak kentzen
Hego Euskal Herriko zati handi bat dago haustura hidrauliko bidez gasa ustiatu nahi duten enpresen jomugan. Araba eta Bizkaiaren kasuan, ia lurralde osoa. Gauzak astiro doaz ordea. Bistan da oraindik ez direla zulatzen hasi; eta zulatzen hasteko unea atzeratuz doa gainera. 2007rako lehen putzuak egiteko asmoa zutenek nekez pentsatuko zuten 2014 ere makinak lanean jarri gabe joango zitzaienik, joango zaienez. Munduko bazter honetan frackingaz hitz egiten hasi zenean, begi guztiak Subilla Gasteiz...
Read MoreGurean da petrolio super-astuna
Kanadako harea bituminosoetatik ateratako petrolioa iritsi da Europara, eta sarbidea zein eta Euskal Herria. Gaur goizean 600.000 upel heldu dira Santurtzikoa izanagatik Bilboko esaten zaion portura, Aleksey Kosigin petrolio-ontzian. Eta baliteke datorren astean bigarren kargamentua iristea, Ekologistak Martxaneko Martin Mantxok prentsari adierazi dionez. Petronorren ate aurrean mintzatu zaigu Mantxo hedabideoi. Haren atzean, Ekologistak Martxaneko eta Koke Plantaren aurkako Koordinadorako...
Read MorePobrezia energetikoa gorantz Hego Euskal Herrian
Datu berriak ditugu pobrezia energetikoaz. Orain dela urte bi bezala, Espainiako Asociación de Ciencias Ambientales (ACA) elkarteak gaiari buruzko txosten mardula plazaratu du, oraingoan 2004tik 2012ra bitarteko datuekin. Aztertutako azken urtean, 2012an, Hego Euskal Herrian 130.000 pertsona inguruk ezin zuten etxean tenperatura egokia mantendu. Autonomia elkarte bakoitzaren datuak eman ditu ACAk, eta kopuru absoluturik ezean ariketa gaitza da Hego Euskal Herriko portzentajeak kalkulatzea....
Read MoreJolastu frackingarekin baina asko zikindu barik, dio Europak
Klima aldaketaren aurkako borrokan EBk bere politika ahuldu duela esan genuen herenegun. Besteak beste, Europar Batzordeak konpainia elektrikoen handien presioari men egin eta oso helburu apalak ezarri ditu energia iturri berriztagarrien garapenari dagokionez. “Energia fosilek nagusi izaten jarraituko dute, eta horrek oso ondorio kaltegarriak edukiko ditu”, izan da ekologisten erantzuna. Energia fosilen nagusigo hori indartuko dute, halaber, EBk frackingari buruz hartutako neurriek. Ez...
Read MoreArtikoko piratak
Joan den irailaren 19an, Errusiako Kostalde Guardiak Greenpeaceko 28 ekintzaile eta kameralari eta argazkilari bana atxilotu zituen, eta haiek zihoazen ontzia, Arctic Sunrise, bahitu. Elkarte ekologistako kideak protesta baketsua egiten ari ziren, Gazprom enpresak Ozeano Artikoan laster hastekoa duen petrolio ustiaketaren aurka. Atxiloketa baino apur bat lehenago, Greenpeaceko zenbait aktibista Prirazlomnaya petrolio-plataformako hormetan eskegita geratu ziren. Bai eurei bai Arctic Sunrise-n...
Read MoreZeru arrosa, fracking segurua
The sky is pink, frackingari buruzko film laburra, gaztelaniaz (bikoiztuta) eta frantsesez (azpitituluekin) ikusteko aukera duzue ondorengo bideo bietan. Josh Foxek zuzendu du filma, alegia, Gasland zuzendu zuen berberak (hona Gasland-era loturak gaztelaniaz eta...
Read More
Iruzkin berriak