Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Data zehatza proposatu dute Antropozenoaren abiapuntutzat: 1945eko uztailaren 16a
Atalak: Zientzia eta teknologia
Historiako lehen eztanda nuklearra Alamogordon gertatu zen, AEBetako Mexiko Berria estatuan, 1945eko uztailaren 16an, Hiroshimako sarraskia baino 21 egun lehenago. Hemen eztandak eragindako suzko bola ikus daiteke (Arg.: Berlyn Brixn).
Ideia ez zuen hark asmatu, baina esan daiteke Paul Crutzen kimikariari (eta, esan beharko, Nobel saridunari) zor zaiola Antropozeno terminoaren zabalkundea. Antropozenoa garai geologiko berria izango litzateke, gizakiok planetan eragindako aldaketen ondoriozkoa. Gaztelaniazko Wikipedian irakur dezakegu Crutzeni beroaldi batean bururatu zitzaiola hitza. Nolanahi, ezin da ukatu ideiak arrakasta eduki duela.
Arrakasta horren adierazle nagusietako bat da nazioarteko zientzialari talde bat, tartean Paul Crutzen bera, Antropozenoaz ikertzen jardutea azken urteetan. Besteak beste, hasiera data ezarri nahi diote: benetan bada garai geologiko bat, noiz abiatu zen? Noiz hasi zen gizakion eragina Lurraren geologia eraldatzeko bezain handia izaten?
Galdera horrek hainbat erantzun izan ditu. Batzuen ustez, nekazaritzaren sorrera jo beharko litzateke Antropozenoaren hasieratzat. Beste batzuek askoz hurbilago kokatzen dute une hori: Industria Iraultzaren hastapenean. Garai berria oraindik hasteke dagoela dioenik ere bada.
Tunelboka hondartza, Getxon. Kolore iluneko materialak labarraren geruza argien gainean jarrita daude, bat ez datozela, eta hainbat teknofosil dituzte: adreilu hondarrak, plastikoak… Jalkin antropozeniko horien lodiera 1,60 metro ingurukoa izan litekeela uste da. (Arg.: EHU)
Joan den astean, gaia aztertzen ari den nazioarteko lantalde horrek iradoki du, Quaternary International aldizkarian argitaratutako artikulu baten bidez, Antropozenoa oraintsu hasi dela: XX. mendearen erdialdean. Ikerlariek adierazi dutenez, ordura arte gizakiok gure aztarna utzi genuen, baina hura izan zen benetan planetaren sistema aldatzen hasi gineneko unea. 70 urteotan, izugarri azeleratu dira giza biztanleriaren hazkundea, karbono igorpenak, espezie desagertzeak, zementu, plastiko eta metal ekoizpena…
Antropozenoaren hasierak, hortaz, bat egingo luke aro nuklearrarenarekin, hau da, isotopo erradioaktiboak planeta osoan zabaldu eta ia gainazal osoko geruzetan aztarna neurgarria utzi zuteneko garaiarekin. Horregatik, artikulua sinatu duten 26 zientzialariek (horietako bat, EHUko Alejandro Cearretak) Antropozenoaren hasieratzat data zehatz bat hartzeko proposatu dute: 1945eko uztailaren 16a, AEBen proba batean historiako lehen bonba nuklearra lehertu zen eguna (Hiroshimako sarraskia baino 21 egun lehenago).
Ikerlarien hurrengo lana izango da Antropozenoa denbora geologikoaren taulan ofizialki txertatzeko gomendatzea.