Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Teoria kosmologikoak berraztertzera behartuta
Atalak: Zientzia eta teknologia
Mikrouhinen hondoko erradiazioaren (CMB) mapa berria, Planck espazio-teleskopioak egindako neurketetan oinarritua. Big Bang-aren oihartzuna da CMB, nolabait.
Planck espazio-teleskopioak hamabost hilabetez bildutako datuekin, Europako Espazio Agentziako (ESA) zientzialariek mikrouhinen hondoko erradiazioaren inoizko maparik zehatzena osatu ahal izan dute. Atzo aurkeztu zituzten emaitzak, eta esan zutenez, neurketen ondorio batzuek ez dute bat egiten gaur egun indarrean dauden eredu kosmologikoekin.
Mikrouhinen hondoko erradiazioa (CMB, ingelesezko sigletan) Big Bang-aren oihartzuna da, nolabait. Izan ere, CMB aurkitzeak eman zion Big Bang-aren teoriari behar zuen bultzada. George Gamow fisikari ukraniar-estatubatuarrak 1948an proposatu zuen teoria berria; alegia, eztanda batekin hasi zela hau guztiau. Paradoxikoki, gerora teoriak hartu zuen izena, Big Bang, ez zuen Gamowek proposatu, haren proposamenarekin ados ez zegoen Fred Hoyle astrofisikariak baizik. Big Bang esamoldea erdeinuzkoa izan zen hasiera batean.
Gamowek aurresan zuen erradiazio bat egon behar zela unibertsoan barreiatuta, eta erradiazio hori 1964an aurkitu zuten, nahi gabe –hala ere Nobel Saria eman zieten hamalau urte geroago–, Arno Penziasek eta Robert Wilsonek. Esan bezala, mikrouhinen hondoko erradiazio izena eman zitzaion. Eta harrezkeroztik Big Bang-a da gehiengoak onartzen duen eredua.
Planck teleskopioa 2009an jaurti zuten, eta Lurretik milioi eta erdi kilometrora dago. (Irudia: ESA).
CMB unibertsoko argirik zaharrena da, eta Big Bang-etik 380.000 urtera finkatu zen. Hori baino lehenago fotoiek ezin zuten aske ibili, eta beraz ez zegoen ez argi ikusgairik ez bestelako erradiazio elektromagnetikorik. CMB ezin da ikusi zentzu tradizionalean, mikrouhinez osatuta baitago, baina detektatu daiteke. Unibertsoak egiten duen “zarata” dela ere esaten da, eta –270 gradu inguruko tenperatura du. Etorkizunean are hotzago bilakatuko da, unibertsoa hedatu ahala. Hala ere, ez du tenperatura konstantea espazio osoan. Gorabehera txikiak ditu, eta gorabehera horiek bat egiten dute unibertsoaren lehen uneetan dentsitate pixka bat desberdina zeukaten eskualdeekin. Eskualde horiek geroko galaxia, izar, planeta eta abarren hazia izan ziren. Hasierako desberdintasun haiek gabe, materia ez zen antolatuko antolatu zen eran, eta ni ez nintzateke hemen egongo hau idazten, dagoeneko zu irakurtzen ez zauden bezala, seguruenik.
Planck-ek atzemandako irregulartasunetako bat da batez besteko tenperatura ez dela berdina zeruaren hemisferio bietan. Horrek ez du bat egiten kosmologiaren eredu estandarraren aurreikuspenetako batekin, alegia: unibertsoa oso antzekoa da edozein norabidetan begiratzen dugula ere. Beste ezusteko bat eskualde bereziki hotz baten aurkikuntza izan da (beheko eskumako aldean zirkulu batez adierazia).
Tira ba, orain arteko CMBren maparik zehatzena osatu du Planck teleskopioak –ezin gutxiago eskatu, 900 milioi dolar kostatu eta gero–, eta esan liteke zientzialariak pozik daudela emaitzarekin: ez du kosmologiaren eredu estandarra erabat hankaz gora jartzen, baina hainbat ezaugarri ulergaitz ditu, eta horien zergatia ikertzeko erronka polita izango dute orain fisikari eta kosmologoek. Ezuste handiena da tenperatura fluktuazioak ez direla espero bezalakoak. Hainbat irregulartasun atzeman ditu Planck-ek, eta horien zergatia aurkitu beharko da orain. Egia esan, irregulartasunok bazeuden detektatuta aspalditik, baina okerreko neurketa bati egotzi zitzaizkion.
Bestetik, zertxobait aldatu da unibertsoaren errezeta. Uste baino materia ilun gehiago dago, eta uste baino energia ilun gutxiago. Lehenbizikoa da ikusi ezin dugun baina bere eragin grabitatorioarengatik igartzen dugun materia; ez dakigu askoz gehiago hartaz. Unibertso osoaren %22,7 zela uste zen lehen, eta orain, berriz, %26,8. Energia iluna are gauza misteriotsuagoa da: unibertsoa gero eta azkarrago zabaltzearen erruduna da, eta lehengo %72,8tik %68,3 xumeagora jaitsi da. Ezagunago egiten zaigun materia arrunta, azkenik, %4,9 besterik ez da Planckek neurtutakoaren arabera. Lehen, gutxixeago: %4,5.
Beste ondorio bat izan da unibertsoa uste baino 80 milioi urte zaharragoa dela: 13.820 milioi urte. Nik hau idatzi dudanetik zuk irakurri arte igaro den denbora gehitzeaz ez ahaztu.