Belgikak blokeatuta du oraingoz Europa eta Kanada arteko CETA hitzarmena
Europar Batasuneko estatu kideetako merkataritza eta kanpo harremanetarako ministroak Luxenburgon bildu dira Kanada eta EBren arteko merkataritza askeko hitzarmenari (CETA) onespena emango dioten erabakitzeko. Momentuz ez dute adostasuna lortu, Belgikak ezetz esan baitu, eta estatu guztiek bat egitea beharrezkoa da mota horretako akordioek aurrera egin dezaten. Azken asteetan hainbat erakundek azaldu dituzte CETArekiko zalantzak, besteak beste Austriako Gobernuak eta Alemaniako Konstituzio...
Read MoreEkologisten zalantzak HFC gasak murrizteko nazioarteko akordioaren aurrean
Ia 200 herrialdetako ordezkariek akordio bat adostu dute Kigalin (Ruanda), berotegi efektua eragiten duen HFC (hidrofluorokarbonoak) motako gasak progresiboki erabiltzeari uzteko. Hitzarmenak betebehar desberdinak ezartzen ditu herrialde bakoitzaren garapen mailaren arabera; garatuenen kasuan, HFC kontsumo eta ekoizpena %85 murriztu beharko dute 2036rako (2011-2013 epearekin alderatuta). Beste multzo bateko herrialdeek –tartean Txina– 2045eko epea izango dute %80ko murrizketa egiteko...
Read More
Iruzkin berriak