Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Fracking-edabe tragoxka bat nahi?
Atalak: Frackinga, Ingurumena, Osasuna
CleanStim, Halliburton konpainiak frackingerako erabiltzen duen likidoa. Munduan pertsona bik edan omen dute dagoeneko (eta bizirik daude oraindik). Arg.: Halliburton.
Haustura hidraulikoak etengailu (edo disruptore) endokrino kopuru esanguratsuak aska ditzake inguruko uretara, Missouriko Unibertsitateko (AEB) zientzialariek egindako ikerketa batetik ondorioztatu daitekeenez. Colorado ibaian hartutako laginak aztertuta –fracking putzu kopuru handia dagoen eskualde batean–, ikertzaileek behatu zuten atzemandako substantzia batzuek, zenbait kasutan portzentaje handietan, aktibitate estrogenikoa, anti-estrogenikoa, androgenikoa eta anti-endrogenikoa zutela. Hitz lauz esanda, ugaltzeko gaitasunari eragiten diotela modu larrian. Ikerketaren emaitzak Endocrinology aldizkarian argitaratu zituzten joan den abenduan.
Ikerketaren egileek diotenez, fracking bidezko gas erauzketa prozesuan 750 konposatu kimiko erabiltzera iritsi daiteke; ehun baino gehiago disruptore endokrinoak direla jakina da, edo susmoa dago. Haustura hidraulikoaren erabilera areagotu ahala, handiagoa da arriskua inguruko populazioen osasunerako, Susan Nagel ikerketaren arduradunetako baten esanetan.
Colorado ibaia. Bertan hartutako laginetan ohi baino etengailu endokrino gehiago atzeman dituzte Missouriko Unibertsitateko ikerlariek. (Arg.: Nikater).
Elkarrekin zelan ezkondu Missouriko Unibertsitateko zientzialariek aurkitutakoa eta Kantabriako (Espainia) Ingurumen sailburu Javier Fernándezek esandakoa? Kantabriak frackinga debekatzen duen lege bat dauka, eta sailburua, PPkoa bera, hainbat herritarrekin bildu zen urtarrilaren 13an, aldarrikatzeko tinko defendatuko duela lege hori, Madrilgo Gobernuan dituen alderdikideen asmoak oso bestelakoak izan arren.
El Diario Montañés egunkariko kronikaren arabera, halako batean zera esan zien Fernández sailburu bipilak bere entzuleei: “Hidrokarburoen sektoreko ordezkariek dioskue teknikak asko aurreratu direla, eta egia da. Lurzoruan urarekin batera injektatzen den hori, urte gutxi barru, jan ahal izango dela ere esan digute”. Albiste osoa irakurrita ematen du azken esaldi hori eszeptizismo doinuz jaurti zuela sailburuak, baina badaezpada ez nuke lepoa jokatuko.
John Hickenlooper, Coloradoko gobernadore ustez fracking-likido edalea. (Arg.: Conormah-CC By SA).
Eszeptiko edo ez, informazio zaharkitua darabil Javier Fernándezek, edo harekin mintzatu diren hidrokarburoen sektoreko ordezkariek. 2011n, Halliburton konpainiako buru David Lesarrek, frackingean erabiltzen diren substantziak arriskutsuak ez direla erakusteko, baso bete CleanStim (fracking-likido) altxatu eta… konpainia bereko beste goi-exekutibo eman zion hark edan zezan. Bide batez esanda, EAEn gas ez-konbentzionala ustiatzeko proiektuetan interesak dituen enpresetako bat da Halliburton.
Iaz, berriz, Coloradoko gobernadoreak –bai, hasierako paragrafoetako ikerketa egin den leku horretako gobernadoreak–, John Hickenlooperek, fracking-likidoa edana zuela adierazi zuen AEBetako Senatuan; hori bai, lekukorik gabe egin zuen, etxeko bakardadean. Gaineratu dezagun Hickenlooperek irentsi ei zuen nahastura Halliburtonek egindakoa zela.
Edabe goxoa prestatzen iaioak dira, nonbait, konpainia horretakoak. Pena, presidentea hain mizkina izatea. Herritarrak bezain.