TTIP: ezkutukeria, filtrazioak eta kontsulta publiko hutsalak
Uztailaren 6an agortuko zaizu, irakurle, Europako Batzordeak martxotik zabalik duen kontsulta batean parte hartzeko denbora. Haren bitartez, teorian bederen, Bruselan agintzen dutenek jakin nahi dute herritarrok zer iritzi dugun inbestitzaile-estatu ebazpen epaitegiez (ISDS). TTIP nahiz TAFTA sigla (horiek ere) ingelesen bidez izendatu ohi den EB eta AEBren arteko merkataritza hitzarmenak aurreikusitako tresna da ISDS. “Benetako kontsulta baino, publizitate ariketa besterik ez dela salatu...
Read MoreEusko Jaurlaritza, frackingari oztopoak kentzen
Hego Euskal Herriko zati handi bat dago haustura hidrauliko bidez gasa ustiatu nahi duten enpresen jomugan. Araba eta Bizkaiaren kasuan, ia lurralde osoa. Gauzak astiro doaz ordea. Bistan da oraindik ez direla zulatzen hasi; eta zulatzen hasteko unea atzeratuz doa gainera. 2007rako lehen putzuak egiteko asmoa zutenek nekez pentsatuko zuten 2014 ere makinak lanean jarri gabe joango zitzaienik, joango zaienez. Munduko bazter honetan frackingaz hitz egiten hasi zenean, begi guztiak Subilla Gasteiz...
Read More
Iruzkin berriak