Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Klima aldaketa: erabaki garrantzitsuak 2015erako utzi dituzte
Atalak: Klima aldaketa
Negoziazioak beste 36 orduz luzatu arren, COP20 konferentziatik atera den akordioa ez da nahikoa IPCCko adituek eskatutako neurriak bermatzeko. (Arg.: Andina)
Itxaropenerako tarte txiki bat ireki arren, orobat porrot sentsazioa gailendu da Limako Klimaren Gailurraren ostean. Lehen aldiz munduko herrialde guztien arteko akordio bat sinatu da, baina akordio ahula da, konpromiso sendorik gabea. Beroketa globala bi gradutik gorakoa izan ez dadin zerbait egitea eskatu zuten zientzialariek azaroan; tamalez, Limako Deia deitua izan den bost orrialdeko adierazpenak ez du neurri eraginkorrik ezarri.
Limako Klimaren Gailurra, COP20, hainbat arrazoirengatik izan da berezia. Batetik, aste batzuk lehenago AEBek eta Txinak beren gas emisioak murrizteko sinatutako akordioak baikortasuna eragin zuen; bazirudien mundu mailako adostasun zabal baten atarikoa izan zitekeela hura. Bestetik, NBEren Klima Aldaketari buruzko Aditu Taldeak, IPCCk, ohar larria egina zuen azaro hasieran: karbonorik gabeko ekonomiaranzko urratsak ematea ezinbestekoa da, planetako tenperatura globalaren igoera bi gradutik gorakoa izan ez dadin; langa hori gainditzeak hondamendia izan dezake ondorio.
2020tik aurrera Kyotoko Protokolo zaharkitua ordezkatuko duen akordioaren zirriborroa adosteko bildu dira munduko agintariak Liman. Datorren urtean Parisen egingo den konferentzian eman beharko zaio akordio horri behin betiko forma, eta Liman ikusitakoaren arabera, lan handia dago egiteko datozen hamabi hilabeteetan.
Konpromiso irmorik gabe oraingoz
Kyotokoak ez bezala, protokolo berriak estatu guztiak neurriak hartzera behartzea nahi da. Baina neurri horien zehaztapena gerorako utzi dute. COP20tik atera den dokumentuak, Limako Deiak, dio herrialde bakoitzak 2015eko urriaren 1erako aurkeztu beharko duela klima aldaketari aurre egiteko plan bat.
Testuaren azken bertsioak ahuldu egiten du konpromisoaren indarra, ez baita inondik inora hasierakoa bezain loteslea. Estatuei “aukera” ematen die, lehengo “beharraren” ordez. NBEk azaroaren 1ean eduki beharko du prest herrialde guztien plangintzen sintesia. Hau da, hilabete besterik ez da egongo COP21 hasi aurretik. Oso denbora laburra da testu bateratua prestatzeko, batez ere kontuan izanda herrialde garatuek eta garapen bidean daudenek oso ikusmolde desberdina dutela klimarekiko erantzukizunaz. Desadostasun hori oso agerikoa suertatu da Liman, eta gailurra bi egunez luzatu izanaren arrazoi nagusia izan da.
Funts Berdea, helburutik oso urrun
Finantzazioa beste desadostasun iturri handi bat da. Nork ordaindu behar ditu klima aldaketak eragindako gastuak? 2011n Klimaren Funts Berdea sortu zen; asmoa da herrialde aberatsenek diruz horni dezatela, eta diru horrekin garapen bidean daudenek klima aldaketa moteltzeko eta hari egokitzeko proiektuak gauzatu ahal izatea. 2020an 100.000 milioi dolarrera iristea da helburua, baina Limako Gailurra eta gero ozta-ozta gainditu dira 10.000 milioiak. NBEk arrakastatsutzat jo du lorpen hori… eta COP20 osoa. n