Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
1507
Atalak: Ingurumena
(Argazkia: Vmcreddy-CC By SA).
Uste bazenuen 1507. urtean gertatutako zerbaitez hitz egin behar nuela, segi hurrengo orrialdera. Pioneer multinazionalak Europar Batasunean komertzializatu nahi duen arto transgenikoaren izena da 1507, edo beharbada abizena, horrelakoetan zaila da zehaztea. Laborearen segurtasunaz kezka agertu du askok, baina kezkatzeko arrazoirik ez dagoela esan du Europan jaten dugunaren zaindariak, EFSA elikagaien segurtasun agentziak.
Alta, ez dagokio EFSAri 1507 artoa salerosteko baimena ematea, hark esandakoak erabakian eragin badezake ere. Iazko azaroan, Europar Batzordeak Pioneeren eskariari erantzuteko eskatu zion Europako Kontseiluari, alegia ministroei. Kontseiluak beranduenez otsailaren 8an eman beharko du arrapostua, eta tira, baliteke etorkizunean epaitegiren batek prozedura osoa baliogabetzea irregulartasunengatik, halaxe gertatu baita, esaterako, Amflora patata transgenikoari emandako baimenarekin.
Baina artikulu honen helburua ez da Luxenburgoko bulego batean hiruzpalau urte barru gertatuko denaz espekulatzea, 1507 artoaz eta EFSAren onespenaz berba egitea baino.
Pioneer-en arto berriak aldakuntza genetiko bi ditu. Batari esker, berez ekoitzi ezingo lukeen toxina bat ekoizteko gai da; toxina horrek Ostrinia nubilalis intsektu arto-zale amorratuari aurre egitea ahalbidetzen dio. Bestetik, glufosinato herbizidarekiko tolerantzia dauka 1507 artoak. Lurraren Lagunak elkarte ekologistak salatu duenez, EFSAk lehenbiziko ezaugarriaren balizko inpaktuak besterik ez ditu aztertu –eta ez bereziki zorrotz–, glufosinatoarekiko tolerantziak ingurumenean zer ondorio ekar lezakeen neurtu gabe utzita.
Bestalde, tolerantzia hori nahiko abantaila hutsala izango da hemendik gutxira, baldin eta abantaila bada: glufosinatoak –Bayerrek merkaturatutako pestizida bat da, Monsantoren glifosato ospetsuaren antzekoa– malformazioak eragin ditzake fetuan, eta horregatik Europar Batasunak debekatu egin du 2017tik aurrera erabiltzea.
Artoak bere baitan izango duen intsektizidari dagokionez, EFSAk onartu du kalte egiten diela tximeleta eta pipiei, baina ez du ikertu zer eragin eduki dezakeen polinizatzaile garrantzitsuenengan: erleengan.
Honek guztiak ez gintuzke harritu behar partidua non jokatzen ari den jakinda. Lurraren Lagunak elkartearen espainiar sekzioak, esaterako, argitaratuta dauka transgenikoen industriaren eta Europar Batzordearen arteko loturei buruzko txosten bat; hortxe azaltzen du nola egiten duten dantza EBko sail gehienek multinazional handiek jotzen duten doinuari segika. Lobbygintzaren zelatari aritzen den CEO taldeak, berriz, Unhappy meal dokumentu mardula plazaratu zuen iazko urrian, EFSAko batzordeetako zientzialari askoren independentzia zalantzan jartzen duena erabat. Hona datua: GEO panelean, genetikoki eraldatutako organismoez arduratzen den eta 1507 artoa bedeinkatu duen batzordean alegia, hemeretzi kideetatik hamaikak loturaren bat daukate industriarekin.
Dena den, litekeena da Europar Kontseiluak ez ematea 1507ari onespenik, kontuan hartuta EBko estatu gehienek haren segurtasunari buruzko zalantza eta kezka ugari helarazi diotela EFSAri. Aurreko paragrafotik ondorioztatu litekeenez, EFSAk ez ditu kezka horiek aintzat hartu. Ea nola eragiten duen horrek ministroen botoetan.
Ingelesez ondo moldatzen bazara, informazio gehiago aurkituko duzu ondoko dokumentuetan: