Zeru arrosa, fracking segurua
The sky is pink, frackingari buruzko film laburra, gaztelaniaz (bikoiztuta) eta frantsesez (azpitituluekin) ikusteko aukera duzue ondorengo bideo bietan. Josh Foxek zuzendu du filma, alegia, Gasland zuzendu zuen berberak (hona Gasland-era loturak gaztelaniaz eta...
Read MoreTransgenikoen lobbyak konfiantzazko gizona ezarri du Séraliniren lana argitaratu zuen aldizkarian
Iazko irailean, Gilles-Éric Séralinik zuzendutako ikertaldearen lan bat argitaratu zen Food and Chemical Toxicology aldizkarian. Gogoratuko zarete asko hitz egin zela gaiaz, ikerlanaren ondorioak ez ziren-eta nolanahikoak: Monsanto konpainiaren arto transgenikoz elikatutako arratoiek hilkortasun-tasa handia eta tumoreak garatzeko aukera asko zeuzkatela. Espero zitekeenez, kontrako kanpaina izugarria izan zen. Askok Food and Chemical Toxicology-ra idatzi zuten, Séralinik zioena ezeztatzeko...
Read MoreHaustura hidraulikoaren emaitzak justifikatzen al du inbertsioa?
Haustura hidraulikoaren hondamena txostena aurkeztu zuen atzo Madrilen Ekologistak Martxan taldeak. Teknika horrek sor ditzakeen kutsadura arazoez eta bestelako zenbait kaltez oso aipamen xumea egiten du dokumentuak; gehienbat, hidrokarburo ez-konbentzionalek energiaren ikuspuntutik zein probetxu txikia ematen diguten aztertzen du. Baita erregai mota horri lotutako espekulazio-burbuilaren nondik norakoak ere. Lehenbiziko puntuari erreparatuko diot, eta beste baterako utziko dut bigarrena....
Read MoreFrackingari ezetz esatea garesti ipini nahi dute Europak eta Kanadak
Ekonomia eta Merkataritza Hitzarmen Osoa (CETA) deritzona prestatzen ari dira Europar Batasuna eta Kanada, izan ere iaztik ari dira zeregin horretan. CEO elkarteak adierazi berri duenez, akordio horrek zaildu egin dezake haustura hidraulikoari debekua ezartzea Europan. Zehatzago esateko, CETAk –behin betiko onarpena bitartean aldaketarik eman ezean– gas ez-konbentzionala ustiatu nahi duten enpresen eta frackinga erregulatzea erabakitzen duten erakunde publikoen arteko ebazpen-mekanismo bat...
Read MoreAfganistango gerraren benetako arrazoiak
Oso mamitsua izan zen Gasteizko Energia Jardunaldien bigarren hitzaldi saioa. Mikel Oterok, Fracking Ez Araba plataformako kideak, haustura hidraulikoa gurera nola iritsi den, horretan interesak dituzten enpresek eta Jaurlaritzak zer nolako asmoak dauzkaten eta plataformak zer erantzun eman dezakeen azaldu zuen. Interesgarria, oso. Goiener kooperatibako Santiago Ochoa de Eribe aritu zen Oteroren ostean. Energia berriztagarrien alorrean dihardu Goienerrek; gauza interesgarriak esan zituen Ochoa...
Read MoreBorrokak ez duenean fruiturik ematen, zein da borrokalariaren hurrengo urratsa?
Gasteizko Energia Jardunaldien lehen eguna izan zen atzo. Energia, garapena eta erresistentziak hizpide, eta lehen hizlaria Juantxo Estebaranz, historian doktorea eta kapitalismoaren aurkako aktibista ezaguna. Berak jaurti zuen, beste era batera formulatuta bada ere, izenbururako hautatu dudan galdera. Hego Euskal Herrian azken 50 urteotan izandako aldaketen gainbegiratua egin zuen Estebaranzek bere hitzaldian. Aldaketak jendartean eta horiei lotuta aldaketak energia ereduetan, agian zuzenago...
Read More
Iruzkin berriak